Euskadiko hotelen sektoreak pandemia aurreko maila gainditu du Aste Santuan
Euskadiko hotel-establezimenduek pandemia aurrean erregistratutako maila gainditu dute, gaualdi eta sarrera kopuruari erreparatuta, aurten 51.974 sarrerara eta 107-475 gaualditara helduta, 2019ko 46.969 eta 101.980 kopuruarekin alderatuta, hurrenez hurren.
Eustatek argitara eman duen azken estatistika txostenaren arabera, okupazio-mailak, 2021ekin alderatuta, % 78,9 izan dira plazakoa eta % 81,9 logelakoa aintzat hartuta EAEn. Portzentaje horiek % 32,8 puntuko hazkundea adierazten dute plazen arabera neurtuz gero, eta 33,1 puntukoa logelen arabera neurturik.
Jatorri atzerritarreko turistak sarrera guztien % 31,5 dira, eta gaualdien % 29,1. Hala, gora egin dute 2021eko Aste Santuarekin alderatuta: % 580,1 eta % 619,4, hurrenez hurren. Beste autonomia erkidegoetatik etorritako pertsona kopuruari dagokionez ere, aurreko urtean baino datu hobeak izan ditu: sarrerak % 40,5 gehitu dira, eta gaualdiak % 76,3.
Lurraldeka, aurreko Aste Santuaren aldean positiboa izan da, intentsitate ezberdinetan, jokamoldea: Araban % 33,7 igo dira sarrerak, Gipuzkoan % 72,6 eta Bizkaian % 130,1. Era berean, gaualdietan ere aldaketa positiboa erregistratu da: % 34,7 Araban, % 113,1 Gipuzkoan eta % 196,3 Bizkaian.
Gainera, apirilean hirukoiztu egin dira gaualdi eta sarrera kopurua iazko Aste Santuko datuekin alderatuta, pandemiari aurre egiteko neurriak indarrean zeudela. Igoera % 207,4koa izan da sarreren kasuan eta % 206,1 gaualdien kasuan, Eustaten datuen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako