Heriotza bat eta positiboen gorakada txikia Nafarroan azken egunean
Igande honetan, 70 koronabirus kasu berri hauteman dituzte Nafarroan, Foru Erkidegoko Osasun Departamentuaren datuen arabera. Hala, bezperan (54) baino 16 kutsatze gehiago zenbatu dituzte, baina pandemiaren bilakaerak beheranzko joerari eutsi dio, 87 kasu izan baitziren duela astebete eta 97 kasu duela bi aste.
Igandean 785 proba egin ziren eta positibitate-tasa % 8,9koa izan zen.
Datuak udalerriz udalerri aztertuz gero, nabarmentzekoak dira Iruñean atzemandako 18 kutsatze berriak, gehienak II. Zabalgunean (6 kasu) eta Arrotxapean (5 positibo) atzemandakoak. Tuteran, berriz, 8 positibo berri diagnostikatu dituzte.
Bost pertsona erietxeratu behar izan zituzten atzo, bat ZIUn. Hala, erietxean covid-19agatik dauden lagunak 85 dira, horietatik 25 ZIUtan. Igandean, gainera, pertsona bat hil zen koronabirusagatik, eta arrazoi horrengatik hildakoen kopurua 1.226koa da gaur gaurkoz.
Txertoei dagokienez, igandean 2.895 dosi jarri ziren. Guztira 918.569 dosi jarri dira eta 466.372 lagunek osorik dute jada jarraibidea.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.