Trafiko istripuen biktimak
2024/03/13 - 10:41
Trafikoa bere onera etorri da A-8 autobidean, Basauri parean, istripu batek auto-ilara luzeak eragin ondoren
Ezbeharra Malmasingo tunelaren sarreran gertatu da, 07:50 inguruan, Donostiako noranzkoan. 6 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
2024/03/12 - 11:38
64 urteko gizon bat hil da ospitalean, pasa den astean Gasteizen auto batek harrapatu ostean
Ezbeharra martxoaren 4ko gauean gertatu zen Koroatze kalean. Zauritutako oinezkoa Txagorritxuko ospitalera eraman zuten eta pasa den ostiralean hil zen, zaurien ondorioz.
2024/03/11 - 18:32
14 zauritu, haietako bat larri, autobus bat obra bateko zulora erorita, Cornellan
L10 lineako autobus bateko 14 bidaiari zauritu dira, horietako bat larriki, ibilgailua aparkaleku bateko obren zulotik behera erori ondoren, Esplugues de Llobregateko (Bartzelona) Sant Ildefons etorbidean, Cornellà de Llobregateko mugan.
2024/03/11 - 17:29
24 pertsona zauritu dira Mallorcan, Imsersoko autobus baten istripuan
24 pertsona zauritu dira Imsersoko autobus batek izandako istripuan, Sant Llorenç eta Son Servera (Mallorca) arteko errepidean, horietako zazpi larri. Autobusean 50 pertsona inguru zihoazen.
2024/03/11 - 12:25
Trafikoa bere onera etorri da A-8n, Bilbo parean, lau kilometrorainoko auto-ilarak izan ostean
08:30 inguruan izandako istripu batek eragin ditu ilarak, Donostiako noranzkoan, Zabalbururako irteera parean. Ezkerreko eta erdiko erreiak itxita egon dira ia bi orduz, eta ilarak sortu dira. Ez da inor zauritu.
2024/03/07 - 21:11
Pertsona bat hil da AP-8 autobidean, Mendaro parean, kamioi batek harrapatuta
Ertzaintzak baieztatu duenez, goizeko 07:00ak inguruan izan da istripua, Bilboko noranzkoan. Ikerketa zabaldu dute, istripuaren nondik norakoak argitzeko.
2024/03/02 - 19:11
A-8 autobia erabat ireki dute Ortuella parean, Kantabriarako noranzkoan, arazoak konpondu ostean
Kamioi batek artaziarena egin du 11:30 aldera eta errepidea itxita egon da 17:00ak aldera erreietako bat ireki duten arte. Ondoren, beste erreiak ere ireki dituzte. Kamioilaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
2024/03/01 - 12:06
78 urteko gizon bat hil da Orexan, ibilgailuarekin ibaira erorita
Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
2024/02/25 - 12:17
Gizonezko bat hil da A-63 errepidean izandako auto-istripu batean, Ziburun
Donostiako noranzkoan gertatu zen istripua, 22:30 aldera, eta 35 urteko beste bidaiari bat larri zauritu zen, baina ez dago hiltzeko arriskuan.
2024/02/24 - 10:18
Aiurdin Arabako mendatean zuhurtziaz gidatzeko gomendatu du Trafiko Zuzendaritzak, elurragatik
Herrerako mendatea, Araban, itxita dago, elurragatik ere, eta gidatzeko kateak beharrezkoak dira Azazetan, Bernedon, Kurtzetan, Opakuan eta Urduñan.
2024/02/22 - 22:58
22 urteko gazte bat hil eta 24 urteko beste bat larri zauritu da aurrez aurreko talka batean, Erriberrin
Hiru ibilgailuk izan dute ezbeharra, 19:18 aldera, N-121 errepidean. Hiru zauritu ospitalera eraman dituzte, tartean larri dagoen 24 urteko gaztea.
2024/02/17 - 17:50
46 urteko motor-gidari bat hil da A-8an, Muskiz parean izandako istripuan
16:00ak inguruan izan da ezbeharra, Kantabriarako bidean, eta bi noranzkoetan itxi behar izan dute errepidea.
2024/02/14 - 12:52
Hildako bat eta bost zauritu Texasko ospitale bateko larrialdi gelan ibilgailu bat sartu ostean
Ezbeharra izan duen ibilgailuaren gidaria berehala hil da. Zaurituen artean bi adingabe daude, eta horietako bat egoera kritikoan dago. Austingo poliziaren arabera, "badirudi gertakaria ez dela nahita egindakoa".
2024/02/14 - 11:40
Ertzaintza Hernaniko A-15 errepidean izandako istripuaren lekukoak bilatzen ari da
Pertsona bat hil zen astearte honetan A-15 errepidean, Hernani parean izandako motor istripu batean. Bestalde, asteazken honetan beste motozale bat larri zauritu da Azkoienen (Nafarroa), furgoneta baten aurka talka eginda.
2024/02/13 - 21:49
Motozale bat hil da A-15ean, Hernanin, kontrola galdu eta errepidetik atera ostean
Hildakoa motorrean zihoan, beste bidaiari batekin batera. Bigarrena ibaira erori eta zauritu da. Ondorioz, Donostiako Ospitalera eraman behar izan dute, uretatik atera ondoren.
2024/02/13 - 09:32
Gizon bat hil da Mungian auto batek harrapatuta
Harrapaketa 04:30 aldera jazo da BI-631 errepidean, Zabalondo auzoaren parean. Errepidea itxita egon da lau orduz, eta pilaketak sortu dira inguruan.
2024/02/08 - 10:19
Amaitu dira auto ilarak N-1ean, Tolosan hiru ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharraren ondorioz, ezkerreko erreia itxi dute eta ilarak sortu dira Donostiarako noranzkoan.
2024/02/07 - 15:43
Hiru pertsona zauritu dira Arroitzen, nekazarien protestak eragindako auto ilaretan izandako istripuan
Furgoneta batek auto ilaren ondorioz geldirik zeuden bi ibilgailuren kontra jo du eta hiru pertsona zauritu dira. Hiru horietatik bi larri eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eta hirugarrena zauritua Lizarrako Ospitalean artatu dute.
2024/02/04 - 18:28
Txirrindulari bat larri zauritu da Markalainen, ibilgailu batek harrapatuta
50 urteko zaurituak buruko eta bularraldeko traumatismoak omen ditu. Bestalde, beste bi txirrindulari eta motozale bat ere zauritu dira NA-234 errepidean, Untziti parean izandako trafiko-istripu batean, euren artean talka eginda.
2024/01/27 - 14:27
Motozale bat hil da Azpeitian, GI-631 errepidean izandako zirkulazio-istripuan
Larunbat eguerdian, motozikleta bat bidetik atera da GI-631 errepidean, Azpeitian, Zumarragarako noranzkoan.