Tratu Txarrak
2020/03/08 - 14:22
M8ko manifestazioekin bat egin dute Baionan
Hiru lekutan bereziki izango dira martxoak 8ko ekitaldiak: Baionan, Hendaian eta Maulen.
2020/03/08 - 14:10
Emakumeen Asanbladarik gabe egin dute M8ko martxa Ermuan
Ermuko Udalak antolatutako ErmuaKrosaren aurka protesta egin dute udalerriko Mugimendu Feministak, eta euren elkarretaratze propioa egin dute.
2020/03/08 - 13:50
Borroka feministak gainezka egin du Iruñeko Gaztelu Plazan
Mila emakume bildu dira M8aren harira gaurko deitutako lehenengo elkarretaratzean. Heteropatriarkatuaren aurka ozen oihukatu dute.
2020/03/03 - 14:56
'Soilik bai da bai' barne hartzen duen legearen aurreproiektua onartu du Espainiak
Egitasmoak 1 eta 4 urte bitarteko kartzela-zigorrarekin zigortuko da sexu-eraso oro. Bortxaketa, berriz, 4 eta 10 urte arteko kartzela-zigorrarekin zigortuko da.
2020/02/27 - 07:51
Gizon batek emakume bat hil du Madrilen
Honezkero 13 emakume hil dira aurten Espainian; 1.046 hilketa matxistak zenbatzen hasi zituztenetik.
2020/02/26 - 13:02
Indarkeria matxistaren biktima bat eta seme adingabeak etxegabetu dituzte Barakaldon
Argitan eta Berri Otxoak elkarteek salatu dute desjabetze honek agerian uzten duela Eusko Jaurlaritzak, Eudelek eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak adostu zuten protokoloak baliorik ez duela.
2020/02/26 - 10:41
Gizon batek emakume bat hil du Sevillan
Hilketa matxista bezala ikertzen ari diren gertaera atzo jazo zen, gauerdia baino lehentxeago, bikote horren etxean, Aznalcollar udalerrian.
2020/02/25 - 10:40
Leporatutako sexu eraso akusazioen "erantzukizun osoa" onartu du Placido Domingok
Tenore ezagunak barkamena eskatu die sexu erasoa egotzi zioten emakumeei, eta operaren mundua emakumeentzat seguruagoa izatea nahi duela ziurtatu du ohar batean.
2020/02/19 - 11:28
Ertzaintza adingabe batek Bilbon igandean jasandako sexu-erasoa ikertzen ari da
Adingabeak aurkeztutako salaketaren arabera, erasoa Bizkaiko hiriburuko San Frantzisko kalean egin zioten.
2020/02/19 - 10:26
8 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bilbon, emakume bat hiltzen saiatzeagatik
Behin-behineko espetxealdian zegoela, gainera, ondorengo mezua idatzi zuen Bilboko Justizia Jauregiko ziegan: "Ez kezkatu, lehenago edo geroago hilko zara".
2020/02/07 - 13:37
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati eraso egitea leporatuta
Atxilotua, epailearen esku geratu da goizean, genero indarkeria delitua leporatuta. Erasoa Sansomendi kaleko etxebizitza batean jazo da.
2020/02/06 - 12:12
Lau mutilaziotik bat medikuek egindakoa dela salatu du NBEk
Aurten, lau milioi neskatok baino gehiagok ablazioa jasateko arriskua dute nazioarteko klinika publiko edo pribatu batean, etxean zein beste lekuren batean.
2020/02/05 - 14:14
Nafarroako Gobernuak Astelehen Lilak elkarteari emango dio aurten Berdinna Saria
Saria 3.000 eurokoa da, eta Maria Chivite presidenteak emango die martxoaren 4an, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldi instituzional batean.
2020/02/03 - 17:07
Auzitegiak libre mantendu du tatuatzailea, baina bere mugimenduak mugatu ditu
Neurri berriek astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan aurkeztera behartzen dute, ezingo du herrialdea utzi eta pasaportea kentzea agindu dute.
2020/01/31 - 17:47
Gizon batek sexu abusua egin dio emakume bati Donostian
Gizona, 21 urtekoa bera, Ertzaintzak atxilotu du. Biktima erasotzailearen eraikin berean bizi den emakumea da.
2020/01/31 - 13:46
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati eraso egitea leporatuta
Erdiguneko taberna batean zeudela, etxera elkarrekin joatea proposatu dio gizonak emakumeari. Biktimaren etxeko atarian jazo da erasoa, sexu-harremanak izateari uko egin ostean.
2020/01/28 - 15:41
Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktimentzako laguntzak eta babesa indartu ditu
Berdintasun Legearen bigarren erreforma onartu du gobernu kontseiluak, eta, besteak beste, salerosketaren biktimei edo indarkeria ingurune batean bizi diren adingabeei aitortza egitea aurreikusten du.
2020/01/28 - 14:18
Gizon batek emakume bat hil du Bartzelonan
Ustezko hiltzailea El Prateko aireportuan harrapatu dute, ihes egiten saiatzen ari zela.
2020/01/23 - 09:59
Gizon batek emakume bat hil du Canilesen (Granada)
Guardia Zibilak ustezko hiltzailea, 77 urtekoa, atxilotu du. Urtea hasi zenetik, bost hilketa matxista izan dira Espainiako Estatuan.
2020/01/22 - 11:07
Gizon batek emakume bat hil du Toledon
Krimena Puebla de Almoradiel herrian izan da. Biktima, 43 urtekoa bera, ustezko hiltzailearen bikotekidea zen. Azken hori atxilotu egin dute.