Euskadi Turismo
2022/04/15 - 16:20
Gero eta turista gehiagok erabakitzen dute gure hiriburuak gidari batekin ezagutzea
Turismo gidariek 2019ko zifrak berreskuratu ez ezik, nabarmen hobetu dituzte datuak eta zenbait kasutan eskari handiari ezin erantzuna eman dabiltza.
2022/04/15 - 16:16
Kostaldeko herriak bisitariz bete dira
Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, milaka dira Ostiral Santu honetan euskal kostaldea bisitatzen ari diren turistak. Herri hauetako ostalari eta dendariak pozik daude bisitariekin.
2022/04/14 - 22:27
Bueltan da Aste Santuko turismoa, ezagutzen genuen bezala
Estatuko turistak nagusi badira ere, munduko hainbat herrialdetatik ere iritsi dira bidaiariak Euskal Herrira. Hainbat euskal herritar inguruko autonomia erkidegoetara eta Landetara joan dira.
2022/04/14 - 16:30
Turista ugari Euskal Herrian, Aste Santuko lehen egun honetan
Pandemiaren puntu honetan lasaiago datoz eta disfrutatzeko gogo handiagoarekin. Gehienak Espainiar estatukoak dira. Tabernariak pozik daude Aste Santua ondo hasi delako.
2022/04/14 - 14:34
Ia pandemia aurretik adina bisitari dituzte Arabako Errioxako upategietan
Arabako Errioxan sektorea jarduna berreskuratzen ari dela diote. Upategietan pozik daude, garai latzen ondotik, aurreikuspenak onak direlako.
2022/04/13 - 16:30
Bi urteko etenaldiaren ostean, indarrez itzuli da euskal herritarren bidaiatzeko grina
Egun gutxitarako Landa ingurua edo Estatuko hiriak aukeratu ditu jendeak. Denbora gehiago dutenek kostaldea, irlak edo Europako hiriburuak. Jai egun hauek gurera datozenak ere asko dira.
2022/04/13 - 14:46
509.000 joan-etorri egingo dira batez beste EAEko errepideetan Aste Santu honetan
Trafikoko zuzendariak adierazi duenez, zirkulazio-fluxu handienak A-8 autobidean, Kantabriarekiko lurralde-mugan, AP-8 autobidean Biriatuko ordainlekuan eta AP-1 eta A-1 errepideen arteko lotunean izango dira.
2022/04/12 - 21:01
Hasi da opor-ontzien denboraldia Bilboko Portuan
Inoizko denboraldi onena espero dute Getxon. Izan ere, aurten 100.000 turista eta 70 ontzi heltzea aurreikusten da. Lehen biak, 'Sky Princess' eta 'Britannia', astearte honetan porturatu dira.
2022/04/12 - 14:19
Aste Santuko eguraldia: oro har, egonkor eta ia prezipitaziorik gabe
Ostiraletik aurrera, egonkortzera egingo du aroak, eta batez ere asteburuan, eguzkitsu egongo da zerua, 20 ºC-ko tenperatura maximoekin.
2022/04/12 - 12:40
Denboraldiko lehen opor-ontziak iritsi dira Bilboko Portura
'Sky Princess' eta 'Britannia' ontziak gaur goizean iritsi dira portuak Getxon dituen instalazioetara. Abendura bitartean, 70 ontzitik egingo dute geldialdia portuan.
2022/04/12 - 11:10
Itsas opor-ontzien denboraldia hasi da Getxon
"Sky Princess" eta "Brittania" ontziak gaur goizean iritsi dira Getxora. Pandemiaren ondoren iristen diren lehen itsas bidaiak dira. Heldu diren milaka turistek 10 ordu izango dituzte Euskal Herriko txokoak ezagutzeko.
2022/04/08 - 22:41
Maleta mugimendu handia Euskal Herriko aireportu eta autobus geltokietan
Hegaldi kopurua nabarmen hazi da aurtengo Aste Santuan. Iaz, oporraldi osoan, 196 operazio izan ziren. Aurten, ostiralean bakarrik, 131 izan dira. Halaber, datozen egunotan, 21.000 operazio espero dira Bilboko Intermodalean.
2022/04/08 - 21:06
Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, ordutegi zabalagoarekin
Museoa 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, larunbat honetatik apirilaren 24ra bitarte.
2022/04/07 - 16:45
Hirietatik kanpo ere Aste Santurako primerako aurreikuspenak
Hiriburuetatik kanpo ere aurreikuspen onak dituzte Aste Santurako. Egun gorrietan pandemiaren aurretiko egoerara itzultzea espero dute.
2022/04/07 - 16:39
Hoteletako arduradunak itxaropentsu Aste Santuari begira, nahiz eta Pazko asteko erreserbak motel doazen
Okupazioa % 80koa izango da batez beste, baina Aste Aantuko ostegun, ostiral eta larunbatean pandemia aurreko datuak berreskuratuko dira gure hiriburuetan.
2022/04/07 - 11:19
Joan-etorri ugari prestatu dituzte konpainiek Aste Santuan Hego Euskal Herriko aireportuetaik abiatuta
Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko aireportuek beren eskaintza indartu dute ibilbide berri batzuk eta denbora luzez falta izan diren beste helmuga batzuk jarrita.
2022/04/07 - 11:14
Euskadik % 80 inguruko okupazioa espero du Aste Santuko oporraldian
EITB Mediak bildutako datuen arabera, hiriburuetan are handiagoa izango da okupazioa. Bilbon, adibidez, % 90ekoa izango da.
2022/03/28 - 12:15
Javier Hurtado: "Turismo sektorearen pertzepzioa ona da eta Aste Santu ona izatea espero dugu"
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren esanetan, turismo sektorearen aurreikuspenak onak dira udari begira ere. Garraiolarien grebari lotuta, lasaitasun mezua zabaldu du.
2022/03/17 - 12:28
Aste Santuan Euskadi ezagutzera eta "bizitzera" gonbidatzen ditu bisitariak "Bizit" kanpaina berriak
Ingelesetik "visit" (bisitatu) eta euskaratik "bizi" berbak hartuta, "Bizit Euskadi" kanpaina abiatu du Jaurlaritzak, "esperientzia paregabea bizitzeko aukera" eman nahi dielako turistei.
2022/03/10 - 17:54
Oinezkoentzako pasagune bat ireki dute Artxandan, Bilbo gerratik "babestu" zuen lubakira iristeko
Egurrezko pasabide horri esker errazago hel daiteke Burdin Hesiko zati horretara eta Hatz Markaren parkera. Memoriaren ibilbidean dago, beraz, Artxandan ireki duten pasagune berria.