Tubacex
2021/09/15 - 21:31
Tubacexeko gatazka konpontzeko bilera berria egingo dute ostiralean
Asteazken honetan hiru aldeko bilera egin dute zuzendaritzak, enpresa-batzordeak eta Eusko Jaurlaritzak.
2021/09/08 - 18:57
Tubacexeko langileak hitz egiteko prest, enpresak gatazka "benetan" aztertu nahi badu
Mahaian esertzeko baldintza izango da, konpainiako enplegu-erregulazioko espedientea baliogabetzat jo zuen epaiaren aurkako helegite judiziala "indarrik gabe" uzteko akordioa bilatzea.
2021/09/08 - 16:20
Tubacex errekurtsoa kentzeko prest dago, langileek doikuntzak onartzen badituzte
Tubacexeko langileak gaur ere kalera irten dira bizi duten egoera salatzeko. Laudioko lantegiaren aurrean egin dute protesta eta ondoren Derioraino joan dira auto karabana bat osatuta.
2021/09/08 - 14:41
Tubacexeko zuzendaritzak errekurtso judizialari uko egingo dio batzordeak akordio bat sinatzen badu
Atzo, asteartean, akordiorik gabe amaitu zen TTI eta Aceralava lantegietan ezarri nahi duten aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazio epea. Baina, gaur, enpresak proposamen berri bat egin du.
2021/09/08 - 12:34
Ugarte: "Tubacexeko sindikatuen jarrera Siziliako mafiaren antzekoa da"
SEA Arabako enpresaburuen elkarteko zuzendari nagusiaren ustez, Tubacexeko egoera "tamalgarria" da, zazpi hilabeteko grebaren ostean. "Horrela jarraitzen badu, enpresaren etorkizunarekin kezkatzen hasiko naiz", ohartarazi du.
2021/09/06 - 22:46
Tubacexeko zuzendaritzak uko egin dio Laudioko eta Amurrioko lan-erregulazioari buruzko proposamenari
Langile batzordeak 2024ra arte enpleguari eustea eskatzen zuen, baita kaleratutako langileak berriro onartzeko epaiari jarritako helegitea kentzea ere. Eskaera "xantaiatzat" jo du enpresak.
2021/08/31 - 21:00
Kaleratutako langileak barne hartuko lituzkeen aldi baterako lan-erregulazioa ezarri nahi du Tubacexek
Lan-erregulazioa abenduaren 31ra arte egon litzateke indarrean eta Laudioko eta Amurrioko lantegietako behargin guztiengan izango luke eragina. Epaileak legez kanpokotzat jo zuen langileen kaleratzea. Beharginek 200 egun baino gehiago daramatzate greban.
2021/08/17 - 12:20
Tapia, Tubacexeko zuzendaritzari eta langileei: ''Akordio batera iristeko unea da''
Arantxa Tapiak "mahai baten inguruan eseri eta akordioak lortzeko" eskatu die Tubacexeko zuzendaritzari eta langileei, "etorkizuna" duen enpresa bati buruz hitz egiteko.
2021/08/06 - 20:23
Tubacexeko langileak "ez defendatzea" leporatu dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari
Koalizioaren esanetan, gatazkaren konponbidea kaleratutako langile guztiak berriro hartzea eta "etorkizun handiko" enpresa baten jarduera suspertzea da.
2021/08/05 - 21:00
Tubacexetik kaleratutako 128 langileek "behin betiko eta berme osoz berriz onartzea" eskatu dute
Greba mugagabeak azpikontratazioa, lanpostuen prekarizazioa eta enpresaren eta bailararen biziraupena eta etorkizuna bermatzeko direla azpimarratu dute berriro langileek.
2021/08/03 - 18:37
Tubacexek iragarri du ez duela kaleratzeak baliogabetzeko erabakiaren aurkako helegitea kenduko
Enpresako Zuzendaritzak, halaber, ohartarazpena egin die Amurrioko eta Laudioko fabriketako langileei: "Grebari eusteak ondorio konponezinak ekar litzake".
2021/07/27 - 10:49
Tubacexeko batzordearen ustez, zuzendaritzaren eskaintza ez da “nahikoa”, eta grebak jarraitu egingo du
Iragan astean, zuzendaritza prest agertu zen kaleratutako 129 langileak berriro onartzeko, baina langileen batzordeak eskatu du enpresak Auzitegi Gorenean jarritako helegitea bertan behera uztea zuzendaritzaren eskaintza onartu eta greba bertan behera uzteko.
2021/07/23 - 13:44
Lakuntza: "Tubacexeko greba ez dugu bertan behera utziko lanera itzultzea bermeekin egin arte"
Arabako lantegian egindako grebaren eta borroka sindikalaren garrantzia azpimarratu ditu ELAko idazkari nagusiak. Bestalde, kezkatuta azaldu da lan eta pentsioen erreformekin.
2021/07/23 - 12:53
Tubacexen zuzendaritzak ohartarazi du gaur dela bere proposamenari erantzuteko azken eguna
Uztailaren 26tik hasita, "itzulera mailakatua" eskaini zien enpresak kaleratutako 129 langileei. Gehiengoa duen ELAren ustez, lanera bueltatzea "bermeekin" egin behar da. Jaurlaritzak, bestalde, negoziatzeko deia egin die bi aldeei.
2021/07/23 - 11:54
Tapiak negoziatzen hasteko eskatu die Tubacexeko zuzendaritzari eta enpresa batzordeari
"Tubacexek bere jarrera aldatu du eta pertsona horiek guztiak enpresan sartzeko prest dago. Baikortasunerako leihoa ireki dela uste dut", adierazi du Tapiak.
2021/07/22 - 18:22
Tubacexen administrazio kontseiluak "langileak isilarazteko" saiakera salatu du
Zuzendaritzak esan du hainbat pertsonek enpresa batzordeko bilera eten zutela, grebarekin aurrera jarraituko zuten erabakitzeko eztabaida galaraziz.
2021/07/21 - 12:17
Loli Garcia: "Tubacexen etorkizuneko industria plana behar da, baita Jaurlaritzaren inplikazioa ere"
Euskadiko CCOOko idazkari nagusia Jaurlaritzari zuzendu zaio eta Tubacexen auzian "beste leku batera begiratzeari uzteko" eskatu dio.
2021/07/20 - 17:03
Kaleratutako beharginak berriro lanean hastea onartu du Tubacexek
Enpresa batzordea Eusko Jaurlaritzako Industria Sailarekin bildu da gaur, eta bertan jaso du enpresaren eskaintza. Hala, interesa duten beharginek lanean hasiko dira azaroaren 30a baino lehen.
2021/07/19 - 17:00
Tubacexeko enpresa batzordeak greba mugagabeari eutsi dio Amurrion eta Laudion
Enpresak jakinarazi zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren aurka helegitea aurkeztuko zuela, 129 kaleratzeak baliogabetzat jotzen baitzituen.
2021/07/19 - 14:15
Tubacexen grebarekin jarraitzeko apustua egin du LABek
LABek langileen aldeko jarrera hartzeko eta Tubacexeko lanpostu guztiak bermatzeko eskatu die Arantxa Tapia sailburuari eta Urkullu lehendakariari.