Trapagaran
2020/09/07 - 14:19
Productos Tubulareseko langileek ostiraleko lan istripu hilgarria salatu dute
Joan den ostiralean izandako istripuan Langoitia Estructuras Metalicas enpresako 25 urteko langile bat hil zen, teilatua konpontzeko lanak egiten ari zela.
2020/09/06 - 14:03
19.000 positibo berri eta 96 hildako izan dira EAEn uztailaren 6tik hona
Atzo, bestalde, 608 positibo atzeman zituzten PCR probetan: 94 Araban, 324 Bizkaian eta 188 Gipuzkoan.
2020/09/04 - 15:52
25 urteko langile bat hil da Trapagaranen, teilatutik behera erorita
Productos Tubularesek azpikontratatutako langile bat zen. LABek salatu du aurten iaz adina langile hil direla dagoeneko Hego Euskal Herrian.
2020/08/21 - 22:36
Langile bat zauritu da makina batek harrapatuta Trapagaranen
Suhiltzaileek erreskatatu dute 50 urteko behargina eta ondoren Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
2020/07/25 - 13:53
13 kilometrorainoko auto-ilarak izan dira A-8an, Kantabriarako noranzkoan
Trapaga eta Muskiz artean izan dira trafiko-pilaketak, larunbat goizean zehar. EAEko gainerako errepideetan oro har ez dago aparteko arazorik.
2020/07/13 - 15:40
Trapagarango ABBko langileek mobilizazioak egin dituzte kaleratzeak salatzeko
Hiru orduko lanuztea eta manifestazioa egin dute herrian zehar, enpresan izan diren "inolako justifikaziorik gabeko" kaleratzeak salatzeko.
2020/07/04 - 18:14
10 kilometrorainoko auto-ilarak Trapagaran eta Muskiz artean, Kantabriako noranzkoan
14:30 aldera amaitu dira arazoak. Bestalde, furgoneta bateko gidaria Gurutzetako Ospitalera eraman dute helikopteroan, bere ibilgailuarekin sakan batetik behera erori ondoren, Karrantza parean.
2020/06/11 - 02:20
Euskadin 300 etxegabe daudela salatu dute
Vecindad Vasca Sin Fronteras elkarteak salatu du utzita dagoen Trapagaraneko industria-nabe batean bizi den bikotea bezalako beste 300 pertsona daudela etxerik eta laguntza jasotzeko eskubiderik gabe.
2020/06/05 - 15:03
EAJren eta PSEren hainbat egoitzetan pintaketak egin dituzte
Usansolo, Lezama eta Trapagaraneko egoitzetan egindako pintaketak gaitzetsi dituzte EAJk eta PSEk.
2020/05/15 - 14:50
Gizon bat atxilotu dute bikotekide ohia ibilgailuko maletategian lotuta eramateagatik
Udaltzaingoak jakitera eman duenez, emakumeak kolpeak eta ubeldurak ditu. Atxilotutako gizonezkoak urruntze agindua zuen ezarrita.
2020/04/11 - 19:51
ABB enpresan piztutako sute batek kalteak eragin ditu biltegian eta bulegoetan
07:05an piztu da sutea eta, horren ondorioz, hainbat langile irtenarazi behar izan dituzte. Dena dela, ez da zauriturik izan.
2020/04/01 - 19:08
47 positibo atzeman dituzte Gasteizko Mercedesen, eta bost Tubos Reunidosen
Gainera, ELAk salatu duenez, beste enpresa arabar batzuetan ere kasu "andana" dago.
2020/03/30 - 20:46
Adostutako aldi baterako lan-erregulazioa aurkeztuko du Tubos Reunidosek
Zuzendaritza eta enpresa-batzordea akordiora iritsi dira, aldi baterako lan-erregulazioa aurkezteko. Lantegietan beharrezkoak diren jarduerek bakarraik jarraituko dute martxan.
2020/03/27 - 18:24
Eusko Jaurlaritzak baztertu egin du Tubos Reunidosen aldi baterako lan-erregulazioa
Siderurgia enpresak ekoizpena eten zuen pixkanak hilaren 17tik aurrera Amurrioko eta Trapagarango lantegietan.
2020/02/02 - 17:09
Sutea izan da Trapagarango txatartegi batean eta ke ugari zabaldu da inguruan
San Vicente errepideko industriagune batean sutea piztu da gaur goizean, eta urrundik ikusi ahal izan da kea. Ez da inor zauritu, baina leihoak ixteko gomendatu diete inguruko bizilagunei.
2020/02/02 - 12:44
Ke-laino handia zabaldu da Trapagaranen, txatartegi batean izandako sutearen ondorioz
San Vicente Errepideko industriagune batean piztu da sutea gaur goizean. Ez da inor zauritu baina leihoak ixteko gomendatu diete inguruko bizilagunei.
2020/01/15 - 14:25
2.507 lagunek erabili zuten 2019an kirol-instalazioetarako txartel bakarra
Erakundeek sortu eta bultzatu dute Mugiment Kirol Txartela; aplikazioaz baliatuta, herritarrek aukera dute EAE osoko hainbat udalerritako kirol-instalazioak erabiltzeko. 16 herritan dago eskuragarri.
2019/12/10 - 13:41
Autoen katalizatzaileen 58 lapurreta izan direla ohartarazi du Ertzaintzak
Ertzaintzak Gasteizko, Barakaldoko, Sestaoko, Trapagaraneko eta Leioako aparkaleku publikoetan izan diren salaketak jaso ditu.
2019/09/04 - 10:56
Zugaztietako Ostion putzua husten ari da zigilatze arazo baten erruz
Azken asteetan putzuaren ur-mailak nabarmen egin du behera. Dirudienez, zigilatzean dago arazoaren jatorria (Josema Vallejoren irudiak).
2019/08/26 - 11:19
Barakaldon emakume bat bortxatzen saiatzeagatik atxilotutakoak aurrekariak ditu
28 urteko gizonezkoa Trapagaranen atxilotu zuten atzo, eta epailearen aurrera noiz eraman zain dago. Bien bitartean, erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaurko (18:00etan) Herriko Plazan.