Gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima ziren bost emakume askatu dituzte Madrilen
Gizakien salerosketaren biktima ziren bost emakume askatu ditu Polizia Nazionalak Madrilen, eta horiek prostituitzera behartzen zuen sare kriminala desegin du. Txinatar jatorriko familia bereko bi emakumezkok eta hiru gizonezkok osatzen zuten sarea, eta bizi-maila handiaz gozatzen zuten, euren sare kriminalaren bidez lortutako dirutzari esker. Horrela, milioi euro baino gehiagoko higiezin-ondasunak zituzten Madrilen, eta gama handiko ibilgailuak, eta horiek guztiak atzeman dizkiete, Poliziak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Sare kriminala Madrilen aritzen zen, eta Txinan biltzen zituen biktimak. Engainuen bidez, Espainiara ekartzen omen zituzten emakumezkoak. Sareetako batek Barajaseko aireportuan jaso eta Madrilgo Hortaleza barrutian kokatutako txalet batera eramaten zituen. Espainiar Estatuan egoteko dokumentazioa edo lanpostu bat lortuko zietela agintzen zieten emakumeei baina, behin txalet horretara iritsita, sexu-esplotazioa egiten zieten.
Emakumezko horiek askatzearekin batera, sare kriminaleko bost kideak atxilotu ditu Poliziak Arroyomolinosen, El Vellonen eta Madrilen bertan. Sexu-esplotazioa egiteko emakumeen salerosketa, prostituzioa eta talde kriminaleko kidea izatea delituak leporatu dizkiete.
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak