Trafiko istripuen biktimak
2024/01/14 - 17:34
Gasteizko Udaltzaingoak Jundizko istripuaren nondik norakoak ikertzen jarraitzen du
Istripua ikusi zuten herritarrei dei egin diete Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, 092 edo 945 158 000 telefonoen bidez. 18 eta 21 urteko bi pertsona hil ziren auto batekin talka eginda.
2024/01/14 - 15:05
Jundizen hildako bi gazteak gogoan, loreak eta objektu pertsonal ugari utzi dituzte istripua izan zen tokian
Istripua gertatu zen lekuan, loreak, kandelak eta objektu pertsonalak utzi dituzte bi gazteak oroitzeko. Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da, eta istripuaren lekuko izan ziren herritarrei Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatu diete.
2024/01/14 - 09:20
Gasteizko Udaltzaingoak Jundizko istripuaren balizko lekukoen laguntza eskatu du ezbeharra argitzeko
Bart bi pertsonaren heriotza eragin duen istripua ikusi duten herritarrei dei egin diete Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko, 092 edo 945 158 000 telefonoen bidez.
2024/01/13 - 22:28
Bi gazte hil dira Gasteizen, Jundizko industrialdean, auto istripuan
Bi gazte hil dira bart Jundizko industrialdean, Gasteizen, auto istripu batean. Honela geratu dira autoak, bietako batek bestea jo ostean. BMWan pertsona bakarra zihoan; Volkswagen Poloan, berriz, lau lagun. ('Noticias de Álava'k utzitako irudiak)
2024/01/13 - 21:05
18 eta 21 urte arteko bi gazte hil dira bart auto-istripuz Jundizko industrialdean, Gasteizen
Gama altuko auto baten eta auto txikiago baten arteko istripua 01:30ean gertatu da. Hildakoak auto txikiaren atzeko eserlekuetan zihoazen bi bidaiari dira, 18 eta 21 urtekoak. Poliziak istripua ikertzen ari dira.
2024/01/13 - 15:31
''Bi ibilgailuetako batek maniobra arduragabea egin du, oso abiadura handian''
Iñaki Gurtubai Gasteizko alkateorde eta Segurtasun zinegotziak azaldu duenez, "gama handiko autoa abiadura bizian zihoan eta beste autoa jo du". Zuhurtzia eskatu du, ikerketa hasiberria baita (jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2024/01/10 - 15:33
44 urteko gizonezko bat hil da Funesen izandako auto istripu batean
Istripua eguerdian gertatu da, biktima bere ibilgailuarekin landa-bide batetik zihoala, irauli eta barruan harrapatuta geratu denean.
2024/01/07 - 15:23
Bi gazte erreskatatu dituzte Zuian (Araba), autoan zihoazela ibaira erori ostean
Bikoteak trafiko istripua izan du, eta ibilgailua Altube ibaira erori da. Bietako bat, gizonezkoa, igerian heldu da ibaiertzeraino; bestea, emakumezkoa, berriz, helikopteroz jaso dute autoaren sabaitik.
2024/01/04 - 20:54
Motozaleek 125 zentimetro kubikora arteko motorretarako ikastaroa egin beharko dute
Barne ministroak azaldu duenez, "nola izango den eta nola gauzatuko den diseinatzen ari gara", baina gogorarazi du B gidabaimeneko hiru urteko antzinatasuna dutenek 125 zentimetro kubikoko motor bat gidatzeko derrigorrezko ikastaro hau "dagoeneko ezarrita dagoela Frantzian eta Alemanian".
2024/01/04 - 13:41
Errepideetan hildakoen kopuruak behera egiten jarraitzen du EAEn, baina ia bikoiztu egin da Gipuzkoan
Heriotza kopuruak nabarmen gora egin du Gipuzkoan (31), aldiz, jaitsi egin da Bizkaian (8) eta Araban (6). Halaber, behera egin du hildako motozaleen (11) eta oinezkoen kopuruak (8).
2023/12/18 - 23:00
Auto-ilara luzeak, N-1 errepidean, Andoain parean, bi ibilgailuk izandako istripuaren ondoren
Furgoneta batek eta ibilgailu batek elkarren kontra jo dute, 20:45 aldera, eta auto-ilara luzeak eragin dituzte. Aurrez, autobus batek errepide berean izandako matxura batek ere, ilarak sortu ditu.
2023/12/18 - 16:23
Gizon bat hil da Errenterian, auto baten eta kamioi baten artean izan den trafiko istripuan
GI-636 itxita dago, bi noranzkoetan, eta auto ilara luzeak daude puntu horretan.
2023/12/18 - 15:23
Gizon bat hil da Errenteriako saihesbidean izandako istripu batean
Ezbeharra 10:00etan gertatu da, GI-636 errepidean. Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre talka egin dute, eta azken honek su hartu du. Gaurko heriotzarekin sei pertsona hil dira jada Gipuzkoako errepideetan abenduan; 30, berriz, 2023 osoan.
2023/12/15 - 20:01
Emakume bat hil da eta beste bi pertsona larri zauritu dira Azkarateko tunelean, Azkoitian
Ezbeharra 17:00ak aldera gertatu da, ezbeharra izan duten ibilgailuek tunel horren barruan talka egin dutenean, Elgoibarrerako noranzkoan.
2023/12/15 - 16:04
Lezoko istripua eragin zuen gidaria behin-behinean aske utzi dute
Istripuan. 20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren, eta emakume bat oso larri zauritu zen. Bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo zuten, eta horietako bateko gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.
2023/12/12 - 08:47
Gizon bat hil da Usurbilen, N-634 errepidean auto batek harrapatuta
Ezbeharra bart, 23:00ak aldera jazo da errepide horretan 3. kilometroan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2023/12/05 - 16:46
Fidantzapean espetxera bidali dute Lezoko istripua eragin zuen gidaria
Joan den den igandean gertatu zen istripua. 20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren, eta emakume bat oso larri zauritu zen. Bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo zuten, eta horietako bateko gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.
2023/12/05 - 13:55
Pertsona bat hil da GI-638 errepidean, Mutrikun, izan den trafiko istripu batean
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, ez baitago argi bi autoen arteko kolpearen ondorioz hil den ala aurretik beste zerbait gertatu zaion.

2023/12/05 - 12:46
Eusko Jaurlaritzak 605.000 joan-etorri aurreikusten ditu abenduko zubian, eta zuhurtzia eskatu du errepideetan
Trafiko Zuzendaritzak bereziki arretaz gidatzea aholkatu du Armiñongo lotunean, AP-8 autobidean Iparralderako noranzkoan, eta A-8 errepidean Kantabriarako mugan.

2023/12/05 - 09:14
Albiste izango dira: Zubiko irteera operazioa, PISA azterlanaren emaitzak eta Santi Cocaren heriotzaren epaia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.