Richter eskalan 6,9 graduko lurrikara batek Txile astindu du
Richter eskalan 6,9 graduko indarra izan duen lurrikara batek Txile astindu du asteazken honetan, Euro-Mediterraneo Zentro Sismologikoak (CSEM) bere webgunean jakitera eman duenez. San Pedro de Atacama komunatik 49 kilometrora izan du epizentroa.
Dardara San Pedro de Atacama komunan nabaritu dute gehien, baina, besteak beste, Bolivian eta Argentinan ere nabaritu da. Dena dela, tokiko agintariek oraindik ez dute kalte pertsonalik edo materialik izan den jakinarazi.
Lurrikara, 03:35ean jazo da (07:35 UTC), eta barnealdean izan du epizentroa, San Pedro de Atacamatik 49 kilometro ipar-mendebaldera, Antofagasta eskualdean, El Loa probintzian.
Bestalde, Txileko Unibertsitateko Zentro Sismologikoak 123,4 kilometroko sakoneran kokatu du lurrikararen fokua.