Pertsona bat hil da eta 414 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan
414 kutsatze berri atzeman ditu Nafarroak, birusaren eraginez beste pertsona bat hil den egunean. Hala, pandemia hasi zenetik, 1.417 pertsona hil dira Foru Erkidegoan covid-19ak jota.
Astelehenean 2.109 proba diagnostiko egin dituzte, eta horietatik % 19,6 positiboak izan dira. Duela astebete zenbatutako kutsatzeen erdia dira azken horiek, eta duela 14 egun zenbatutako 1.000 pasatxotik urrun daude.
Ospitaleetan apur bat samurtu da egoera (zazpi pertsona gutxiago daude erietxeratuta), baina beste bederatzi pertsona artatu behar izan dituzte. Guztira, 141 eri daude Osasunbideko ospitaleetan, horietatik 20 zainketa intentsiboetan.
Udalerri edo osasun gunei erreparatuta, Iruñeko Arrotxapea, Txantrea eta Buztintxuri auzoetan zenbatu dituzte kasu gehien (18na positibo).
Zure interesekoa izan daiteke
Honela dago trafikoa AP-8 autobidean, Eibar eta Elgoibar artean, Maltzagako istripuaren ondoren
Errei bana ireki dute noranzko bakoitzean eta auto-ilarak erabat desegin dira. Hala ere, ezkerreko erreia itxita dago bi noranzkoetan, garbiketa lanak direla eta. Ezbeharra izan duen zisterna-kamioia hurrengo orduetan kenduko dutela espero dute.
Lau pertsona artatu dituzte Gasteizko zabortegi batean izandako sutearen kea arnasteagatik
Sua asteazken honetako 17:00ak aldera piztu da, eta ez dago sugarrak baso-eremura zabaltzeko arriskurik.
Bost hildako eta zauritu bat AP-8an, Elgoibarren, furgoneta baten eta kamioi baten arteko istripuan
Hildakoak furgonetako bidaiariak ziren, Nafarroako foruzainak denak; Iurretan praktikak egitera zihoazen. Kamioi gidaria da zauritutakoa. Errepidea guztiz itxi dute, hasieran, bi norabideetan; geroxeago errei bat zabaldu dute Irunerako noranzkoan, baina arratsaldean zehar kamioia erretiratu arte, beste errepide batzuetatik bideratuko dute trafikoa.
Epaimahaiak errudun jo ditu Lukas Agirre hiltzeaz akusatutako bi gizonak
Hala ere, aringarria ezarri dio akusatu nagusiari drogak kontsumitzeagatik. Bigarren akusatuaren kasuan, erantzukizun penalaren aldaketa bikoitza erabaki du buruko nahasmendu bikoitzagatik eta estupefazienteak kontsumitzeagatik. Epaitutako hirugarren akusatua ere erruduntzat jo dute, beste biak estaltzeagatik.
Osasun Sailak tenperatura kaltegarrien atalaseak eguneratu ditu: 25,7 gradutik Gipuzkoako kostaldean 36,9 gradura Nafarroako Erriberan
Gehiegizko Tenperaturak Osasunean dituen Eraginak Prebenitzeko Jardueren Plan Nazionala asteazken honetan aurkeztu da, eta irailaren 14ra arte egongo da indarrean.
23 pertsona atxilotu dituzte Iruñerrian, Vito Quilesen ekitaldi baten harira izandako istiluengatik
Espainiako Polizia Nazionalaren operazioak irekita jarraitzen du eta atxiloketa gehiago izan daitezke.
Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzionala onartu du, hildako bost agenteen heriotzagatik samina agertzeko
"Herritarrak babesten eta zaintzen aritu diren bost zerbitzari publiko galdu ditugu. Gure aintzatespena, errespetua eta esker ona haientzat, erakutsi duten konpromisoagatik eta zerbitzurako bokazioagatik", dio testuak.
Asier, Maltzagako istripuaren lekukoa: "Larrialdi zerbitzuak oso azkar mobilizatu dira"
Radio Euskadin azaldu duenez, ez du istripuaren unea ikusi, baina bai berehalako ondorioak. Gertatutakoa azaldu du: kamioi bat galtzada batetik bestera igaro da, eta erdibitzailean geratu da, iraulita; istripuaren ondorioz, furgonetak kalte larriak izan ditu.
Elgoibarko istripuan hildako bost bidaiariak foruzainak ziren
Foruzainak Iurretara zihoazen, Ertzaintzarekin formakuntza ikastaro bat egitera.
Hamar urteren ostean, Eibarren zezen-ikuskizunak atzera programatzea gaitzetsi du Haiekin elkarte animalistak
Elkartearen iritziz "atzerapauso handia" da, herriko San Joan jaietan hiru sokamutur saio programatzea, eta ohartarazi duenez "2016an PSE-EEk berak hartutako konpromiso ofizialen kontra doa".