Txina
2023/02/24 - 23:22
Txinaren proposamena: Ukrainako gerrari "konponbide politikoa emateko" 12 puntu
Besteak beste, "herrialde guztien subiranotasuna" eta "haien lurralde-osotasuna" errespetatzea; "gerra hotzeko pentsamoldea" alde batera uztea; su-etena eta "moderaziorako" deia eta bake-elkarrizketak hastea.
2023/02/24 - 13:53
Txinak bake plana aurkeztu du Ukrainarako, su etena eta Errusiaren aurkako zigorrak kentzea eskatzen duena
Pekinek 12 proposamen biltzen dituen dokumentua aurkeztu du, gatazkari konponbide politikoa eman nahian. NATO eta Europako Batzordea mesfidati agertu dira Txinak egindako planaren aurrean.
2023/02/23 - 19:55
Europako Batzordeak eta Kontseiluak debekatu egin diete langileei TikTok instalatzea
Debekua eragin duen eraso zehatzen bat izan ote den argitzea saihestu du Europako Batzordearen bozeramaileak. TikTok elkartearen ustez, berriz, erabakia "oker dago eta kontzeptu okerretan oinarritzen da".
2023/02/20 - 09:51
AEBk ohartarazi du Txinak armak eta munizioak prest dituela Errusiari emateko
Antony Blinken AEBko Estatu idazkaria Txinako goi arduradun batekin bildu da asteburuan, globo espien inguruan bi herrialdeon artean piztutako polemikaren erdian.
2023/02/18 - 20:55
Europar Batasunaren estrategia bateratua nahi du Von der Leyenek Kievi munizioa bidaltzeko
EBak blokeko defentsa-industriarekin bat egitea galdegin du, munizio ekoizpena areagotu eta bizkortzeko, batasunak finantzatutako estrategia batean. Kamala Harrisek (AEB) esan du Errusiak "inongo zalantzarik gabe" gizateriaren kontrako krimenak egin dituela Ukrainan.
2023/02/18 - 15:54
Polonia prest agertu da Ukrainara gerra hegazkinak bidaltzeko, koalizio berri bat eratzen bada
Alemanian segurtasun bileran parte hartzen ari dira munduko herrialde ahaltsuenak, eta gai nagusia Ukrainako gerra izaten ari da. Horren harira, NATOko idazkari nagusiak esan du Europan gaur gertatzen ari dena, etorkizunean Asian ere gertatu litekeela.
2023/02/15 - 13:23
Estrategia komunikatiboa, maniobra geopolitikoa... Zer ezkutatzen da globo aerostatikoen polemikaren atzean?
AEB eta Txina superpotentzien arteko norgehiagoka areagotu besterik ez da egin globo aerostatikoen harira piztutako polemikaren ondorioz. Nahia Sanzo soziologoak eta GeopolitikaZeko kideak gaiari buruzko hainbat gako azaldu ditu.
2023/02/13 - 14:45
Txinak dio AEBetako 10 globo atzeman dituela bere lurraldean azken urtean
Txina eta AEBen arteko espioitza salaketek ez dute etenik. AEBetako indar armatuek lau objektu hegalari bota dituzte azken astean euren aire espazioan eta Kanadan. Asiako herrialdeak, aldiz, mendebaldeak "eskala handiko espioitza operazioak" egiten dituela salatu du.
2023/02/12 - 21:39
Bi objektu hegalari eraitsi dituzte Alaskan, joan den astean botatako txinatar globoa baino txikiagoak
Kanada eta Estatu Batuen arteko Alaskako mugan bi objektu hegalari eraitsi dituzte azken 48 orduetan. Atzo botatakoa, Kanadako lur eremuan jausi zen, eta zatiak berreskuratzeko lanean ari dira dagoeneko. Justin Trudeau lehen ministro kanadiarrak gardentasunez arituko direla agindu du.
2023/02/08 - 09:37
Bidenek ohartarazi du Txinari aurre egingo diola baldin eta AEBren subiranotasunari mehatxu egiten badio
Bestalde, Bidenek AEBko Kongresuari galdegin dio erasoetan erabiltzen diren fusilak debekatu eta Polizian aldaketak egin ditzala.
2023/02/05 - 09:56
AIM-9X misil batekin bota du AEBk herrialdea zeharkatu duen ustezko espioitza-globo txinatarra
Joe Bidenek baimendu du aparatuaren aurkako erasoa, eta AEBetako Indar Armatuek ustezko espioitza-globo txinatarra eraitsi dute, behin Ozeano Atlantikoko uretan zegoenean, herrialdea kostatik kostara zeharkatu ondoren.
2023/02/05 - 09:50
AEBek ustezko espioitza-globo txinatarra bota duten uneko irudiak
Joe Bidenek baimendu du aparatuaren aurkako erasoa, eta AEBetako Indar Armatuek ustezko espioitza-globo txinatarra eraitsi dute, behin Ozeano Atlantikoko uretan zegoenean, herrialdea kostatik kostara zeharkatu ondoren.
2023/02/04 - 11:59
Latinoamerika gaineko bigarren "globo espioi" baten salaketaren aurrean entzungor egin du Txinak
Txinak ez du baieztatu ez gezurtatu AEBk atzemandako bigarren "globo espioi" bat bidali izana, oraingoan Latinoamerika zeharkatzen duena.
2023/02/03 - 21:37
Txinaren espioitza globoak 48 ordu eman ditu AEBk arma nuklearrak gordetzen dituen estatuan
Anthony Blinken AEBko Estatu idazkariak bertan behera utzi du Txinara egitekoa zuen bidaia. Beijingek dio AEBn atzemandakoa globo meteorologikoa dela.
2023/02/03 - 13:03
AEBk Txinako globo aerostatiko espioi bat atzeman du bere lurraldean
AEBk iragarri dutenez, Txinako ustezko espioi globo aerostatiko bat atzeman dute bere lurraldean. Herrialdeko gobernuak adierazi du globoak ez duela "inolako arrisku militar edo fisikorik" eragiten.
2023/02/01 - 15:35
Bidenen Gobernua Huaweiri betoa jartzea aztertzen ari da
Beijingeko Gobernuarentzat espioitza egitea leporatu dio teknologia enpresari. Txinak boikota salatu du eta AEBen lehiakortasuna dagoela arrazoiaren atzean erantzun du.
2023/01/23 - 15:39
Hiru urte dira Wuhan erabat itxi zutela, lehen covid kasuak agertu ostean
2019ko abenduaren 31n, Txinak neumonia mota ezezagun baten berri eman zion Munduko Osasun Erakundeari. 23 egun geroago, urtarrilaren 23an, agintariek Wuhan hiria itxi zuten eta 11 milioi pertsona etxetik irten ezinda geratu ziren.
2023/01/22 - 23:08
Poliziak Monterey Parkeko tiroketa masiboaren ustezko susmagarri bat aurkitu du
Agenteek furgoneta zuri bat aurkitu eta inguratu dute Torrancen (Los Angeles konderrian hori ere). Lekuko batzuek aipatutako ibilgailu susmagarriarekin bat egiten du, eta, Robert Luna komisarioaren arabera, barruan pertsona bat dagoela uste dute.
2023/01/22 - 15:25
Gutxienez 10 hildako eta 10 zauritu Los Angeles ondoko hiri batean izandako tiroketa masiboan
Urte hasiera latza izan dute Los Angelesen bizi diren txinatarrek. Monterrey Parkeko dantza-areto batean euren urte berria ospatzen ari zirela, gizon bat sartu eta tiroka hasi da gure goizaldean.
2023/01/22 - 11:45
Hainbat biktima Kalifornian, Urte Berri txinatarraren ospakizunetan izandako tiroketa batean
Los Angeleseko Monterrey Park hirian jazo da tiroketa, txinatar komunitate bat urte berria ospatzen ari zela. Oraindik ez dute zehaztu zenbat hildako eta zauritu dauden.