Tratu Txarrak
2023/06/20 - 11:34
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, asteburuan emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
19 urteko bi emakumek asteburuan salatutako bi sexu-eraso ikertzen ari dira; horietako bat larunbat goizaldean jazo zen, eta bestea, igandean. Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa abiatu du.
2023/06/04 - 15:36
Minutu bateko isilunea egin dute Oian (Pontevedra), Ana Vanessa Serenen omenez
Oiako kanpineko langilea zen, eta hor bertan egin dute elkarretaratzea. Bertatik irtetzean tirokatu zuen atzo bikotekide ohiak. Estatu osoan 21 emakumezko hil dituzte dagoeneko euren bikotekidek edo bikotekide ohiek aurten.

2023/06/04 - 01:02
Bere buruaz beste egin du arratsaldean Oian bere bikotekide ohia hil duen guardia zibilak
Arratsaldeko lehen orduan emakumearen gorpua aurkitu dutenetik haren bila aritu da Guardia Zibila, hilketaren egilea zelakoan. Biktimarengandik 300 metroko urruntze agindua zuen.

2023/05/31 - 00:24
Adituen arabera, protokoloak huts egin du Maialenen kasuan
Adituen arabera, Maialenek arriskuan ez zegoela esateak babes sistemaren alertak piztu behar zituen, eta ez alderantziz. Maiatzean, Maialen arrisku handiko balorazioarekin bueltatu zen Gasteizera, baina hemen arrisku baxua zuela erabaki zen.

2023/05/30 - 22:23
Epaileak espetxera bidali du Maialen Mazonen ustezko hiltzailea
Epaileak behin-behineko espetxealdia ezarri dio, fidantzarik gabe. Sortzez valentziarra den 33 urteko gizasemea AP-68ko Alagongo ordainlekuan (Zaragoza) atxilotu zuten igandean, taxi batean Valentziako Erkidegora ihesi zihoala.

2023/05/30 - 11:45
Maialen Mazonen ustezko hiltzailea Gasteizko guardiako epaitegira eraman dute
Sortzez valentziarra den 33 urteko gizasemea bart ekarri dute Zaragozatik Arabako hiriburura. Izan ere, ustezko hiltzailea AP-68ko Alagongo ordainlekuan atxilotu zuten igandean, taxi batean Valentziako Erkidegora ihesi zihoala.
2023/05/29 - 14:46
Erkorekak esan du Gasteizen hildako emakumeak ez zuela "arriskurik" sumatzen
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak azaldu duenez, joan den igandean Gasteizen hildako gazteak Ertzaintzari jakinarazi zion bere bikotekidearekiko urruntze-agindua kentzeko borondatea zuela, ez baitzuen "beldurrik", ezta "arrisku" sentsaziorik ere sentitzen.
2023/05/20 - 15:27
Gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima ziren bost emakume askatu dituzte Madrilen
Gainera, txinatar jatorriko sare bat desegin du Poliziak. Bost atxilotuek bizi-maila handiaz gozatzen zuten, egindako ekintza kriminalen bidez lortutako dirutzari esker.
2023/04/26 - 12:01
SATEVIk egiaztatu du haurdunaldia zaurgarritasun bereziko unea dela emakumeentzat
2022an, SATEVIren telefono-zerbitzuak indarkeria matxistaren biktima izan diren 22 emakume haurdun artatu ditu; 2021ean, berriz, antzeko datuak aurkeztu zituen, 23 artatu baitzituen.
2023/04/24 - 13:36
Haurren aurkako tratu txarren kontrako 100 bat aditu bildu dira Gasteizen, eta prebentzioan jarri dute arreta
Asteartean, hilak 25, Haurren aurkako Tratu Txarren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak jardunaldia inauguratu du.
2023/04/08 - 21:00
Umeei emandako tratu txarrekin lotutako 100 salaketa baino gehiago jaso ditu Zeuk Esan zerbitzuak
Haurtzaroari eta nerabezaroari arreta eskaintzeko Eusko Jaurlaritzako zerbitzura deitu du ama kopuru handi batek, euren seme-alabak pairatzen ari diren bullying egoeragatik kezkatuta. Bestalde, iaz jasotako dei gehienak 16 eta 17 urte bitarteko gazteenak izan dira.
2023/04/04 - 11:27
Gizon batek emakume bat hil du Palos de la Fronteran (Huelva)
Ustezko hiltzaileak labanaz eraso dio bikotekideari. Atxilotuta dago. Alkatearen hitzetan, biktimak gaur bertan joan behar zuen polizia etxera gizonaren kontrako salaketa jartzera, jazarpenagatik.
2023/03/19 - 11:40
26 urteko gizon bat atxilotu dute Tuteran bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta
Emakumea osasun zentro batera eraman behar izan dute. Atxilotua polizia-etxean dago, epailearen aurrera noiz eramango zain.
2023/03/15 - 11:31
EAEko Auzitegi Nagusiak 12 urteko zigorra berretsi dio neska lagun ohiari sexu erasoa egin zion gizonari
Akusatuak aurkeztutako helegitea atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak. Halaber, ez du onartu "Bai bakarrik da bai" legea aplikatuz zigorra murriztea.
2023/02/11 - 20:11
Gizon bat espetxera bidali dute Irunen, haren bikotekide ohiaren gaineko urruntze-agindua urratzea egotzita
Gizonezkoa kautelazko neurria urratzen harrapatu dute zenbait ertzainek. Hortaz, identifikatu eta atxilotu egin dute. Orduan gizonak agenteei aurre egin die, eta horietako hiru zauritu ditu.
2023/02/04 - 12:09
Kataluniako mugimendu independentistetan infiltratutako poliziaren auziagatik azalpenak eskatu ditu Colauk
Agente horrek hiru urte eman zituen Bartzelonan, independentziaren aldeko mugimenduetan sartuta, eta harremanak izan zituen 8 emakumerekin. Haietako bostek sexu-abusuak salatu dituzte, "baiezko libre eta informatua" eman ez zutelakoan. Agentea enbadaxa batera bidali dute.
2023/01/23 - 09:57
Gizon batek neska laguna eta haren alaba hil ditu Valladoliden
Ustezko hiltzailea atxilotu eta ospitalera eraman dute, zaurituta.
2023/01/19 - 09:42
Indarkeria matxistaren aurkako hirugarren akordioa onartuko du gaur Gobernu Kontseiluak
2001ean eta 2009an sinatutakoak eguneratzen ditu. Indarkeria matxistako mota guztiak hartzen ditu kontuan, eta emakumeak, seme-alabak eta inguruko beste pertsona batzuk ere hartzen ditu biktimatzat.
2023/01/15 - 13:18
Biurrunek pultsera telematikoen "eraginkortasuna" azpimarratu du emakumeen hilketak eragozteko
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidenteak adierazi duenez, EAEko genero-indarkeriaren epaitegietan "ez dago kolapsorik".
2023/01/11 - 21:50
Indarkeria matxistaren aurkako neurrien erdigunean erasotzaileak jartzen hasi dira erakundeak
Barne Ministerioak areagotu egingo du erasotzaile "arriskutsuenen" kontrola, eta horiei eskumuturrreko telematikoak ezartzea eskatuko die epaileei.