Bi heriotza eta 17 ospitaleratze, horietako bat ZIUetan, Nafarroan
Astelehen honetan bi pertsona hil dira covid-19ak jota eta 17 erietxeratu, bat ZIUan, behar izan dituzte Nafarroan. Hori horrela, kasuek ospitaleetara heltzen jarraitzen dute eta gaur-gaurkoz, 183 gaixo daude, horietako 22, ZIUetan.
Positibo kopuruari dagokionez, 3.136 kasu berri zenbatu dituzte, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Aipagarria da egindako 6.893 proba diagnostikoetatik ia erdia (% 45,5) positibo izan direla. Duela astebete zenbatutako kopurutik gertu dago (3.150 kasu) baina duela 14 egun atzemandakoa halako hiru da (914).
20-29 urtekoak kolpatu ditu gogorren birusak, Nafarroako Gobernuak zehaztu duenez.
Hiru udalerrik edo osasun gunek gainditu dute 100 kasuko langa: Iruñeko Arrotxapea auzoan 151 positibo hauteman dituzte, Burlatan 107 eta Barañainen 102. Hiru zifratik beherako kopuruak zenbatu dituzte Sarrigurenen (98) eta Tuteran (97).
Adinekoen egoitzetako egoera
Bestalde, adinekoen egoitzetan eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako zentroetan ere gora egin dute covid-19 kasuek, Mari Carmen Maeztu Gizarte Eskubideen kontseilariak jakinarazi duenez. Zahar-etxeetan 320 positibo daude, eta gainerako zentroetan, 25.
Egoitzetako sei egoiliar ospitalean daude, 116 sintomekin, 188 asintomatiko eta gainerako 10ak, bitarteko zentro batean dituzte. 73 egoitzetatik 23tan dago kasuren bat, batez ere Iruñerrian eta Lizarraldean. 4000 langileetatik 224 bajan daude, gainera.
"Kutsatzeek gora egin dute baina birusaren eragina txikiagoa izaten ari da txertaketari esker", argitu du. Maezturen esanetan, "pauta osoa jaso duen egoiliarrik ez da hil", eta txertatzearen garrantzia nabarmendu du. Izan re, seigarren olatu honetan txertatu gabe zegoen pertsona bat zendu da.
Maeztuk nabarmendu duenez, "Nafarroa txertaketaren buru dago Espainiako Estatuan adinekoen egoitzetan: egoiliarren % 98 dago inokulatuta".
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertan dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.