Urteko mugimendu handieneko eguna dute gaur Bilboko aireportuan
Gaur, Pazko astelehena izaki, joan-etorri handiko eguna izango da aireportuetan. Izan ere, batzuei oporrak amaitu zaizkie eta etxera itzuliko dira eta beste batzuk, ostera, kanpora irtengo dira. Bilboko aireportuan esaterako, urteko mugimendu handieneko eguna izatea espero dute.
Aenak eitb.eus-i jakinarazi dionez, gaurko 148 hegaldi (irteerak eta iritsierak) programatu dituzte Bilboko aireportuan, 11 Gasteizen eta 8 Donostian. 2021ean, 28 hegaldi bakarrik izan ziren egun honetan Bilboko aireportuan, pandemiaren ondorioz.
Aste Santuko jaiegunetan guztira 745 operazio izango dira Bilboko aireportuan; iaz, 196 baino ez ziren izan.
Oro har, kanpora doazenek Europako hiriburuak edo hondartza (Kanariak, Balear uharteak edo Andaluzia) aukeratu dituzte.
Bestalde, Bilboko autobus geltokian, Bilbao Intermodal deiturikoan, egunean zehar 18.000 pertsona igarotzea espero dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda