Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arrigorriagako neska bat hil da Laudion, trenak harrapatuta

Areta auzoko geralekutik gertu harrapatu du trenak 19 urteko neskatoa. Ertzaintzaren ustez, istripua izan da.
18:00 - 20:00
Laudion trenak harrapatutako neska istripuz hil zen

Arrigorriagako (Bizkaia) 19 urteko emakume bat hil da Laudion (Araba), Areta auzoko geralekutik gertu, trenak harrapatuta, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 17:30 aldera gertatu da, Bilbora zihoan Renferen tren batek neska gaztea harrapatu duenean. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da, baina istripua izan dela uste du.

Tren-gidaria Basurtuko Ospitalera eraman dute, nerbio-krisi batek jota.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X