Tutera
2021/08/30 - 18:41
Heriotza bat eta positiboen gorakada txikia Nafarroan azken egunean
Bezperan baino 16 kasu gehiago zenbatu dituzte Foru Erkidegoan. Tuteran zortzi positibo hauteman dituzte, eta nabarmentzekoak dira Iruñeko 18 kutsatze berriak.
2021/08/29 - 11:30
54 kasu atzeman dituzte Nafarroan, ekain amaieratik zenbatutako zifrarik baxuena
Bezperan baino 59 kasu gutxiago zenbatu dituzte Foru Erkidegoan, eta duela astebete baino 46 gutxiago. Pertsona bakarra ospitaleratu dute, Zaintza Intentsiboen Unitatean.
2021/08/28 - 21:11
Hauek dira Hego Euskal Herriko gasolindegirik merkeenak
Gaur-gaurkoz, Araban dago erregairik merkeena. Bertan, 1,285 euroan eros daiteke Gasolina 95 litroa; eta, Gasolio A litroa, berriz, 1,009 euroan.
2021/08/28 - 11:26
Bi hildako eta 113 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan azken orduetan
Bezperan baino 26 kutsatze gehiago izan dira. Iruñeko Errotxapea auzoan eta Tuterako Mendebaldean atzeman dituzte kasu gehien.
2021/08/27 - 17:04
Ibaia utzi eta zubi gainera ateratzen dira milioika maiatz-euli Tuteran, elkarrekin gurutzatzeko
Asmoa arraultzak berriro uretan uztea da, baina zubiko argiak nahastuta, asfalto gainean uzten dituzte. Pare bat ordu ondoren, tximeleta antzeko hauek, hil egiten dira.
2021/08/27 - 16:20
Heriotza bat izan da azken orduotan Nafarroan, baina beherantz jarraitzen dute kutsatzeek
87 kasu zenbatu dira azken orduetan, bezperan baino bost kasu gutxiago. Hil honetan hirugarren egunez 100etik behera kutsatu izan dira.
2021/08/26 - 21:21
Hiru pertsona hil dira Nafarroan azken orduetan koronabirusaren ondorioz
Azken orduetan, hiru pertsona hil dira, eta orotara 1.220 dira orain arte zenbatutako heriotzak.
2021/08/25 - 22:26
Tuterako senar-emazte batzuek laguntza eskatu dute, senideak Afganistandik atera ahal izateko
Tuteran bizi den afganiar batekin eta haren emaztearekin izan gara. Desesperatuta daude, senideak Afganistanetik irten ezinik baitaude.
2021/08/25 - 19:37
Kutsatzeen kopuruak egonkor jarraitzen du Nafarroan, 94 kasu berri zenbatuta
Guztira, 94 lagun daude erietxean, horietako 27 zainketa intentsiboetako unitatean. Positibotasun-tasa % 7,3koa da.
2021/08/24 - 10:15
100 kasutik gora zenbatu dituzte Nafarroan azken orduotan
102 kasu zenbatu dituzte, bezperan baino 15 gehiago, baina, hala ere, duela astebeteko 151 eta duela bi asteko 191 kasuak baino gutxiago dira.
2021/08/23 - 10:18
87raino jaitsi da positiboen kopurua Nafarroan
Bezperan baino 13 kasu gutxiago dira eta kutsatzeen beheranzko joera berresten dute; izan ere, 97 positibo zenbatu ziren duela 7 egun, eta 191, duela 14 egun.
2021/08/22 - 14:20
Hildako bi eta koronabirusak kutsatutako 100 kasu berri atzeman dituzte Nafarroan
Bezperan baino 55 kutsatu gutxiago hauteman dituzte. Burlata, zazpi kasurekin, izan da azken orduetan kaltetu gehien izan dituen udalerria, Iruñearen atzetik.
2021/08/21 - 14:54
Hildako bat eta 155 positibo berri Nafarroan
Hala ere, intzidentzia metatuak beheranzko joerari eutsi dio, 100.000 biztanleko 388 kasu izan baitira, aurreko egunean baino 20 puntu gutxiago.
2021/08/20 - 16:53
Bi hildako, ZIUetan ospitaleratze bat eta 137ra jaitsi dira positiboak Nafarroan
Azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatuak ere beherantz egiten jarraitzen du, eta 100.000 biztanleko 408 kasukoa da.
2021/08/19 - 15:05
150en bueltan jarraitzen dute positiboek Nafarroan
ZIUetan dauden gaixo larrien kopurua ez da hazi eta 27 pertsona daude zainketa intentsiboen unitatean.
2021/08/18 - 16:05
Positiboak egonkor mantendu dira Nafarroan, baina ospitaleetako egoera gehiago tenkatu da
104 pertsona daude Osasunbideko erietxeetako gela arruntetan (bezperan baino bat gehiago), eta 27 gaixo daude larri (aurreko egunean baino bi gehiago).
2021/08/17 - 10:39
Covid-19 kasuak 152ra igo dira Nafarroan
Bi udalerrik edo gunek zenbatu dituzte 10 kutsatze baino gehiago: Tutera, 12rekin, eta Iruñeko Mendillorri auzoa, 10ekin.
2021/08/16 - 14:56
Kutsatzeak 100etik behera kokatu dira Nafarroan, baina pertsona bat hil da eta gaixo larriak gehiago dira
90 urteko gizonezko bat zendu da azken orduetan. Horrez gain, beste bi lagun sartu dituzte ZIUetan, eta 27 dira jada.
2021/08/16 - 13:42
Abisu horia ezarri dute Nafarroan, 70 km/h-ko haize boladak espero direla eta
Abisua Foru Erkidegoaren erdialdean eta Erriberan egongo da indarrean, 17:00etatik gauerdira arte.
2021/08/14 - 14:52
Positibo berrien kopuruak egonkor jarraitzen du Nafarroan, 200 kasutik gora
Bost pertsona ospitaleratu dituzte ostiral honetan, horietako hiru ZIUetan, eta guztira 91 pertsona daude ospitalean.