Trenen Istripuak
2017/02/06 - 18:20
Hil egin da Zorrotza auzoan trenak harrapatutako beste emakumea
Abenduan jazo zen ezbeharra, FEVEren geltokitik gertu dagoen trenbide-pasagune batean. Beste emakumea ordu batzuk geroago hil zen.
2016/12/10 - 12:32
Gutxienez 5 hildako Bulgarian zama-tren bat errailetik irtenda
Zazpi bagoiak errailetik atera dira, eta bertako linea elektriko guztiak bota ditu. Horren ondorioz, trenak zeramatzan propano-butano gaseko 26 deposituk eztanda egin eta sutea eragin dute.
2016/12/09 - 18:04
Zorrotzan trenak harrapatutako bi emakumeetako bat hil egin da
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, baina lehen ikerketen arabera, barrerak jaitsita zeuden.
2016/12/09 - 17:20
Zorrotza auzokoek trenbidea lurperatzea eskatuko dute manifestazioan
Zorrotzako trenbideak lur azpitik joetea eta pasagunetik ez egotea eskatzeko manifestazioan irtengo dira, astelehenean 19:00etan.
2016/12/09 - 12:27
Zorrotza auzoan trenak harrapatu zituen bi emakumeetako bat hil da
Beste biktimak Basurtuko ospitalean jarraitzen du, medikuek jakitera eman dutenez.
2016/12/08 - 19:10
Bi emakume larri, tren batek harrapatuta Bilboko Zorrotza auzoan
Ezbeharra trenbide-pasagune batean izan da, FEVEren geltokitik gertu.
2016/12/05 - 18:29
Larri zauritu da bere ibilgailua trenbidera jausita, Muxikan
Istripua 09:10ean jazo da, BI-635 errepidean. Furgoneta bat bidetik irten eta trenbidera erori da.
2016/12/05 - 12:53
Larri zauritu da bere ibilgailua trenbidera jausita, Muxikan
Ibilgailua trenbidetik kendu duten arte, etenda egon da Zugastieta eta Zornotza arteko tren-zerbitzua.
2016/11/08 - 15:21
Laudioko tren geltokiko segurtasuna, ezbaian
Irailean tren batek harrapatuta hil zen neskaren gurasoen arabera, Laudiko geltokiak ez ditu segurtasun neurriak betetzen,
2016/09/09 - 14:05
Lau lagun hil eta hainbat zauritu dira tren istripu batean, Galizian
Gainera, "zauritu kopuru handia" dagoela adierazi dute. Bi bagoi irauli dira eta beste bi erdi iraulita geratu dira istripuaren ondorioz.
2016/09/06 - 16:21
Laudion trenak harrapatutako neska istripuz hil zen
Antza, 19 urteko neska trenetik jaitsi zenean ez zuen ikusi beste tren bat zetorrela, eta hark eraman zuen aurretik.
2016/09/05 - 22:48
Arrigorriagako neska bat hil da Laudion, trenak harrapatuta
Areta auzoko geralekutik gertu harrapatu du trenak 19 urteko neskatoa. Ertzaintzaren ustez, istripua izan da.
2016/06/24 - 21:18
Valentziako metroaren istripua segurtasun ezak eragin zuen
Ikerketa batzordeak Francisco Camps Valentziako presidente ohia eta Juan Cotino kontseilari ohia jo ditu, besteak beste, erantzule politikotzat. 43 pertsona hil ziren.
2016/06/07 - 12:32
Txirrindulari bat zauritu da Basaurin, tren batek harrapatuta
Trenen zerbitzua berrezarri da dagoeneko Atxuri eta Ariz geltokieen artean, nahiz eta, oraindik, "atzerapenak" egon daitezkeen zerbitzua guztiz egokitu arte.
2016/05/17 - 22:05
77 urteko gizon bat hil da Barakaldon, Metroak harrapatuta
Segurtasun Sailak zehaztu duenez, erorikoa izan du gizonak, zantzuen arabera. Tren zerbitzua etenda egon da bi ordu inguru, Barakaldo parean.
2016/05/16 - 22:00
Camps: 'Inork ez zidan esan metroan segurtasun arazorik zegoenik'
Valentziako Gobernuko presidente ohiak deklaratu egin du 2006ko metro istripua argitzeko ikerketa batzordean.
2016/04/18 - 15:20
Adifek ikerketa abiatu du, Hernaniko istripuaren zergatiak argitzeko
Bidaiariak zeramatzan aldiriko tren batek Florida auzoko geltokian zegoen merkantzia-tren bat jo zuen igandean; ondorioz, 5 bidariarik zauri arinak egin zituzten.
2016/02/09 - 16:48
Alemaniako hegoaldean bi aldirietako trenen talkak 9 hildako utzi
Goizeko zazpiak baino lehenago bi trenek aurrez aurre talka egin dute Bavarian, Alemania hegoekialdean. 9 lagun hil eta 100 bat zauritu dira, erdia oso larri. Munichera doazenek erabiltzen dute.
2015/12/04 - 09:59
Metro zerbitzua bere onera etorri da Bilbon, goizeko kaosaren ondoren
08:30 inguruan gizonezko bat harrapatu du metroaren unitate batek, Abandon. Istripuak atzerapen handiak eragin ditu metro zerbitzuan. Zauritutako gizonezkoa Basurtuko Ospitalera eraman dute
2015/08/01 - 19:36
Gizonezko bat hil da Gueñesen trenak harrapatuta
Oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, tren batek lagun hori harrapatu du, trenbide-pasagune batetik gertu, Iorgi kalean.