Tolosa
2023/04/14 - 14:32
Oroimen webguneetan aldaketak egiteko eskatu die Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak sei udali
Zehazki, hilabeteko epea eman die Galdakao, Orio, Oiartzun, Hernani, Amasa-Villabona eta Azpeitiko udalei, Gobernuaren Ordezkaritzaren arabera terrorismoaren biktimen eta ETAko kide ohien arteko "parekatzea" ezabatzeko.
2023/04/12 - 22:42
Tolosako eta Erandioko udalek biktimen bilatzaileak desaktibatzeko eskatu diote Aranzadiri
Erandioko (Bizkaia) eta Tolosako (Gipuzkoa) udalek -EAJ dago agintean bietan- oroimen webguneetako bilatzailea desaktibatzea eskatu diote Aranzadi zientzia elkarteari, biktimen zerrendetan ETAko kideak agertzea ahalbidetzen duten irizpideak zuzendu arte.
2023/04/03 - 11:19
Nola egin 2022ko errenta aitorpena Gipuzkoan? Gida, pausoz pauso
Modu telematikoan edo presentzialean egin ahal izango da errenta aitorpena Gipuzkoan. Online aurkezteko epea apirilaren 3an irekiko da, eta hilaren 17tik aurrera, berriz, aurrez aurrekoak hasiko dira Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen 11 bulegoetan.
2023/03/28 - 09:01
EH Bildu izango litzateke indar bozkatuena Tolosan, EAJrekin zinegotzi kopuruan berdinduta
Koalizio abertzaleak eta jeltzaleek 8na zinegotzi lortuko lituzkete. PSE-EE hirugarren izango litzateke, ordezkari bakarrarekin.
2023/03/01 - 18:52
Candido Ibarren hitzetan, semearen abokatuak lan ona egin du fiskalaren aurrean
20 minutuko agerraldi laburrean, Pablok ez zuela epaiketa justua izan azaltzea zuen Jose Nascimento abokatuak helburu. Abokatua itxaropentsu dago, epaiketan egindako akatsak bistaratu zituela uste duelako.
2023/02/21 - 10:30
Zezen plazan egin dute zita tolosar askok Inauterietako astearte goizean
Txarangek alaituta, kolorez eta animazioz bete da Tolosako zezen plaza goizean goiz.
2023/02/20 - 12:11
Indarrez ospatu dute 'Astelehenita' Tolosan
Goizean goizetik txarangak eta mozorroak ageri dira Tolosako kaleetan.
2023/02/19 - 15:44
Tolosako inauteriek eragin ekonomiko handia dute herriko ostalaritzan eta hoteletan
Tolosako hotelak beteta daude, eta tabernetan bi hilabete eta erdiko lana izaten dute inauterietako astebetean. Izan ere, atzerritik datozen bisitariak gero eta ohikoagoak dira.
2023/02/19 - 15:42
Giro zoragarria Tolosako inauterien egun handian, Zaldunitan
Karrozek eta konpartsek herria hartu dute, eta bisitariak ere milaka dira festaz gozatzeko.
2023/02/19 - 13:42
Tolosako inauteriak
Tolosako inauterien egun handian giro ona da nagusi,
2023/02/19 - 10:24
Dianarekin hasi dute tolosarrek inauterietako egun handia
08:00etan, pijama jantzita atera dira kalera tolosarrak, txarangaren atzetik gora eta behera ibiltzeko asmotan. Gosaldu ondoren, mozorrotu eta 11:00etan aterako dira karrozak.
2023/02/17 - 21:45
Egunotan ez dago aitzakiarik ez mozorrotzeko han edo hemen
Mugarik ez musika eta festarentzat inauterietan murgiltzen hasiak diren Euskal Herriko txoko askotan. Donostian, esaterako, kaleak hartuko dituzten inauterietako konpartsen aurkezpena. Tolosan igandeko Zaldunita dute egunik handiena, ostiral mehea gaur.
2023/02/16 - 22:19
Umorea eta aldarrikapenak eskutik doaz Tolosako inauterietan
Antxon Elosegi enpresari eta artista tolosarrari egokitu zaio aurtengo inauteriei hasiera ematea. 91 urte beteak ditu Antxonek eta Inauteri Zale Kuttun izendatu dute.
2023/02/16 - 13:27
Lehertu da jaia Tolosan!
12:00etan, Antxon Elosegik eman die hasiera Tolosako inauteriei. Tolosarrek eta bisitariek datorren asteartera arte izango dute jai hauetaz gozatzeko aukera.
2023/02/13 - 15:21
Adinekoen zentroetan 25 pertsonako bizikidetza unitateak eratu beharko dira, eta logelen % 75 banakakoak izan
Zaintza sistemaren eraldaketa mahai gainean dago aspaldi eta jarraitu nahi den eredua da, ahal den neurrian, norbere etxearen kontzeptutik ahalik eta gertuen egotea egoitzak.
2023/02/09 - 15:13
Elikagai bilketa egingo du Zaporeak elkarteak larunbatean, Turkiako eta Siriako kaltetuei laguntzeko
Euskal Herriko hainbat herritan egingo dituzte bilketak. Batez ere, lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban eta esnea eskatu ditu errefuxiatuei laguntzen urteak daramatzan elkarteak.
2023/02/04 - 18:47
A-15a itxita Berastegi eta Sorabilla artean, Gorosmendiko eta Oindolarreko tuneletako lanak direla eta
Ostiral gaueko 22:00etan itxi zuten errepidea eta hala egongo da otsailaren 5eko 22:00ak arte. Bi tunel horietan estaldura sendotu eta instalazioak egokituko dira datozen hilabeetan, eta behin-behineko desbideratzea instalatzeko eten behar izan da errepidea.
2023/01/28 - 21:36
AyVee abeslari tolosarrak musikari esker gainditu du jasandako sexu erasoa
Andrea Vitoriak sexu eraso bat jasan zuen, eta musika erabili du terapia egiteko. 'Medusa' albumean, gertaturikoa salatzen ausartu da musikari tolosarra. Salaketa diskoa da, baina baita bere egoera berean daudenentzat lagungarria izan daitekeena ere.
2023/01/26 - 15:58
Inguruko ekoizle txikiekin lan egiten dute Tolosako AMA jatetxe sarituan
Tolosako AMA jatetxeko Javier Riverok eta Gorka Ricok sukaldari gazterik onenaren saria jaso dute Madrid Fusion nazioarteko kongresu ospetsuan. Orain bost urte ireki zuten jatetxea, bertako produktuak eta egiteko modua nabarmentzeko asmoarekin, eta arrakasta izan dute.
2023/01/18 - 11:51
"Masifikatutako makrozentroek" euskal harrera ereduan ez dutela tokirik esan du Artolazabalek
Migratzaileei aholkularitza juridikoa emateko beste lau bulego zabaldu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta horien aurkezpenean hitz egin du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. Espainiako Gobernuak errefuxiatuentzat Gasteizen ireki asmo duen zentroarekin bat ez datorrela esan du.