Euskadi Turismo
2023/10/20 - 12:27
Guggenheimeko sarrera doakoa izango da asteburuan, 26. urteurrena dela eta
Sarrera ziurtatu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu beharko dira txartelak museoaren webgunean.
2023/10/19 - 20:42
Oñati munduko herri turistikorik onenetakoa izendatu dute aurten
Gipuzkoako udalerria Munduko Turismo Erakundearen 2023ko Herri Turistiko Onenen zerrendan sartu da. 2021ean, besteak beste, Lekunberri ere sartu zen zerrendan.
2023/10/17 - 12:18
Momentu honetan Bilbok ez du tasa turistikorik behar, "baina agian bi urte barru bai", Aburtoren hitzetan
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak nabarmendu duenez, tasa hori ezartzeko hausnarketa prozesua abiatu behar da aurrena, datuak ondo aztertuta. Izan ere, "Bilbo ez da bere mugara heldu, baina heltzear dago".
2023/10/14 - 20:06
Euskal Herria ezagutzeko aukera eskaintzen ari dira Tokioko euskal astean
Japoniarrak euskal kultura eta gastronomia "dastatzen" ari dira Tokio erdigunean. Euskal Herriarekin duten lehen harremana izaten ari da batzuentzat.
2023/10/12 - 13:21
Ondo bereizitako bi zati izango ditu zubiak: ostegun eta ostiral eguzkitsuak eta asteburu heze eta freskoagoa
Hala, zubiaren lehenengo bi egunetan eguraldi egonkorrak jarraituko du, baina larunbat arratsaldean egoera nabarmen aldatuko da, hodeiak eta prezipitazioak izango baitira, batez ere isurialde atlantikoan.
2023/10/12 - 09:13
Lehendakaria eta EAEko 51 enpresaren ordezkariak Japoniara abiatuko dira gaur harremanak areagotzeko
Urkulluren bisitak helburu du bi aldeen arteko harremanak biziagotzea eta "Euskadi Basque Country" marka asiar herrialdean sustatzea, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.
2023/10/04 - 13:06
Plentziak % 50eko gainordaina ezarriko dio erroldarik ez duten etxebizitzen ondasun higiezinen gaineko zergari
Alkateak argi utzi du horrek eragina izango duela Udalaren diru bilketan. Halaber, uste du etxebizitzaren arazoari konponbide bat emateko bidea ere izan daitekeela, "etxebizitza huts horiek alokairura bideratzen baldin badira".
2023/09/20 - 14:28
EAEko hiriburuetako hoteletan okupazioak gora egin du udako jaietan
Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduei erreparatuz gero, abuztuan 896.915 ostatu-gau zenbatu dira, 2022ko abuztuan baino % 6,9 gehiago. Betetze-maila. Betetze-maila % 87,5 % izan da abuztuan, plazaka neurtuta, eta % 9,0 %, gelaka neurtuta.
2023/09/15 - 11:43
Basquetour: "Hazi bai, baina Bilbo eta Donostia bezalako helmuga turistikoak arintzeko xedea dugu"
Basquetourren helburu nagusiak turismoa urte osora eta lurralde osora zabaltzea dira. Horrez gain, indarrak jarri nahi dituzte atzerriko bisitariak erakartzeko.
2023/09/15 - 07:00
Turismoaren igoera ''neurrizkoa'' izaten ari da EAEn
Daniel Solana, Basquetourreko zuzendaria, oso pozik dago turismoak udan izan duen bilakaerarekin. Turistak urte osoan erakartzeko eta lurralde osoan barreiatu daitezen lanean jarraituko duela erakundeak azpimarratu du.
2023/09/15 - 07:00
Turisten igoera maiatzetik uztailera bitartean nabaritu dute bereziki Tolosaldean
Gipuzkoa barrualdeko eskualde honetara iristen diren turista gehienak Katalunia eta Madrildik etortzen dira. Hala ere, hasi dira atzerritarrak ugaritzen, gastronomiak erakarrita batik bat.
2023/09/06 - 16:59
Bilboko Portuak 20 gurutzaontzi jasoko ditu irailean, gurutzaontzi gehien jasoko dituen 2023ko hilabetea
Bizkaiko portuko ordezkaritza bat aste honetan Hanburgon ospatuko det Seatrade Europe azokan izango da, itsas bidaien inguruko Europako azokarik garrantzitsuenean. Portu Agintaritzaren arabera, "urte bikaina" izaten ari da itsasoko turismoarentzat.
2023/09/05 - 15:10
Javier Hurtadok turismoaren desestazionalizazioa eta nazioarteko bisitariaren gorakada nabarmendu ditu
Euskadiko turismoaren eta merkataritzaren euskal estrategiak aurkezteko prentsaurrekoan, turisten kopurua urtarriletik ekainera, 2022ko datuekin alderatuta, % 11,3 igo dela azpimarratu du Javier Hurtado sailburuak.
2023/09/01 - 13:07
Guggenheim Bilbao Museoak historiako udarik onena izan du
489.946 pertsonak bisitatu dute Guggenheim Bilbao Museoa ekaina eta abuztua bitartean. Ikusleei dagokienez, inoizko udarik onena izan da. 2022ko udan baino 40.469 bisitari gehiago jaso ditu Museoak.
2023/08/31 - 15:23
Oso uda ona izan da turismoarentzat, atzerritarren itzulerari esker batik bat
Amaitzear den uda bereziki ona izan da ostalarientzat. Azken egunetako eguraldi txarra gorabehera, oro har pandemia aurreko datuetara itzuli dira Euskadiko ostatuak. Atzerritarren itzulerak sektoreari beste bultzada bat eman diola aitortu dute.
2023/08/21 - 15:06
Javier Hurtado sailburuak turismoaren desestazionalizaziorako joera nabarmendu du
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok azaldu duenez, turisten sarrerak % 12,6 egin du gora urtarriletik uztailera, 2022arekin alderatuta.
2023/08/21 - 12:18
% 2,9 turista gehiago izan ziren EAEko hoteletan, uztailean
803.887 gaualdi erregistratu ziren uztailean, 2022an baino % 4,9 gehiago. Gainera, atzerritar jatorriko sarrerak estatukoak baino gehiago dira, % 10,7 gehitu baitira, eta guztizkoaren % 53,4 dira.
2023/08/20 - 20:37
Iruñeak hainbat ihes joko proposatu ditu hiria, tokiko ondarea eta historia ezagutzeko
Joko hauek doakoak dira, baina ordainpekoak ere badaude, eta horietako asko benetako gertaeretan oinarrituta daude.
2023/08/16 - 16:55
Gero eta gehiago dira etenik gabeko sukaldeak dituzten jatetxeak
Atzerritik etorritako turisten ohiturek bultzatuta, otorduak emateko ordutegiak luzatu egin dira Euskal Herriko herri eta hiri askotan. Honek langile gehiago kontratatu beharra dakar, eta ostalari askok betiko ordutegiekin jarraitzea erabaki dute.
2023/08/15 - 22:56
Turistek bi orduko ilarak egiten dituzte taberna jakin batzuetako pintxoak jateko
Pintxoak ematen dituzten tabernak topera egiten dute lan, eta topera daude. Sukaldea egun osoan dute zabalik pintxoak momentuan egin ahl izateko. Turistek ilara luzean itxaroten dute pintxoa jateko, baina merezi duela diote.