Erresuma Batua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Brexit'aren harira Erresuma Batuaren batasunaren alde egin du Mayk

Theresa Mayk eta Nicola Sturgeonek bilera egin dute eta, bertan, EBtik irteteko prozesuaz eta Eskoziaren independentziari buruzko erreferendumaz hitz egiten dute.
May eta Sturgeon, bilduta. Argazkia: EiTB
May eta Sturgeon, bilduta. Argazkia: EiTB

Astelehen honetan Erresuma Batuaren batasunaren alde egin du Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak, asteazkenean Europar Batasuneko (EB) kide izateari uzteko prozesua martxan jarri aurretik.

Theresa Mayk eta Nicola Sturgeonek bilera egin dute eta, bertan, EBtik irteteko prozesuaz eta Eskoziaren independentziari buruzko erreferendumaz hitz egiten dute.

Ildo horretatik, brexit-aren aurrean Bruselarekin egin beharreko negoziazio konplexuen aurrean “elkarrekin” lan egitea hobe izango dela ziurtatu du Erresuma Batuko lehen ministroak. “Eskozian, Galesen eta Ipar Irlandan errespetua handitzea esan nahi du horrek, eta, zalantzarik gabe, sinatutako autonomia akordioak indartzea. Baina sekula ez du esan nahi gure batasuna banatzen uztea,  ahultzea edota herritarrak atzean uztea”, esan du Mayk.

Beste alde batetik, Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak azpimarratu du Theresa Mayk oso argi hitz egin duela eta bi urteko epean 'brexit'a gauzatu aurretik Europar Batasunarekin baldintza guztiak itxita izatea espero duela adierazi du. Halaber, Londresekin eta Europar Batasuna osatzen duten gainontzeko herrialdeekin merkataritza itun berria sinatuta izatea espero duela esan du.

Dena dela, Londres eta Bruselaren arteko akordioaren xehetasun guztiak ezagutu arte Eskozian ez duela galdeketa berririk egingo adierazi du lehen ministroak. Mayk azpimarratu du ez duela bere jarrera aldatuko, eta independentziari buruzko bigarren galdeketaz hitz egiteko unea ez dela berretsi du.

Seguruenik, Edinburgoko parlamentuak astearte honetan eskatuko duela galdeketa berria egiteko baimena. 2014an egindako independentzia erreferendumean, ezezkoa nagusitu zen, eta Erresuma Batuan jarraitzeko bozkatu zutenek garaipena lortu zuten. SNP alderdiaren esanetan, eskoziarren bizi-baldintzak aldatu egin dira denbora honetan, eta, horrenbestez, beste galdeketa bat egiteko eskubidea dute.

Independentziari buruzko galdeketa 2018ko udazkenaren eta 2019ko udaberriaren artean egin nahi du Eskoziako lehen ministroak, 'brexit'aren baldintzak ezagunak direnean baina erabaki finkoa hartzeko oraindik beranduegi ez denean.

gi ez denean.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X