Larri zauritu da bere ibilgailua trenbidera jausita, Muxikan
Gizon bat larri zauritu da gaur bere ibilgailua bidetik irten eta trenbidera jausita. Ezbeharra Muxikan (Bizkaia) jazo da, eta ibilgailua trenbidera erori denez, Zugastieta eta Zornotza arteko tren-zerbitzua eten behar izan dute.
Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, istripua 09:10ean jazo da, BI-635 errepidean. Furgoneta bat bidetik irten eta trenbidera erori da.
Osakidetzaren helikopteroa joan behar izan da biktimaren bila, eta honek lur har zezan, errepidea tarte batez itxi du Ertzaintzak. Gizona ospitalera eraman dute, larri.
Furgoneta trenbidetik kendu arte, Bilbo-Bermeo Euskotrenen lineako zerbitzua etenda izan da Zugastieta eta Zornotza artean. 11:30 aldera berrezarri dute zerbitzua:
Zure interesekoa izan daiteke
Aita Mennik 1., 2. eta 3. solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Migratzaileen aurkako tentsioak gora egin du Ceutan, Negu Gorriaken aurkako protesta batean