A-8 autobia erabat ireki dute Ortuella parean, Kantabriarako noranzkoan, arazoak konpondu ostean
A-8 autobia itxi dute larunbat eguerdian Ortuella parean (Bizkaia), Kantabriarako noranzkoan, 11:30 aldera kamioi batek istripua izan ostean, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko iturriek EITB Mediari baieztatu diotenez. Kamioiak artaziarena egin du eta errepidean gurutzatuta geratu da. Kamioilaria zauritu egin da, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Ezbeharraren ondorioz, Kantabriara joateko hiru erreiak itxi behar izan dituzte, eta trafikoa Bilboko Portuaren irteeratik bideratu dute eta auto-pilaketa txikiak sortu dira.
16:30 baino lehentxeago eraman dute kamioia bertatik, eta errepidea garbitu dute. Ondoren, 17:00ak aldera, erreietako bat ireki dute, eta bertatik bideratu dute zirkulazioa. 18:00etarako ireki dute errepidea erabat.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean