Theresa May
2018/07/09 - 10:45
David Davis 'brexit'erako ministro britainiarrak dimisioa eman du
EBrekin dibortzioaren aurrean Erresuma Batuko Gobernuak edukiko duen jarrera adostu eta bi egunera eman du dimisioa Davisek. Kolpea da Theresa Mayrentzat.
2018/07/03 - 22:51
Erreginaren heriotzarako prestatzen hasi da Erresuma Batuko Gobernua
Theresa May lehen ministroa herritarrengana zuzenduko da erregina hiltzen bada eta hamar dolu egun deituko ditu. Erreginaren gorpua lau egunez egongo da Westminsterreko Jauregian.
2018/06/23 - 16:00
'Brexi't'a gauzatzeko trantsizio epea 2020ko amaiera arte ezarri dute
Bi urte pasatu dira britainiarrek 'Brexita' bozkatu zutenetik, eta ez dira merkataritza akordio berria negoziatzen hasi Bruselarekin. Egun, % 53k EBean jarraitzea bozkatuko lukete, inkesten arabera.
2018/06/22 - 09:03
EBko biztanleek 'brexit'aren ostean han jarraitzeko sistema proposatu du Londresek
Hiru milioi herritar baino gehiagori eragingo lieke proposamenak. Eskaria aurkeztu beharko dute 'finkatu' edo 'aurrefinkatu' estatusa lortzeko.
2018/06/21 - 11:47
'Brexit'aren legeak azken tramitea gainditu du Londreseko Parlamentuan
Theresa May lehen ministroak kontzesioak egin behar izan ditu bere alderdi barruan matxinada bat eragozteko. Orain Isabel II.a erreginaren onespen ofiziala behar du legeak.
2018/06/08 - 21:14
G7aren goi-bilera hasi da, aliatuen liskarren artean
Errusia G7an berriro onartzeko Trumpen proposamena errefusatu du Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak. “Nazioarteko ordena aldatu” nahi izatea egotzi dio Tuskek AEBko presidenteari.
2018/05/03 - 11:48
Europako Batzordeak 1,28 bilioi euroko aurrekontua proposatu du Brexitaren osterako
Europako Batzordearen proposamena 27 Estaturentzako negoziazio abiapuntua izango da. Halaber, 2019ko maiatzeko Europako hauteskundeen aurretik lortu nahiko luke akordioa Bruselak.
2018/03/15 - 09:36
Espioien eleberriak bueltan dira
Sergei Skripal Errusiako espioi ohia hiltzeko saiakeraren ostean gaiztotuta dago oso Errusiaren eta Erresuma Batuaren arteko harremana.
2018/03/13 - 12:22
Espioi ohia Errusiak pozoitu zuela uste du Erresuma Batuak
Mayk asteazkenera arte eman dio Kremlini azalpen 'sinesgarri' bat emateko. Errusiak substantziaren lagin bat emateko eskatu dio Londresi.
2018/02/17 - 23:28
Erresuma Batuaren eta EBren arteko segurtasun akordioa defendatu du Mayk
Britainia Handiko lehen ministroak Municheko Segurtasun Batzarrean egin ditu adierazpenok.
2018/02/06 - 15:52
Erresuma Batuko sufragisten borrokak 100 urte bete ditu
Gaur mende bat, botoa emateko eskubidea onartu zieten Erresuma Batuko emakumeei. Horien borroka gogora ekartzea xede, hainbat ekitaldi eta erakusketa antolatu dituzte.
2018/02/02 - 08:39
Trantsizioan Erresuma Batura iristen direnek ez dituzte eskubide berberak izango
2019ko martxoaren 29tik aurrera Erresuma Batura iristen diren europarrek lan egiteko baimena beharko dute, besteak beste. Xehetasunak EBko agintariekin negoziatuko dituztela esan du Theresa Mayk.
2018/01/31 - 18:37
Erresuma Batua merkatu berrien bila, Europar Batasunetik irteten denerako
Theresa May lehen ministro britainiara Beijinera iritsi da asteazken honetan. Merkataritza harremanak nola indartu ari da aztertzen bertako agintariekin.
2018/01/23 - 11:19
Ia 1.500 lagun ebakuatu dituzte Londresen, gas-ihes batengatik
Goizalde honetan gertatu da. Hotel batetik eta gau-klub batetik atera behar izan dituzte kaltetuak.
2018/01/08 - 22:12
Ipar Irlandarako ministro britainiarrak dimisioa eman du
James Bronkenshirek osasun arazoak dituela esan du kargua uzteko. Bestalde, Mayk Gobernuan aldaketak egin ditu, baina ministro garrantzitsuenak karguan mantendu ditu, besteak beste, David Davis.
2017/12/21 - 19:31
Theresa Mayren Gobernuko bigarren Damian Greenek dimisioa eman du
Pornografia aurkitu zuten 2008an haren ordenagailuan; hortik abiarazitako ikerketak, azkenean, lehen ministro ordearen dimisioa ekarri du.
2017/12/20 - 14:06
EBk 'Brexit'aren trantsizio epea 2020ko abenduaren 31n amaitzea nahi du
Theresa Mayk bi urtekoa proposatu zuen, 2021erako martxora bitartekoa.
2017/12/15 - 21:06
'Brexit'aren bigarren fasera pasatzea adostu dute EBko buruzagiek
Errefuxiatuen aferan, ostera, ez dira ados jarri Europar Batasuneko gobernuburuek eta estatuburuek, eztabaida bero baten ondoren.
2017/12/14 - 11:02
Europan gelditzearen alde dauden kontserbadoreak Mayren aurka matxinatu dira
Ostegun honetan hasiko da goi-bilera, Bruselan, "brexitaren" negoziazioen bigarren fasea zabaltzen duten ala ez erabakitzeko.
2017/12/14 - 09:30
May ahulduta iritsi da Bruselara
EBk goi bilera du gaur 'Brexit'a aztertzeko, eta May ahulduta helduko da hitzordura, bozketa bat galdu baitzuen atzo Erresuma Batuko Parlamentuan.