Euskadi Turismo
2023/01/20 - 14:29
Autonomia erkidegoetako stand onenaren saria jaso du Euskadik Fiturren
Hurtado sailburua oso pozik agertu da teknologia berrien erabilera saritu dutelako.
2023/01/13 - 14:03
2022an lau milioi bisitariein langa gaindituta, indarberrituta dago Euskadiko turismoa
Euskadiko turismoa % 10 hazi da urtarriletik azarora, 2019ko aldi berarekin alderatuta, bereziki nazioarteko turismoa da gehien suspoertu dena. Javier Hurtado sailburuak gaur aurkeztu du datorren asteazkenean, hilak 18, hasiko den Fitur azokara Euskadik eramango duen standa.

2022/12/20 - 17:27
Guggenheim Museoak New Yorkerako bidaia oparitu dio 25 milioigarren bisitariari
Mataroko (Bartzelona) senar-emazteak dira, eta Juan Ignacio Vidarte museoko zuzendariak egin die harrera. Vidartek aurreratu duenez, urtea 1,3 milioi bisitaritik gora ixtea aurreikusten dute, baina 2017an lortutako marka gainditu gabe.

2022/12/07 - 19:19
Free tourren fenomenoa gero eta gehiago ari da zabaltzen Hego Euskal Herrian
Free Tourren fenomenoa handituz doa. Gaur goizean Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean turista- talde ugari ikusi ditugu.

2022/12/05 - 18:37
Silver turismoa, gora egiten ari den merkatua Euskadin
Silver turismoa, 55 urtetik gorako bidaiariak biltzen dituen kolektiboa, aukera bikaina da enpresa eta hiri turistikoentzat, potentzial handiko merkatua baita.

2022/12/05 - 11:38
Urtea lau milioi turisten marka historikoarekin amaitu nahi du EAEk
Javier Hurtadoren arabera, urtarriletik urrira arteko datu ofizialek, 2019koarekin alderatuta, bisitarien kopurua % 10,3 hazi dela adierazten dute. Datu hauekin "turismoa suspertzen liderrak diren erkidegoen artean" kokatu da Euskadi, sailburuare hitzetan.
2022/12/04 - 18:45
Bilboko Guggenheim Museoa zabalik egongo da astelehen honetan
Abenduaren 5 honetan irekita egongo da, Konstituzio Zubiaren harira izan daitezkeen turista kopuru handia hartzeko helburuz. Abenduaren 3tik 11ra bitartean, museoa 10:00etatik 18:00ak arte egongo da irekita.
2022/12/04 - 11:53
Konstituzio Zubiaren hasierak euririk gabeko giro hodeitsua dakarkigu
Tenperaturak 10º -ren bueltan ibiliko dira, eta orohar, ez da elurrik ezta euririk espero. Ostegunean, berriz, aldaketa dator: ezegonkortasuna areagotuko da eta euri kontuekin hasiko gara.
2022/12/02 - 15:45
Hotelek eta landetxeek ez dute % 60 baino gehiagoko okupaziorik aurreikusten egun hauetarako
Bi zubi aste berean egotea kaltegarria izan da hostalarientzat. Bisitariak banatu egin dira eta bataz besteko okupazio maila jeitsiegin da.
2022/12/02 - 15:31
Kanariar Uharteak dira datozen egunez gozatzeko helmuga arrakastatsuena
Bidaia agentzietan esan digute pandemia aurreko datuak gainditu dituztela egun hauetan. Gaur Loiuko aireportutik 151 hegaldi daude programatuta. Zubia amaitu arte 1.300 baino gehiago.
2022/11/29 - 13:59
Turismok enpresa txiki eta ertainen eta elkarte komertzialen eraldaketa digitalerako laguntzak aurkeztu ditu
Javier Hurtado sailburuak Funts Teknologikoaren lehen deialdia iragarri du asteartean. Programa hori Espainiako Gobernuaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago, eta merkataritza modernizatzeko baliatuko dute.
2022/11/04 - 15:11
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontu arrunta % 22,8 igoko da
Aurrekontu arruntaz gain, Sailak Next Generation Funtsen 30 milioi estra izango ditu gutxienez, eta, beraz, aurrekontua 94 milioi eurora igoko da gutxienez.
2022/11/03 - 12:23
Eneko Goia, hotel berriei ezarriko zaizkien mugen inguruan: ''Oreka ez galtzen saiatu behar dugu''
Donostiako alkatea pozik agertu da turismoak utzi dituen datuekin. Hala ere, "turismoak neurririk ez badu, eragozpenak sortzen dituela" nabarmendu du.
2022/09/21 - 15:49
2019ko turismo datuak hobetu ditu EAEk: hoteletan izandako sarrerak % 14 hazi dira
Eustatek emandako datuen arabera, 780.797 pertsonak hartu dute ostatu uztailean eta abuztuan EAEko hoteletan. Okupazio maila % 83koa izan da Euskadin, eta Gipuzkoan, are altuagoa, ia % 88koa.
2022/09/17 - 17:11
Paueko auzitegiak argi berdea eman dio turismorako etxebizitzen hazkundea geldiarazteko arauari
Paueko auzitegiak ontzat eman du turismorako etxebizitzen hazkundea geldiaraztea helburua duen araua. Arau horren arabera, etxebizitza bat turismora bideratzen bada, jabeak beste bat epe luzerako eskaini beharko du.
2022/09/13 - 11:39
Eusko Jaurlaritzak irailaren 21ean gogoratuko ditu covid-19aren ondorioz hildako 7.900 pertsonak
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, bestalde, udaren balantze positiboa egin du. Hala ere, hilabeteotan sexu erasoengatik jarritako salaketak izan ditu gogoan, "jaiak lausotu dituztenak".
2022/09/05 - 16:28
Asteartea jai eguna izanik, askok zubia hartu dute udari azken zukua ateratzeko
Lan aste arraroa da honako hau. Bihar jai, ostiralean ere bai, eta tartean luzeagoa edo laburragoa zubiak ere bai, eta jakina, eguraldia lagun jendea hori aprobetxatzen ari da.
2022/09/02 - 14:55
Bengoa: "Ez da ziurtzat jo behar gaixotasun infekzioso guztiak kontrolpean ditugula"
Osasun Publikoko adituaren esanetan, "garrantzitsua da ikasteko une hau erabiltzea arnas birus guztiei aurre egiteko prestatuago egoteko, ez bakarrik A gripeari aurre egiteko".

2022/09/01 - 16:45
Bilboko Guggenheim Museoak inoizko "udarik onena" izan du, ia 450.000 bisitarirekin
Abuztuko aparteko datuak gako izan dira marka ontzeko, izan ere, hilabete horretan 195.411 pertsonak bisitatu dute museoa. 2018ko abuztuan ezarritako errekorra ere gainditu du aurtengoak.
2022/08/31 - 18:56
EBk oztopoak jarriko dizkie Europara bidaiatu nahi duten errusiarrei
Europar Batasuneko Atzerri ministroek Errusiarekiko bisen akordioa bertan behera uztea erabaki dute, eta, beraz, litekeena da bertara bidaiatu nahi duten europarrek ere antzeko baldintzak izatea.