Trenen Istripuak
2017/12/31 - 14:59
Dolua da nagusi Legazpin 18 urteko neska bat trenak harrapatuta hil ostean
Zoritxarreko istripua gertatu zen larunbatean Legazpin. 18 urteko neska bat trenak harrapatuta hil zen. Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatutakoa argitzeko. Gipuzkoako herrian dolua da nagusi.
2017/12/31 - 12:54
18 urteko neska bat hil da Legazpin, trenak harrapatuta
20:30ak aldera izan da ezbeharra, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko.
2017/12/24 - 10:52
Gizon bat hil da Irunen, trenak harrapatuta
Ezbeharra 04:55 aldera izan da, Kolon Pasealekuko tren geltokiaren inguruan.
2017/12/22 - 11:45
Sei behi harrapatu ditu tren batek Arrankudiagan
Gertakaria 04:15ean izan da, Arbide auzoan. Sei animaliak trenbidera sartu dira, eta trenak jo egin ditu. Horren eraginez, Renfek trenen joan-etorria erabat gelditu du.
2017/12/22 - 11:08
Tren batek sei behi harrapatu ditu Arrankudiagan, pasagune batean
Istripua Arbide auzoko tren pasagune batean izan da, 04:15ean, eta trenen joan-etorria etenda egon da ordu batzuetan.
2017/12/18 - 21:35
Hainbat lagun hil dira Seattlen izandako tren-istripuan
83 pertsona zeramatzan trena autobide baten gainera erori da, Seattle kanpoaldean.
2017/12/09 - 00:28
Zorrotzan trenak harrapatuta hildako bi emakumeak gogoratu dituzte Bilbon
94 eta 87 bi emakume ziren eta orain urtebete harrapatu zituen trenak, Zorrotzako trenbide pasagunean.
2017/12/05 - 11:13
Tren batek zamaren zati bat galdu du Ormaiztegin eta 17 ibilgailu kaltetu dira
Ezbeharra 20:00ak inguruan jazo da bart, trena Ormaiztegiko tren-zubitik igarotzean. Azpian aparkatuta zeuden ibilgailuen gainera jausi dira harriak.
2017/11/04 - 20:42
Bidaiariak zeramatzan tren bat bidetik irten da Urnietan
18:30 aldera izan da ezbeharra Urnieta eta Andoain artean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ez da inor zauritu, eta bidaiari guztiak beste unitate batera eraman dituzte.
2017/10/06 - 14:56
19 hildako utzi ditu tren eta autobus baten arteko talkak Errusian
Tren eta autobus batek talka egin dute Errusiako Vladimir probintzian. Momentuz 19 hildako eta bost zauritu daude. Ikerketaren lehen hipotesiek diote autobusak semaforoa gorrian pasa duela.
2017/10/05 - 21:21
81 urteko emakume bat hil da Usurbilen, tren batek harrapatuta
Emakumezkoa Bizkarreko tunelean harrapatu du Donostiarako noranzkoan zihoen Euskotren batek.
2017/08/11 - 20:22
Gutxienez 36 pertsona hil dira Egipton izandako tren istripu batean
Tren batek beste baten aurka talka egin du Alexandrian, Egiptoko kostaldean.
2017/08/11 - 20:21
Bi trenen arteko talkak 36 hildako eta 123 zauritu utzi ditu Alexandrian
13 Expres trenak (Kairo-Alexandria) 351 zenbakiarekin (Port Said-Alexandria) talka egin du atzetik, Abiseko geltokitik gertu, Alexandriaren ekialdean.
2017/07/21 - 13:06
Gizon bat hil da Santutxun, metroak harrapatuta
Harrapaketaren ondorioz, metro zerbitzua eten egin dute ia bi orduz Bolueta eta Zazpikaleak geltokien artean.
2017/07/03 - 22:48
Zorrotzako trenbide pasagunearen arazoa konponduko du Sustapen Ministerioak
Lantalde tekniko bat osatuko dute konponbiderako aukera ezberdinak aztertzeko. 21 lagun hil dira jada pasagune horretan.
2017/05/13 - 18:23
Pertsona bat zauritu da Usurbilen, tren batek harrapatuta
Eleak-Libre mugimenduak Mozal Legearen aurka antolatutako protesta batean gertatu da.
2017/04/02 - 22:32
Uharte Arakilgo tren-istripuaren biktima izan zen Arkaitz
Arkaitzek 17 urte zituen tren-istripua gertatu zenean. Kolpearen ondorioz, eskuineko besoa anputatu behar izan zioten. 20 urte geroago, kosta egiten zaio gertatutakoaz hitz egitea.
2017/03/13 - 20:41
Adifeko segurtasun arduradun ohiak epailearen aurrean deklaratuko du
013ko uztailaren 24an jazo zen ezbehar hartan 80 pertsona hil eta 140 zauritu ziren. Hasieran, Francisco Garzon treneko makinista inputatu zuen, bakarrik.
2017/03/05 - 14:07
Gizon bat hil da trenak harrapatuta Arrigorriaga eta Basauri artean
Gertaera 12:20ak aldera jazo da, Ollargan eta Bidebieta tren-geltokien artean. Litekeena da suizidioa izatea, baina baieztatu gabe dago.
2017/03/02 - 13:23
Gizon bat hil da Arrigorriagan, tren batek harrapatuta
Ezbeharra 10:45ean jazo da, Arrigorriagako Ollargan geralekuan.