hilketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polizia ohi batek 34 pertsona hil ditu, tartean 22 haur, Thailandiako haurtzaindegi batean izandako tiroketan

Hiltzailea 34 urteko polizia ohi bat da, eta erasoa egin ondotik, bere buruaz beste egin du. Tiroketan, emaztea eta semea ere erail ditu.
Iragarkia
Erasoa izan den lekua. EFEren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Polizia ohi batek gutxienez 32 pertsona hil ditu Thailandiako haurtzaindegi batean

Gutxienez 34 pertsona hil ditu polizia ohi batek Thailandia iparraldean dagoen haurtzaindegi batean izandako tiroketa odoltsuan, tartean 22 haur. Na Klang herrian gertatu da, Nong Bua Lamphu probintzian. Ikasleez gain, hildakoen artean irakasleak eta poliziak ere badaude, eta erasotzaileak emaztea eta semea ere erail ditu.

Poliziak azaldu duenez, erasotzailea 34 urteko polizia ohi bat da, eta su arma batekin eta hainbat arma zurirekin sartu da ikastetxean. Erasoa egin ondotik, hasiera batean ihes egin duela zabaldu bada ere, ondoren, bere buruaz beste egin duela adierazi dute poliziaren iturriek.

Prayut Chan-o-cha herrialdeko lehen ministroak doluminak eman dizkie biktimen familiei.

Armak izateko baimen kopurua handia bada ere Thailandian, tiroketa masiboak ez dira oso ohikoak. Dena dela, gogoratu behar da 2020an, militar batek 30 pertsona hil eta 58 zauritu zituela tiroz Nakhon Ratchasima hirian, Thailandiako ipar-ekialdean.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X