Trenen Istripuak
2019/11/26 - 12:58
Euskotrenen zerbitzuak etenda jarraitzen du Itziarren
Bi pertsona arin zauritu ziren atzo, Euskotrenen unitate bat trenbidetik atera zenean Sakonetako tunelean, Itziar gainean (Gipuzkoa), luizi baten ondorioz.
2019/11/25 - 11:53
Bi lagun zauritu dira EuskoTreneko unitate bat errailetik atera ostean Itziarren
Sakonetako tunelean izandako luizi baten ondorioz atera da EuskoTreneko unitate bat errailetik. Bi lagun arin zauritu dira.
2019/11/25 - 11:51
Bi zauritu arin, Euskotreneko unitate bat Itziarko tunelean trenbidetik atera denean
Bi pertsona arin zauritu dira Euskotrenen unitate bat trenbidetik atera denean, lur-jausi baten ondorioz, Sakonetako tunelean, Itziar gainean (Gipuzkoa).
2019/10/31 - 10:02
Gutxienez 65 pertsona hil dira Pakistan iparraldean, tren batean izandako sutean
Suak trenaren hiru konpartimentu kiskali ditu, janaria prestatzeko konboian gas bonbona bat lehertu ostean. Hainbat pertsona zauritu dira.
2019/10/31 - 09:52
Gutxienez 65 pertsona hil dira Pakistanen tren batean piztutako sutean
Agintarien arabera, trenaren barruan sukaldatzeko erabilitako gas bonbona bat lehertu ostean piztu da sua. Trenaren hiru konpartimentu guztiz kiskalita geratu dira.
2019/10/24 - 10:41
Pertsona bat zauritu da Gasteizen, tranbiak harrapatuta
Gizonezkoa 20:00ak aldera harrapatu zuen tranbiak, Gasteiz etorbidean. Suhiltzaileek gizona tranbiaren azpitik ateratzea lortu zuten, eta Santiago ospitalera eraman zuten.
2019/09/10 - 21:24
Gizon bat hil da trenak harrapatuta Donostian
Ezbeharra Martuteneko trenbide-pasagunean gertatu da, 18:00ak inguruan. Zerbitzua ordubetez eten behar izan dute.
2019/07/11 - 12:14
11 hildako eta 67 zauritu Pakistanen, bi trenen arteko talkan
Walharreko geltokian geldirik zegoen merkantzia tren batekin talka egin du Lahore a Quettako ibilbidea egiten zuen Akbar Express bidaiarien trenak.
2019/05/07 - 09:26
13 pertsona hil dira Mexiko iparraldean, hegazkin pribatu batek izandako istripuan
Las Vegas eta Monterrey arteko bidea egin behar zuen hegazkinaren arrastoak Mexikoko Ocampo udalerrian aurkitu dituzte.
2019/04/23 - 10:28
Normaltasunera itzuli da Bilboko Metroaren zerbitzua, goizeko harrapaketaren ostean
Moyuan izan da harrapaketa 07:55 aldera. Harrezkero eta 09:15 arte, eten egin dute Abando eta Indautxu arteko metro zerbitzua.
2019/04/13 - 22:45
Tren baten bidaiariak ebakuatu dituzte Lodosa parean, matxura izan ostean
30 bat bidaiari trenatik jaitsiarazi dituzte, eta autobusez eraman dituzte Zaragozaraino.
2019/03/28 - 07:37
Gutxienez 32 pertsona hil dira Guatemalan, kamioi batek harrapatuta
Guatemalako Gobernuak hiru dolu egun izendatu ditu ostegunetik aurrera, harrapaketagatik.
2019/03/07 - 10:38
Pertsona bat zauritu bat Zallan, tren batek autoa harrapatuta
Gidaria larri zaurituta helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. Istripua Zallako Oreña auzoko trenbide-pasagune batean.
2019/03/07 - 09:31
Gidari bat larri zauritu da Zallan tren batek haren autoa harrapatuta
Gidaria auto barruan geratu da harrapatuta eta suhiltzaileek atera dute barrutik. Tren zerbitzua 09:45 aldera berrezarri dute.
2019/02/08 - 20:38
Tren istripu batek hildako bat eta 95 zauritu, hiru larri, utzi ditu Bartzelonan
Tren bik talka egin dute arratsalde honetan Sant Vicenç de Castellet eta Manresa arteko bidean. Hildakoa 26 urteko tren-gidari bat da.
2019/02/08 - 10:46
Bilboko tranbiak eta butano-botilak zeramatzan kamioi batek talka egin dute
Erribera kalean izan da istripua, baina inguruko kaleetako trafikoa ordu erdiz izan dute itxita. Ez da inor zauritu.
2019/01/02 - 13:48
Sei pertsona hil dira Danimarkan, tren batek zubi batean izandako istripuan
Haize ufada bortitzen ondorioz, merkantzia-tren batek zama galdu du eta bidaiari tren bat harrapatu du bete-betean.
2019/01/02 - 12:21
Lau pertsona zauritu dira Bartzelonako tranbiak izandako istripu batean
Generalitateko Babes Zibilak jakitera eman duenez, tranbiak ez du frenatu eta topea jo du Sant Adriako geltokian.
2019/01/02 - 11:58
Sei pertsona hil dira Danimarkako zubi batean jazotako tren istripu batean
Beste 17 pertsona zauritu dira. Herrialdea astintzen ari den Alfrida denboralearekin lotura izan lezake ezbeharrak.
2018/12/01 - 18:59
Hernani eta Irun arteko trenen zirkulazioa, bost orduz geldituta
Merkantzia-tren batek katenaria apurtu du eta bidea itxi dute, aldiriko trenen C-1 linearako zein distantzia luzeko trenentzat. 17:45ean ireki dute berriz.