Tutera
2022/01/12 - 22:17
Sara zuen izena, eta ez da kasu bakana izan
Indarkeria matxistaren biktimak ez dira zerrenda hotz batean gehitzen diren datu anonimoak. Tuteran hildako emakumeak izen-abizenak zituen, eta hainbat proiektu etorkizunerako.
2022/01/12 - 19:15
Nafarroako Gobernua herri akusazioa izango da Sara Pinaren hilketaren inguruko epaiketan
Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko 2015eko foru legea jarraituz hartu du erabakia. Krimenaren aurrean Foru Gobernuaren "gaitzespen eta errefusa sakonena", berretsi du Javier Remirezek.
2022/01/12 - 18:45
Senideek eta lagunek azken agurra eman diote Sara Pinari
Senideek eta lagunek Sara Pina tuterarra agurtu nahi izan dute, ustez bere senarrak hil duena. Jende ilara luze batek jarraitu du hil-autoa, hilkutxa elizaraino eramateko.
2022/01/12 - 14:32
Minutu bateko isilunea Tuteran Sara Pinaren hilketagatik
Tuterako Udalak hiru dolu egun deklaratu ditu Sara Pinaren hilketagatik. Nafarroako udalerriko Alejandro Toquero alkateak adierazi duenez, horrelako albisteak "lotsagarriak" dira.
2022/01/12 - 14:22
Lau pertsona hil eta 31 ospitaleratze berri izan dira Nafarroan, horietatik hiru ZIUetan
Guztira, 257 pertsona daude ospitaleratuta covid-19ak jota, horietatik 33 ZIUetan. Asteartean 2.999 positibo hauteman ziren; duela astebete, 3.616.
2022/01/12 - 13:46
Samina da nagusi Tuteran eta hiru dolu-egun ezarri ditu Udalak Sara Pinaren hilketagatik
Gainera, arratsaldeko 20:00etan Foruen Plazan egingo den bilkuran parte hartzeko deia egin die herritarrei.
2022/01/12 - 13:41
Sara Pinaren ustezko hiltzailea, Parisera noiz eramango zain
Frantziako hiriburuan tramitatzen dituzte euroaginduak. Horregatik eramango dute bertara, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek adierazi dutenez.
2022/01/11 - 21:50
Tuteran eraildako emakumearen senarra Bordele iparraldean atxilotu dute, Boisredon herrian
Tuteran hildako emakumearen senarra atxilotu dute, Frantzian agertu ostean. 41 urteko atxilotuak emaztea hil zuela arrazoitzen duten zantzuak daude, Tuterako guardiako epailearen arabera.
2022/01/11 - 21:23
Samina, amorrua eta ezintasuna Cortesen, Sara Pinaren hilketagatik
Corteseko alkateak herriaren "amorru eta ezintasun sentsazioa" azaldu du. Udalak aho batez hilketa gaitzetsi du, baita "emakumeen aurkako edozein indarkeria" ere. Era berean, hiru dolu egun ofizial deitu ditu.
2022/01/11 - 17:07
Frantzian atxilotu dute Tuteran eraildako emakumearen senarra
41 urteko atxilotuak emaztea hil zuela arrazoitzen duten zantzuak daude, Tuterako guardiako epailearen arabera. Emakumea hil ostean, Nafarroatik alde egin zuen, eta Boiseredon (Frantzia) harrapatu dute.
2022/01/11 - 13:31
Hiru pertsona hil dira Nafarroan covid-19ak jota, eta 27 erietxeratu behar izan dituzte, horietako sei ZIUn
Guztira, 246 pertsona daude ospitalean, horietako 35 larri.
2022/01/10 - 21:29
38 urteko emakume bat hilda agertu da Tuteran, eta Foruzaingoa senarraren bila dabil
Emakume bat hilik topatu dute astelehen honetan Tuteterako etxebizitza batean eta Foruzaingoa biktimaren bikotekidearen bila dabil. Hilketa matxista izan daitekeela uste dute.
2022/01/10 - 17:15
Emakume bat hil dute Tuteran eta hilketa matxista izan den ikertzen ari dira
Hilotza goizean aurkitu dute eta Foruzaingoa biktimaren bikotekidearen bila dabil. Emakumeak 38 urte zituen eta irakaslea zen Castejongo ikastetxe publikoan. Ikerketa sekretupean jarri dute.
2022/01/10 - 11:05
Bi hildako, 25 ospitaleratu, horietako hiru ZIUn, eta 2.246 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan
Positibotasun tasa % 59,6an kokatu da. Egun 250 pertsona daude Foru Erkidegoko ospitaleetan koronabirusarekin, horietako 31 ZIUn.
2022/01/09 - 18:05
Tuterako diskoteka bat salatu dute covid ziurtagiria ez eskatzeagatik
Udaltzaingoak bezeroak ere zigortu ditu pasaporterik gabe sartzeagatik, eta beste batzuk, kanpoaldean musukoa ez erabiltzeagatik.
2022/01/09 - 10:46
2.000 kasu berri hauteman dituzte Nafarroan, bezperakoen erdia
Larunbateko behin behineko balantzeak ia erdira murriztu ditu aurreko eguneko datuak, 3.245 kasu hauteman zituztelarik. Ostiralean hiru pertsona hil ziren covidagatik, eta 24 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten.
2022/01/08 - 14:39
Nafarroa 3.000 kasuen gainetik dago berriro
Nafarroako Gobernuaren arabera, Foru Erkidegoak 3.035 covid-19 positibo berri hauteman ditu ostiralean, Errege Eguneko jaitsieraren ondoren. Gainera, hiru pertsona hil ziren covidagatik atzo.
2022/01/07 - 17:28
1.782 positibo zenbatu dituzte Nafarroan
Kutsatze kopurua erdira murriztu da bezperarekin alderatuta, jaieguna izanik PCR proba gutxiago egin zituztela eta.
2022/01/05 - 08:35
3.448 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan
100.000 biztanleko intzidentzia metatuak gora egiten jarraitzen du, eta ia 6.000 kasukoa da.
2022/01/04 - 14:39
Bi heriotza eta 17 ospitaleratze, horietako bat ZIUetan, Nafarroan
Kutsatutakoen kopuruak 3.000 kasuen langa gainditu du berriro, % 45,5eko positibotasun tasarekin.