Txile
2020/06/29 - 09:05
Koronabirusak hamar milioi pertsona kutsatu eta milioi erdi hil ditu munduan
Hain zuzen ere, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) eta Brasilen zenbatu dituzte orain arte baieztatutako heriotza gehien; 125.714 eta 57.070, hurrenez hurren.
2020/06/09 - 12:40
406.000 hildakotik gora eta 7,1 milioi kasu baino gehiago utzi ditu pandemiak munduan
AEBk martxoaren 26tik, egun batean izandako kutsatze kopururik txikiena erregistratu du, guztira bi milioi kutsatu inguru daude.
2020/06/08 - 11:33
Koronabirusaren pandemiak 400.000 hildako baino gehiago utzi ditu mundu osoan
Koronabirusaren balantze orokorrean, 7.015.128 kasu eta 402.285 hildako zenbatu dira 188 herrialde eta lurraldetan.
2020/06/03 - 13:01
Richter eskalan 6,9 graduko lurrikara batek Txile astindu du
Dardara San Pedro de Atacama komunan nabaritu dute gehien, baina Bolivian eta Argentinan ere nabaritu da.
2020/05/27 - 13:41
350.000 heriotza eta 5,59 milioi kasu zenbatu dira munduan
Estatu Batuetan 98.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte, eta martxoaren amaieratik egunero erregistratu diren kutsatze kopururik txikienak izan dira.
2020/04/07 - 11:54
Koronabirusaren pandemiak 75.000 hildako eragin ditu mundu osoan
Dagoeneko 184 herrialdetara iritsi da birusa, eta AEBak, Espainia eta Italia kasuei dagokienez zerrenda buruak dira.
2020/04/03 - 01:43
Milioi bat kutsatutik gora eta 51.485 hildako daude jada munduan
Ameriketako Estatu Batuak dira gaixo gehien duen herrialdea: 236.339 kasu positibo baieztatu dituzte. Heriotza kopuru handienak, berriz, Italian eta Espainian eman dira.
2020/02/25 - 09:57
Manifestarien eta poliziaren arteko istiluak Viña del Marreko jaialdian
Txilen protestak nagusi dira azken hilabeteotan eta Viña del Marreko jaialdi ospetsuan ere istiluak izan dira hiriko kaleetan.
2020/02/17 - 21:57
La Polla Recordsen kontzertua eten dute Txilen, hainbat ikusle oholtzara igo direlako
Hainbat ikusle oholtzara igo dira, musika tresnak ere hartu dituzte eta segurtasun arrazoiengatik taldeak eszenatokia utzi eta kontzertua amaitu da.
2020/01/31 - 11:01
Txileko Nevados de Chillan sumendia hauts bolkanikoa jaurtizen hasi da
Txileko agintariek gertutik jarraitzen dute Chillanen Nevados sumendiaren bilakaera, bere azken leherketaren ondoren. Ez da baztertzen erupzioan sartzea.
2020/01/15 - 12:48
5,4 graduko lurrikara batek Peru astindu du
Dardara, Liman eta Santiago de Surco barrutian nabaritu da gehien bat, baina baita Trujillo, Casma, Santa edo Arequipa hirietan ere. Antza denez, ez da biktimarik izan, ezta kalte materialik ere.
2020/01/08 - 11:20
Australiako suteen kea Txilera eta Argentinara iritsi da
Australiako suteek eragindako keak egungo baldintzetan munduari buelta eman diezaiokeela ohartarazi du Munduko Meteorologia Erakundeak.
2019/12/26 - 09:28
Txileko Valparaiso hirian sute handi batek dozenaka etxebizitza suntsitu ditu
Txileko Valparaiso hirian, herrialdearen erdialdean, kontrolik gabeko sute batek dozenaka etxebizitza suntsitu ditu. Suhiltzaileak sutea kontrolatzeko borrokan jarraitzen dute.
2019/12/25 - 21:25
Txileko Valparaiso hirian piztutako sute batek ehun etxetik gora kiskali ditu
Horrez gain, suteak kalte handiak eragin ditu hiriko argindar sarean. Sua nahita piztu dutela uste dute tokiko agintariek, sare sozialetan zabaldutako bideo bat aztertu ostean.
2019/12/22 - 19:52
Poliziaren ibilgailu batek gazte bat harrapatu du, eta gertakariak Txile hunkitu du
Oposizioak Felipe Guevara Santiagoko metropoli-intendentearen dimisioa eskatu du, istilu larriak eragin zituzten mila karabineroren esku hartzea baimentzeagatik.
2019/12/16 - 09:08
2,1 milioi txiletar baino gehiagok parte hartu dute Konstituzio berrirako galdeketan
Galdeketa horrekin, herritarrek Konstituzio berri bat nahi duten edo ez jakin nahi dute agintariek, baina baita ere zeintzuk diren haien eskaera nagusiak eta tokian tokiko beharrak.
2019/12/05 - 11:24
Greta Thunbergek Klimaren aldeko martxa itxiko du Madrilen
Javier Bardemek, Amaralek edo Macacok, besteak beste, biharko deitutako Martxan ere parte hartuko dute, COP25en kontrako ordezko goi-ailurraren harira.
2019/12/03 - 12:42
6,1 graduko lurrikara batek Txile astindu du eta Bolivian eta Perun ere sentitu dute
Dardara Tarapaca eta Arica eta Parinacota eskualdeetan nabaritu da, baita Peruko hainbat lekutan eta Boliviako hiriburuan (La Paz) hiriburuan ere.
2019/12/02 - 22:38
Abian da klimaren inguruko goi-bilera: 'Mundua guri begira dago. Jarduteko ordua da'
Munduko goi-bilera 2020ko Parisko Akordioa ezarri aurreko azken urratsa da; izan ere, berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko konpromiso handiagoak eskatzen zaizkie herrialdeei.
2019/12/02 - 11:36
'Bortxatzaile bat zure bidean' performance feminista biral bihurtu da
Las Tesis kolektiboko lau emakume txiletarrek sortu dute munduari bira ematen ari zaion abesti hau.