Tutera
2022/02/26 - 14:37
Covid-19ak eragindako ospitaleratzeak 100dik jaitsi dira Nafarroan, hildakorik izan ez den egun batean
Koronabirus kasu berriek 200 azpitik jarraitu dute eta ez da ospitaleratze berririk izan, Nafarroako Gobernuaren arabera.
2022/02/23 - 16:12
Gizon bat kondenatu dute titulurik gabe diagnostikatu eta tratamenduak proposatzeagatik Nafarroan
Iruñeko Zigor arloko 4. Epaitegiak 1.080 euroko isuna ordaintzera eta konfiskaturiko materiala suntsitzera kondenatu du. Gutxienez 2004tik zeraman pazienteak diagnostikatzen eta tratatzen.
2022/02/21 - 00:45
Nabarmen egin dute behera covid kasuek Nafarroan, murrizketarik gabeko lehen asteburuan
161 positibo atzeman zituzten larunbatean, hiru hilabetean egun bakarrean zenbatu duten kasu kopururik txikiena. Dena dela, 2021eko egun berean, duela urtebete, 58 izan ziren. Gainera, pertsona bat hil eta 3 ospitaleratu zituzten covid-19agatik.
2022/02/15 - 16:53
Pertsona bat hil da eta 414 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan
Ospitaleetako presioak behera egin du, baina oraindik 141 pertsona daude erietxeratuta, horietako 20 ZIUetan.
2022/02/14 - 10:44
Beheranzko joerari eusten diote Nafarroan, 209 kasu berrirekin
Auzoz auzo, Iruñeko Bigarren Zabalgunea da kaltetuena, 16 kasu berri izan baitira azken 24 orduetan.
2022/02/06 - 15:11
Abendu aurreko datu epidemiologikoetara itzuli da Nafarroa, 395 positibo atzemanda azken egunean
Atzo egindako proben % 34,5 positiboak izan ziren. Gainera, 3 pertsona hil ziren covid-19aren ondorioz, eta 11 pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUn.
2022/02/05 - 14:06
738 positibo atzeman dituzte Nafarroan, milatik behera hirugarren egunez jarraian
231 kasu Iruñean diagnostikatu dituzte, 22 Zizur Nagusian, 20na Berriozarren, Buztintxurin eta Arrotxapean eta 19 Lizarran. Gainera, bi pertsona hil ziren covid-19agatik eta bost lagun ospitaleratu zituzten.
2022/01/27 - 20:42
Ospitalera eraman dute haur txiki bat, Tuterako eraikin batean sutea izan ondoren
Zenbait pertsona kaltetu dira kea arnasteagatik eta haurtxoa ospitalera eraman dute, medikuaren gomendioz.
2022/01/26 - 15:25
Sara Pina lo zegoela hil zuela aitortu dio epaileari bere senarrak
Akusatuak epaile aurrean onartu egin du urtarrilaren 8ko gauean bere emaztea labankadaz hil zuela lo zegoen bitartean. Gainera, ezkutitzen bitartez barkamena eskatu die Sararen familiari, bere familiari eta epaileari.
2022/01/26 - 14:22
Sara Pina hil zuela aitortu du bere senarrak
Epaileak baldintzarik gabeko behin-behineko espetxealdia ezarri dio. Hilketa delitua egotzi dio, eta, beraz, 15 eta 25 urte bitarteko zigorra bete beharko du kartzelan.
2022/01/26 - 12:10
Sara Pinaren ustezko hiltzailea Tuterako Justizia Jauregira iritsi da 'hiltzaile' oihuen artean
Sara Pina emaztea hiltzeagatik Frantzian atxilotutako gizona, "hiltzaile" oihuen artean iritsi da Tuterako epaitegira epailearen aurrean agertzeko.
2022/01/26 - 11:09
Sara Pinaren lagunak: ''Justizia nahi dugu gure lagunarentzat''
Sara Pinaren lagunek elkarretaratzea egin dute Tuterako Justizia Jauregiaren aurrean, Jose Maria Uruñuela senarra eta ustezko hiltzailea noiz iritsiko zain, epailearen aurrean deklaratzeko.
2022/01/25 - 16:42
Bikotekidea Valladoliden hil ostean ihesi alde egin zuen gizonari 10 urteko zigorra ezarri diote
Ia bi hilabete egin zituen ihesi Tuteran atxilotu zuten arte. Emakumearen gorpua indarkeria zantzuekin aurkitu zuten Valladolideko pentsio batean otsailean.
2022/01/25 - 07:11
Frantziak gaur utziko du Espainiaren esku Sara Pinaren ustezko hiltzaile eta senarra
41 urteko gizasemeak asteazkenean deklaratuko du Tuterako epaitegian.
2022/01/20 - 13:50
Frantziak asteartean utziko du Espainiaren esku Sara Pinaren ustezko hiltzailea
41 urteko gizasemeak biharamunean, hilaren 26an, deklaratuko du Tuterako epaitegian.
2022/01/18 - 12:47
Sara Pinaren ustezko hiltzailea Tuterako Epaitegiaren esku uztea erabaki du Frantziak
Frantzian atxilotu zuten ostegunean, euroagindu bat betez. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek azaldu dutenez, ez dute zehaztu noiz espainiaratuko duten.
2022/01/18 - 08:37
2.000 positiboren langa gainditu du berriro Nafarroak
Aurreko egunetako datuekin alderatuta, atzemandako kasu kopuruak gora egin badu ere, duela astebete 3.507 positibo hautematen zituzten, eta duela 14 egun, 3.136.
2022/01/18 - 07:59
Frantziako epaitegi batek Sara Pinaren senarra Espainiaratzea aztertuko du gaur
Poitierseko Apelazio Auzitegiaren instrukzio aretoak euroagindua aztertuko du, Espainiaratu ala ez erabakitzeko.
2022/01/17 - 14:01
Zortzi pertsona hil dira Nafarroan azken orduetan eta 1.385 positibo berri zenbatu dituzte
Ospitaleetako presioak gora egin du astebetean. Gaur egun, 266 gaixo daude covid-19agatik ospitaleratuta; horietako 37, ZIUetan. Duela astebete, 250 gaixo zeuden erietxetan; 31, ZIUetan.
2022/01/13 - 13:31
Ospitaleen egoera are gehiago gaiztotu da Nafarroan, eta bi pertsona hil dira covid-19ak jota
266 pertsona daude erietxeratuta, 36 kritiko. Asteazkenean, 31 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten; horietako bost, ZIUetan.