Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kaleratutako langileak barne hartuko lituzkeen aldi baterako lan-erregulazioa ezarri nahi du Tubacexek

Lan-erregulazioa abenduaren 31ra arte egon litzateke indarrean eta Laudioko eta Amurrioko lantegietako behargin guztiengan izango luke eragina. Epaileak legez kanpokotzat jo zuen langileen kaleratzea. Beharginek 200 egun baino gehiago daramatzate greban.
Tubacexeko langilek Bilbon egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE
Tubacexeko langilek Bilbon egindako manifestazio bat. Artxiboko argazkia: EFE

Tubacexen zuzendaritzak aldi baterako lan-erregulazio berri bat ezartzea proposatu dio enpresa-batzordeari. Espediente berria irailaren 11tik abenduaren 31ra egon litzateke indarrean eta Laudioko eta Amurrioko lantegietako behargin guztiengan izango luke eragina, baita legez kanpo kaleratu zituzten 129 langileengan ere. Egun indarrean dagoen lan-erregulazio txostena irailaren 10ean amaituko da.

Zuzendaritzak 129 langile kaleratu zituen, baina sindikatuek auzitara jo zuten eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zien: kaleratzeak baliogabetu zituen eta langileak berriro hartzeko agindua eman zuen.

Alabaina, zuzendaritzak helegitea jarri du Auzitegi Gorenean eta auzia ez da amaitu. Bitartean, langileek 200 egun baino gehiago daramatzate greban. Dagozkien eskubide guztiak aitortuta, lanpostura bueltatzea exijitzen dute.

Eduardo Ibernia enpresa-batzordeko presidenteak adierazi du logikoa dela enpresak espediente berri bat aurkezten badu, kaleratu zituzten 129 beharginak barruan sartzea. Alabaina, ohartarazi du langileen egoera ez dela besteena bezalakoa, zuzendaritzak Gorenean errekurtsoa aurkeztu duelako kaleratzeak legez kanpokotzat jotzen dituen ebazpenaren aurka.

Gauzak horrela, Iberniak azpimarratu du greban jarraituko dutela protestak abiatzeko lan-erregulazio txostena oraindik indarrean dagoelako eta EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpena betetzea exijitzen dutelako.

"Oraingoz ez da inolako mugimendurik egon eta, ondorioz, greba mantenduko dugu", berretsi du.

Helburua kaleratzeak saihestea dela nabarmendu du, eta konponbidea aurretiazko erretiroak, baja boluntarioak eta aldi baterako neurriak proposatuta etorriko dela adierazi du.

Edonola ere, datozen egunetan bilera gehiago egingo dituzte bi aldeek. Batzarrak ostiral honetan eta datorren asteko astelehenean eta asteartean izango dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X