Tubacex
2021/10/05 - 11:52
Edu Ibernia (Tubacexeko enpresa batzordea): "Doikuntza arrazoizkoak eta onargarriak dira"
Lantalde erdia lanera itzuli ostean, Tubacexeko enpresa batzordeburuak "baikortasunez" begiratzen dio etorkizunari. "Denok jarriko dugu gure aldetik", esan du.
2021/10/05 - 10:22
Greban zeuden Tubacexeko langileak Laudioko eta Amurrioko lantegietara itzuli dira
06:00etan ekin diote berriro lanari Amurrioko eta Laudioko lantegietan. Gaur-gaurkoz, 340 dira lanean hasi diren beharginak enpresak ezarritako aldi baterako lan erregulazioko espedientea tarteko.
2021/10/05 - 09:16
Tubacexeko langileen erdiak lanera itzuli dira 236 eguneko grebaren ondoren
06:00etan ekin diote berriro lanari Amurrioko eta Laudioko lantegietan. Gaur-gaurkoz, 340 dira lanean hasi diren beharginak enpresak ezarritako aldi baterako lan erregulazioko espedientea tarteko.
2021/10/04 - 17:28
Tubacexeko langileen batzordeak akordioa sinatu du, eta bihar itzuliko dira langileak lanera
Batzordearen gehiengoak Tubacexeko gatazkari buruzko akordioa onartzea erabaki du. Horrela, greba bertan behera geratuko da eta langileak lanera itzuliko dira astearteko 06:00etan.
2021/10/04 - 16:26
Akordioa sinatu dute Tubacexen eta bihar amaituko da 235 eguneko greba mugagabea
Elena Perez Barredo Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak adierazi duenez, "akordioa oso garrantzitsua Tubacexentzat, industria laguntzailearentzat, Araialdea eskualde osoarentzat".
2021/10/04 - 12:00
Mitxel Lakuntza, Tubacexeko aurreakordioari buruz: "Enpresa batzordean lorturiko gehiengoa nahikoa da"
ELAko idazkari nagusiaren esanetan, Tubacexeko enpresa batzordeak eta zuzendaritzak erdietsitako akordioa bere horretan berretsi beharko litzateke, langile guztiei galdetu gabe.
2021/10/03 - 21:06
Astelehen honetan erabakiko du Tubacexeko enpresa batzordeak plantilla guztiak bozkatuko duen akordioa ala ez
Langile batzordean ordezkaritza duten sindikatuetako afiliatuek ostiralean bozkatu zuten eta baiezkoa atera zen. Baietzak boto bategatik irabazi zuelako, baina, CCOOk plantilla osoak bozka zezala eskatu zuen.
2021/10/01 - 21:42
Aurreakordioa onartu du Tubacexeko afiliatuen gehiengoak, baina CCOOk langile guztiek bozkatzea nahi du
Nahiz eta sindikatuetako militanteen onespena izan, CCOOk enpresa-batzordeari langileen batzarra eta bozketa egitea proposatuko dio astelehenean.
2021/10/01 - 17:08
Zatiketa Tubacexeko langileen artean, zuzendaritzarekin egindako akordioaren aurrean
ELAk greba bertan behera utziko lukeen aurreakordioaren alde bozkatu du, baina STATek, batzordean ordezkari kopuru berbera duenak, kontra egin du, LABek eta ATALek bezalaxe. Erabakia CC. OO.ren esku dago.
2021/10/01 - 12:36
Idoia Mendia, Tubacexeko akordioaren ingurua: ''Oso albiste ona da Euskadi guztiarentzat''
Lan eta Enplegu sailburuak akordio hori bi aldeen arteko negoziazioaren emaitza izan dela azpimarratu nahi izan du Legebiltzarraren atarian egindako adierazpenetan.
2021/09/30 - 22:28
Tubacexen 232 eguneko greba amaitzear egon daiteke, baina oraindik aurreakordioak langileen onespena behar du
Grebari amaiera emateko proposamena onartu du enpresa-batzordearen gehiengoak, baina langileek akordioa berretsi beharko dute. Zuzendaritza pozik azaldu da akordioarekin, etorkizunean "kostuak aurrezteko" aukera ematen duelako.
2021/09/30 - 19:56
Tubacexeko zuzendaritzak eta sindikatuek akordioa lortu dute 7 hilabeteko grebaren ostean
Grebari amaiera emateko proposamena onartu du enpresa-batzordearen gehiengoak, baina langileek akordioa berretsi beharko dute. Zuzendaritza pozik azaldu da akordioarekin, etorkizunean "kostuak aurrezteko" aukera ematen duelako.
2021/09/30 - 12:34
Aurreakordioa lortu aurreko orduak Tubacexen
Amurrioko Tubacexen egoitza atarian 232 egun greban daramatzaten langileen ohiko kontzentrazioarekin hasi da eguna. Gaur arratsaldean, batzordeak eta zuzendaritzak akordioa sinatu dezakete.
2021/09/30 - 12:10
Mitxel Lakuntza: "Zuhurtziaz aritu behar dugu oraindik, enpresaren ahotik baiezkoa entzun nahi dugu"
Tubacexeko aurreakordioari buruz galdetuta, ELAko idazkari nagusiak adierazi du helburu nagusia kaleratzerik ez izatea izan dela, eta hori lortuko balitz "sekulako lorpena" litzatekeela.
2021/09/29 - 17:08
Tubacexeko enpresa batzordea eta zuzendaritza akordiotik gertu daude
Enpresa batzordeak bidalitako azken proposamena onartu du Tubacexeko zuzendaritzak, baina oraindik aurreakordioa da, bi aldeen sinadura falta baita.
2021/09/29 - 16:33
Tubacexeko langile batzordeak bidalitako azken proposamena begi onez hartu du enpresako zuzendaritzak
Tubacex enpresako zuzendaritzak onartu egin du langile batzordeak bidalitako azken proposamena eta litekeena da datozen orduetan akordio batera iristea bi aldeek. Horrela balitz, oso positiboa izango litzatekeela esan du Jaurlaritzak.
2021/09/28 - 11:15
Tapiak ITP Aeroren salmentaz: "% 30 horrek erabakitzeko ahalmena izatea da gakoa"
"Goizegi" dela argudiatuta, Ekonomiaren Garapenerako sailburuak ez du Jaurlaritzaren balizko parte hartzeaz eta zenbakiez hitz egin nahi izan, eta idatziz jasotako ituna betearazteaz arduratuko dela berretsi du.
2021/09/23 - 22:31
Tubacexeko langileek ez dute Jaurlaritzaren eskaintza berria onartu, enpresari men eginez aldatu duelakoan
Jaurlaritzak Tubacexeko zuzendaritzarekin eta langile batzordearekin egin duen azken bilerak ez du fruiturik eman. Zortzi egunetan laugarrenez bildu dira hiru aldeak 225 egunez luzatzen den grebari eta lan gatazkari amaiera ematen saiatzeko.
2021/09/23 - 20:44
Tubacexeko zuzendaritzak Eusko Jaurlaritzaren proposamena onartu du, enpresa-batzordeak, ostera, ez
Batzordeak salatu duenez, Jaurlaritzak enpresaren "presioei amore eman die". Bestalde, gatazkari amaiera emateko akordioa lortu ez izana deitoratu du Tubacexeko zuzendaritzak, eta enpresak Eusko Jaurlaritzaren proposamena onartu duela erantsi du.
2021/09/21 - 09:57
Eusko Jaurlaritza Tubacexeko krisia desblokeatzen saiatuko da bi aldeek aztertuko duten proposamen batekin
Lan eta Enplegu Sailak "sintesi" proposamena egin du, eta zuzendaritzak eta enpresa-batzordeak hori aztertzeko konpromisoa hartu dute. Grebak 222 egun bete ditu dagoeneko.