Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barakaldon emakume bat bortxatzen saiatzeagatik atxilotutakoak aurrekariak ditu

28 urteko gizonezkoa Trapagaranen atxilotu zuten atzo, eta epailearen aurrera noiz eraman zain dago. Bien bitartean, erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaurko (18:00etan) Herriko Plazan.
Barakaldon jazo zen erasoa, larunbat gauean. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Barakaldon emakume bat bortxatzen saiatzeagatik atzo atxilotutako 28 urteko gizonezkoak aurrekariak ditu beste eraso matxista batzuengatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Gizona Ertzaintzaren komisarian dute, epailearen aurrera noiz eramango zain.

Eraso matxista larunbateko 22:20 aldera jazo zen Carrefour eta Dia merkataritza-guneak lotzen dituen biribilgunearen inguruan. Erasotzailea emakumearengana gerturatu eta bortxatzen saiatu zen, baina ez zuen lortu, emakumeak bere burua defendatu baitzuen. Borrokan aritu ostean, gizonak ezponda batetik behera bota zuen emakumea.

Biktimak salaketa jarri zuen atzo, eta Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu zuen atzo arratsaldean Trapagaranen.

Erasoa salatzeko elkarretaratzea

Argitan Barakaldoko emakumeentzako aholku etxeak erasoa salatu du eta elkarretaratzea deitu du gaurko. Protesta ekitaldia 18:00etan egingo dute Barakaldoko Herriko Plazan, "erasoa pairatu duen emakumeari elkartasuna adierazteko eta erasotzailea salatzeko", adierazi du Argitanek ohar batean.

Elkartearen esanetan, "erasook ez dira kasu isolatuak eta bakanak, gizarte patriarkal honetan bizi diren emakumeek jasaten dituzten ezberdintasun eta diskriminazioaren ondorio dira".

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X