RENFE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adifek ikerketa abiatu du, Hernaniko istripuaren zergatiak argitzeko

Bidaiariak zeramatzan aldiriko tren batek Florida auzoko geltokian zegoen merkantzia-tren bat jo zuen igandean; ondorioz, 5 bidariarik zauri arinak egin zituzten.
Tren istripuan bost pertsona arin zauritu ziren. Argazkia: Eitb.eus
Tren istripuan bost pertsona arin zauritu ziren. Argazkia: Eitb.eus

Adifeko teknikariek ikerketa abiatu dute igande gauean Hernanin izandako tren istripuaren zergatiak argitzeko. Aipaturiko ezbeharrean bost pertsona arin zauritu ziren, tartean, haurtxo bat.

Ezbeharra izan ondoren tokian bertan egindako lehendabiziko azterketen ondotik, Adifeko Zirkulazioaren Segurtasunerako Departamentuko teknikariak istripua jazo zen Florida auzoko geltokira bertaratu dira ikerketarekin jarraitzeko.

Istripua atzo 21:40an jazo zen, Hernaniko Florida auzoko geltokian, Irun-Brinkola ibilbidea egiten ari zen hiru bagoiko aldiriko tren batek geldituta zegoen merkantzia-tren bat jo zuenean.

Talkaren eraginez, bost pertsona Donostiako Ospitalera eraman zituzten zaurituta. Dena den, Osakidetzako iturriek jakinarazi dutenez, zauri arinak zituzten guztiek, eta gauean bertan jaso zuten sendagiria.

Trenak ez ziren bidetik atera, baina aldiriko beste tren batzuek 20 eta 25 minutu bitarteko atzerapenak izan zituzten.

Dena den, ez zuten trenen joan-etorria eten. 01:30 aldera erretiratu dituzte istripua izan zuten bi trenak, eta zerbitzua bere onera etorri da.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X