Euskadi Turismo
2023/12/08 - 13:58
Gaztelugatxeko behatokia hautatzen dute zubian Euskal Herrira etorri diren bisitari askok
Oraindik ezin da Gaztelugatxeraino joan, Bizkaiko kostaldeko bidean lanak egiten ari direlako. Abenduko zubian Euskal Herrira etorritako bisitariek, eta etxeko askok, begiratokitik disfrutatzen dituzte inguruak.
2023/12/05 - 19:18
Donostiako Nobu hotela berriz ireki ahal izango dute, lehen okupazio partzialeko lizentzia jaso ondoren
Donostiako Udalaren Hirigintza Sailak hotela zati batean irekitzeko baimena eman du. Azaroan, hotelak eta jatetxeak jarduera eten behar izan zuten, araudia betetzen ez zutelako.
2023/12/05 - 11:03
Ia 800 hegaldi programatuta EAEko aireportutan, abenduko zubia dela eta
Bilboko Aireportuan 693 hegaldi programatu dituzte, Donostiako Aireportuan, 64, eta Gasteizko Aireportuan, 34. Errepideetan irteera operazioa 15:00etan abiatuko da.
2023/11/16 - 21:29
Bilboko Portuak 80 bidaiari-ontzi eta ia 150.000 bisitari hartu ditu denboraldi honetan
Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidentearen ustez, "denboraldi bikaina izan da", eta bigarren urtez jarraian "marka hautsi da geldialdiei eta bidaiariei dagokienez".
2023/11/06 - 10:38
Javier Hurtado, tasa turistikoaren lan-batzordearen inguruan: ''Eztabaida mahai gainean jarri nahi dugu''
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak adierazi duenez, lan-batzorde batek hainbat alderditatik aztertuko du turismo-tasaren gaia. "Lan serio, zorrotz eta diskretua egiteko unea da", adierazi du Hurtadok.
2023/11/06 - 10:24
Hurtado sailburua, balizko tasa turistikoari buruz: "Lan serio, zorrotz eta diskretua egiteko garaia da"
Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuak onartu du ez dagoela denborarik legegintzaldi honetan tasa turistikoa ezartzeko, baina bai "adostasunak" sortzeko eta "alde bakoitzaren jarrerak ezagutzeko".
2023/11/06 - 08:11
Tasa turistikoaren mapa: nork aplikatzen du?
Tasa turistiko bat aplikatzen hasteko urratsak egiten hasi da Eusko Jaurlaritza. Estatuan, oso erkidego gutxik jarri dute indarrean zerga mota hori, baina, mundu mailan, hiri turistiko gehienetan kobratzen dute dagoeneko.
2023/11/02 - 11:43
Tasa turistikoa ''turismoak dituen eragozpenak saihesten laguntzeko elementua'' da, Goiaren ustez
Donostiako alkateak berretsi du Gipuzkoako hiriburuko udalbatza tasa hori ezartzearen alde dagoela. Goiaren hitzetan, tasak ez ditu bisitariak uxatuko.
2023/10/30 - 14:37
Orain badaude tasa turistikoa ezartzearen "eztabaidari heltzeko baldintzak", Jaurlaritzaren ustez
Egonaldi turistikoei tasa ezartzeari atea ireki dio Javier Hurtado Turismo sailburuak, baina erabakia "adostasunez" hartu behar dela nabarmenduta. Afera hori aztertzeko lan batzordea gaur osatu da Legebiltzarrean.
2023/10/27 - 12:27
Ireki dute Omako baso berria
Agustin Ibarrolaren lana oinarri duen aire libreko artelana ondoko pinudi batean margotu dute, Kortezubin bertan. Bisitak egin ahal izateko erreserba egin behar da aurrez.
2023/10/23 - 09:04
Gaztelugatxerako sarbideak itxita urte amaierara arte, lanak egiteko
Lanok bisitarien segurtasuna hobetzea dute helburu. Itxiera urriaren 28, 29, 30 eta 31n eta azaroaren 1ean altxatuko da, baina azaroaren 2tik obrak amaitu arte ezingo da bertara sartu.
2023/10/22 - 19:14
Desazkunde turistikorantz abiatu beharra aldarrikatu dute ehunka lagunek Donostian
Bizilagunekin plataformak deitu eta hogeita hamar bat taldek babestutako martxak donostiarren "bizi-baldintzak" hobetzea eskatu du, "beren hiritik kanporatuak sentitzen baitira", Asier Basurto Bizilagunekin plataformako kideak adierazi duenez.
2023/10/20 - 12:27
Guggenheimeko sarrera doakoa izango da asteburuan, 26. urteurrena dela eta
Sarrera ziurtatu ahal izateko, aldez aurretik erreserbatu beharko dira txartelak museoaren webgunean.
2023/10/19 - 20:42
Oñati munduko herri turistikorik onenetakoa izendatu dute aurten
Gipuzkoako udalerria Munduko Turismo Erakundearen 2023ko Herri Turistiko Onenen zerrendan sartu da. 2021ean, besteak beste, Lekunberri ere sartu zen zerrendan.
2023/10/17 - 12:18
Momentu honetan Bilbok ez du tasa turistikorik behar, "baina agian bi urte barru bai", Aburtoren hitzetan
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak nabarmendu duenez, tasa hori ezartzeko hausnarketa prozesua abiatu behar da aurrena, datuak ondo aztertuta. Izan ere, "Bilbo ez da bere mugara heldu, baina heltzear dago".
2023/10/14 - 20:06
Euskal Herria ezagutzeko aukera eskaintzen ari dira Tokioko euskal astean
Japoniarrak euskal kultura eta gastronomia "dastatzen" ari dira Tokio erdigunean. Euskal Herriarekin duten lehen harremana izaten ari da batzuentzat.
2023/10/12 - 13:21
Ondo bereizitako bi zati izango ditu zubiak: ostegun eta ostiral eguzkitsuak eta asteburu heze eta freskoagoa
Hala, zubiaren lehenengo bi egunetan eguraldi egonkorrak jarraituko du, baina larunbat arratsaldean egoera nabarmen aldatuko da, hodeiak eta prezipitazioak izango baitira, batez ere isurialde atlantikoan.
2023/10/12 - 09:13
Lehendakaria eta EAEko 51 enpresaren ordezkariak Japoniara abiatuko dira gaur harremanak areagotzeko
Urkulluren bisitak helburu du bi aldeen arteko harremanak biziagotzea eta "Euskadi Basque Country" marka asiar herrialdean sustatzea, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.
2023/10/04 - 13:06
Plentziak % 50eko gainordaina ezarriko dio erroldarik ez duten etxebizitzen ondasun higiezinen gaineko zergari
Alkateak argi utzi du horrek eragina izango duela Udalaren diru bilketan. Halaber, uste du etxebizitzaren arazoari konponbide bat emateko bidea ere izan daitekeela, "etxebizitza huts horiek alokairura bideratzen baldin badira".
2023/09/20 - 14:28
EAEko hiriburuetako hoteletan okupazioak gora egin du udako jaietan
Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduei erreparatuz gero, abuztuan 896.915 ostatu-gau zenbatu dira, 2022ko abuztuan baino % 6,9 gehiago. Betetze-maila. Betetze-maila % 87,5 % izan da abuztuan, plazaka neurtuta, eta % 9,0 %, gelaka neurtuta.