Plentziak % 50eko gainordaina ezarriko dio erroldarik ez duten etxebizitzen ondasun higiezinen gaineko zergari
Etxebitzaren arazoari irtenbidea bilatze aldera, eta udan turismoak Plentzian duen gorakadaz jakitun, Udalak erabaki du erroldarik ez duten etxebizitzen OHZri (ondasun higiezinen gaineko zerga) % 50 gainordaina ezartzea, Isuskiza herri plataformaren eta EH Bilduren aldeko botoei esker. EAJ abstenitu egin da.
Bizkaian badira beste zenbait udalerri (Sopela, Bakio eta Lekeitio, adibidez) % 50eko errekargua —udal araudiak onartzen duen handiena— ezartzea aztertu dutenak.
Plentziako kasuan, 1.000 bat etxebizitzari eragingo die neurriak —herrian dauden etxebizitzen ia % 40ri—. Izan ere, herri turistikoa den heinean, udan hirukoiztu egiten da biztanle kopurua, eta, bertako alkate Aitor Garagarzaren (EH Bildu) hitzetan, "horrek gastua dakar".
Alkateak argi utzi du horrek eragina izango duela Udalaren diru bilketan. Halaber, uste du etxebizitzaren arazoari konponbide bat emateko bidea ere izan daitekeela, "etxebizitza huts horiek alokairura bideratzen baldin badira".
"Hau neurri bat besterik ez da, horrek esan nahi du honekin ez dela dena konponduko. Garbi dagoena da udan biztanleria hirukoiztu egiten dela, eta hortik gastuak sortzen direla. Kostaldeko herriak baztertuta gaude, aldundiek ez baikaituzte kontuan hartzen diru banaketa egiteko orduan", azaldu du, eta erantsi, "gure helburua da hutsik dauden etxebizitzen kopurua murriztea".
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.