Txertoak
2023/01/11 - 10:50
Basaras: ''Egun dauden txertoak eraginkorrak dira Kraken azpialdaerari aurre egiteko''
Kraken aldaera oso kutsakorra izanik, hurrengo hilabeteetan hedatzen jarraituko duela uste du Miren Basaras mikrobiologoak. Dena dela, argi utzi du egun dauden txertoak eraginkorrak direla azpialdaera horri aurre egiteko, eta hori "mezu positiboa" dela azpimarratu du.
2023/01/06 - 10:53
Osakidetzak kraken aldaeraren lehen kasu "esporadikoak" atzeman ditu Euskadin
Omikron aldaeraren azpialdaera dena Ameriketako Estatu Batuetan atzeman zuten lehendabiziko aldiz eta, itxuraz, kutsakorragoa da.
2023/01/04 - 12:36
Miren Basaras, mikrobiologoa: "Gabonetako interakzio sozialekin covid kasuak ugaritzea espero da"
Mikrobiologoa eta EHUko covid-19aren arduraduna ere badenak laugarren errefortzu dosia jartzeko deia egin du, laugarren txertoak ospitaleratzeak eta heriotzak murrizten dituela adierazten duten datuak eta ebidentzia zientifikoak daudela iritzita.
2022/12/29 - 15:13
Sagardui: "Badirudi, Txinan zabaldu den covid-19aren aldaera oraindik ez dela Europan agertu"
Halere, epidemiologoak etengabe egoera aztertzen ari direla ziurtatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, eskura ditugun txertoek aldaera berriaren aurrean zer nolako eraginkortasuna duten neurtzeko. "Bitartean, argi dugu txertaketa dela babes neurri eraginkorrena", esan du.
2022/12/19 - 21:25
Berrikuntzak txertaketa egutegian
Batetik, koronabirusaren aurkako laugarren txertoa eskatzeko epea zabalik dago 60 urtetik beherakoentzat ere. Bestetik, datorren urteko txertoen egutegian beste lau txerto sartu dituzte.
2022/12/15 - 19:22
60 urtetik beherakoek covid-19aren aurkako laugarren dosia jarri ahalko dute
Osasun Publikoko Batzordeak heldu guztiei zabaldu die txertoaren bigarren errefortzu dosia emateko aukera, eta arrisku faktoreak dituzten 5 urtetik beherakoentzako pediatriako txertoa jartzea gomendatu du.
2022/11/02 - 19:10
Osakidetzak Santurtziko 400 ume behar bezala txertatuta dauden ikertuko du
Santurtziko 50 bat umeren gurasoek salatu zuten Kabiezesko osasun zentroko erizain batek gaizki txertatu zituela seme-alabak. Osakidetzak egiaztatu du adingabe horietako gehienak ez daudela txertatuta.
2022/11/02 - 15:48
Gripearen kontrako txertoa nahi duten guztiek hartzeko aukera izango dute gaurtik EAEn
Gaurtik aurrera, gripearen aurkako txertoa nahi duen guztiaren esku dago. Hitzordua Osasun Etxean, Osakidetzaren aplikazioan edo web orrian eskatu daiteke.
2022/10/28 - 23:23
Pfizerren eta Modernaren txertoek hilekoaren odol-jarioa ohi baino handiagoa izatea ekar dezakete
Sendagaien Europako Agentziaren arabera, odol-jario handi horiek ez dira larriak, baina emakumeen bizi kalitatean eragina dute.
2022/10/26 - 22:31
Santurtzin ustez txertoa jaso ez zuten umeen gurasoek informazio eta proba gehiago eskatu dituzte
Kabiezesko osasun zentroko erizain batek 50 umeri txertoa jarri zien planta egin zuen, baina gurasoek susmoa dute ez ziela dosirik eman. Osakidetza hasi da haur horiei txertoa ematen.
2022/10/24 - 17:00
Osakidetzak Kabiezesko 50 umeri immunitate azterketa egin die, txertoak ondo jaso dituzten argitzeko
Hainbat familiak zalantzak agertu ondoren, Santurtziko ume batzuei analisiak egin zaizkie ongi immunizatuta dauden egiaztatzeko. Osasun Sailak esan du, orain arteko informazioarekin, "behin betiko ondorioak" ateratzeko "goizegi" dela.
2022/10/15 - 13:06
Osakidetza ikertzen ari da ea Santurtziko haur batzuei txertaketa gaizki egin ote dieten
Kabiezeseko osasun zentroko familia batzuk kezka agertu zuten; ondorioz, osasun zerbitzuak martxan jarri ziren haurrak ongi immunizatuta dauden egiaztatzeko.
2022/10/10 - 19:41
Eva Gorostola, albaitaria: ''Txertoak dira gaixotasun batzuei aurre egiteko modu bakarra''
Amorruaren aurkako txertoa derrigorrezkoa izango da txakurrentzat EAEn gaurtik aurrera, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez. Eva Gorostola Abadiñoko Gure Kide klinikako langilearekin hitz egin du eitb.eus-ek. Prebentzioaren garrantziari buruz eta txerto ohikoenei buruz aritu da.
2022/10/10 - 16:01
Amorruaren aurkako txertoa derrigorrezkoa da txakurrentzat EAEn gaurtik aurrera
12 astetik gorako txakur guztiek jaso beharko dute txertoa.
2022/10/08 - 19:20
Haurrentzako gripearen aurkako sudur barneko txertoa laster helduko da farmazietara
2 eta 17 urteko bitarteko adingabeei zuzendutako sudur barneko txertoa mintzagai izan dugu Miguel Angel Gastelurrutia Gipuzkoako Farmazialarien Elkarte Ofizialaren presidentearekin Radio Euskadiko "Crónica de Fin de Semana" irratsaioan.
2022/10/06 - 16:30
Sudurretik aplikatuko den gripearen kontrako txerto berri bat jarriko dute salgai farmazietan
Hilabete honen bukaeran gripearen kontrako txerto berri bat jarriko dute salgai farmazietan. Ume eta gaztetxoei zuzenduta dago, eta sudurretik aplikatuko da. Medikamentu berri hau ez dago Osakidetzako txerto egutegian, eta Osasun Sailak ohiko txertoak jartzearen aldeko deia egin du.
2022/10/03 - 12:16
Hasi da covid-19aren eta gripearen aurkako txertaketa 65 urtetik gorakoentzat eta arrisku-taldeentzat
Orain arte, Osakidetzak 65.000 hitzordu baino gehiago eman ditu covid-19aren eta gripearen aurkako txertoak jartzeko. Txertaketa amaitu da adinekoen zentroetan.
2022/10/03 - 09:44
Albiste izango dira: Arrisku taldeen txertaketa, Hezkuntzako lan eskaintza eta Brasilgo hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/09/26 - 16:46
Martxan da gripearen eta covid-19aren txertaketa kanpaina EAEn
Txertoa jasotzen lehenak egoitzetako egoiliarrak izango dira, gaurtik hasita. Ondoren, arrisku-kolektiboetako pertsonei emango zaie lehentasuna urriaren 3tik aurrera. Gainerako biztanleek azaroaren 1etik aurrera egin ahal izango dute.
2022/09/26 - 16:22
Hasi da txertaketa bikoitza EAEko adineko zentroetan
Covid-19ari eta aldi berean gripeari aurre egiteko txertaketa gaur hasi da adinekoen egoitzetan. Covid-19aren aurkako laugarren txertoa da gaur jartzen hasi direna. 65 urtetik gorako edonork ere txanda eskatu dezake dagoeneko.