Theresa May
2017/05/24 - 01:19
Erresuma Batuak alerta maila gorena jarri eta Armada zabaldu du
Alerta maila gorenak esan nahi du erasoa jaso dezaketela "berehala". Salman Abedi Manchesterren jaio zen eta, antza, trenez heldu zen Londresetik atentatuaren egunean.
2017/05/23 - 16:39
Erresuma Batuko Gobernua: 'Atentatua bihozgabea izan da, ankerra'
Theresa May lehen ministroak nabarmendu du erasoak haurrak eta gazteak zituela helburu. Hauteskunde-kanpaina bertan behera utzi dute gaur alderdiek, gertatutakoaren aurrean.
2017/05/23 - 16:27
22 lagun hil dira Manchesterren; horietako hainbat nerabeak dira
60 bat zauritu daude, batzuk oso larri. Lekukoek diote eztanda ikaragarria entzun zela; suizidak Ariana Granderen kontzertua amaitu berria zela eragin zion lehergailuari.
2017/05/23 - 16:14
Estatu Islamikoak aldarrikatu du Manchesterreko atentatua
Interneten zabaldu den eta egiaztatu gabe dagoen bideo batean, Estatu Islamikoak dio 'hau hasiera besterik ez' dela. 22 lagun hil dira eta beste 59 zauritu.
2017/05/23 - 11:58
Urduritasun handia Victoria tren-geltokian, Manchester Arenaren ondoan
Handik oso gertu, suizida batek eragindako leherketa batek 20 hildako baino gehiago utzi zituen astelehen gauean.
2017/05/23 - 11:20
20 hildako baino gehiago eta ia 60 zauritu Manchesterren, atentatu batean
Manchester Arena pabilioiaren kanpoaldean, leherketa izan zen; Poliziak baieztatu du suizida batek eragin zuela. Barruan, milaka lagun zeuden, Ariana Grande artistaren kontzertu batean.
2017/05/23 - 11:03
Tentsioa Manchester Arenan, 22 hildako utzi dituen eztandaren ostean
Poliziak baieztatu du atentatu suizida izan dela. Pabilioiaren kanpoaldean gertatu zen; barruan, Ariana Granderen kontzertu bat amaitu berria zen, eta milaka lagun zeuden.
2017/05/23 - 10:42
Manchesterreko 'atentatu terrorista ankerra' gaitzetsi du Mayk
Gainera, alderdi politikoek bertan behera utzi dituzte aurreikusita zituzten hauteskunde-kanpainako ekitaldi guztiak.
2017/05/23 - 08:43
22 pertsona hil eta 64 zauritu dira Manchesterren atentatu suizida batean
Theresa Mayk "eraso terrorista ankerra" gaitzetsi du. Umeak daude hildakoen artean eta erasotzailea atentatuan hil da, Poliziak baieztatu duenez.
2017/05/03 - 23:49
Europak Erresuma Batuko hauteskundeetan eragin nahi duela dio Theresa Mayk
Europar Batasunetik ateratzeko negoziaketetan Erresuma Batuaren interesak babesteko “garaipen zabala” eskatu du lehen ministro kontserbadoreak ekainaren 8ko hauteskundeetan.
2017/04/30 - 14:28
'Brexit'ari buruzko negoziazioak gogorrak izango direla iragarri du Mayk
Atzo, EBko kideek aho batez onartutako marra gorrien harira, buruzagi britainiarrak esan du Bruselaren eskariak neurrigabeak irudituz gero, elkarrizketak bertan behera uzteko prest dagoela.
2017/04/19 - 18:17
Hauteskundeak ekainaren 8ra aurreratzea onetsi du Parlamentu britainiarrak
Erresuma Batuko Gobernuak aurkeztutako mozioak Komunen Ganberako bi herenen babesa behar zuen, eta 522 aldeko boto eta hamahiru kontrako lortu ditu.
2017/04/18 - 14:14
Mayk ekainaren 8ra aurreratuko ditu hauteskundeak
Downing Streeten egindako ezusteko adierazpenean, Mayk jakinarazi du ez duela 2020ra arte itxarongo hauteskundeak egiteko.
2017/03/31 - 13:20
Lehendabizi, 'Brexit'a negoziatuko du EBk; gero, bien arteko harremana
Erresuma Batuaren irteera negoziatzeko irizpideen txostena kaleratu du Donald Tusk Europako Kontseiluko buruak.
2017/03/29 - 18:15
'Brexitaren' ostean botere gehiago hitzeman die Mayk autonomiei
Ingalaterraren, Eskoziaren, Galesen eta Ipar Irlandaren interes espezifikoak kontuan hartzeko konpromisoa hartu du.
2017/03/29 - 09:14
Theresa Mayk 'brexit'a abiarazi du
Sinatu duen gutuna, Lisboako Itunaren 50. artikulua aplikatzea eskatuz, Europako Batzordeko presidenteari igorriko dio. Prozesua 2019ko martxoaren 29an bukatuko da.
2017/03/28 - 20:31
Eskoziako Parlamentuak beste erreferendum bat bultzatzea onetsi du
Aldeko 69 botorekin eta kontrako 59rekin, Holyroodeko (Edinburgo) ganberak 2018ko udazkena eta 2019ko udaberria bitartean plebiszitu bat egiteko proposamena onetsi du.
2017/03/28 - 01:32
'Brexit'aren harira Erresuma Batuaren batasunaren alde egin du Mayk
Theresa Mayk eta Nicola Sturgeonek bilera egin dute eta, bertan, EBtik irteteko prozesuaz eta Eskoziaren independentziari buruzko erreferendumaz hitz egiten dute.
2017/03/24 - 18:23
Theresa May Parlamentutik ebakuatu zuten unea
Parlamentuko barruko patiotik grabatutako irudiak zabaldu dituzte hedabideetan. Theresa Mayren bizkarzainek lehen ministroa kotxe batean ebakuatu zuten erasotzailea kanpoan zegoela.
2017/03/23 - 14:50
Londreseko erasotzailea Britainia Handian jaioa zen
Muturreko jarrerengatik ikertua izan zen erasotzailea. Beste informaziorik ez du eman Theresa May Britainia Handiko lehen ministroak.