Txina
2022/09/15 - 18:28
Xi Jinpingek Putini eskatu dio arin aldatzen ari den mundu honetako lidergoa elkarrekin partekatu dezaten
Errusiako eta Txinako presidenteek bilera egin dute ostegun honetan Uzbekistanen. Putinek Xiri esan dionez, Errusiak estimatzen du "Txinako lagunek Ukrainako krisiarekin lotuta izandako jarrera orekatua".
2022/09/15 - 12:27
Putin Uzbekistanera iritsi da Shanghaiko Lankidetza Erakundearen goi-bileran parte hartzeko
Errusiako presidentea gaur goizean iritsi da Samarkandara eta Abdulla Aripov lehen ministroak egin dio harrera. Putinek Shanghaiko Lankidetza Erakundearen bileran parte hartuko du eta Xi Jinping Txinako presidentearekin biltzea espero da.
2022/09/15 - 10:57
Milioi bat pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte Txina ekialdean, Muifa tifoiaren eraginez
Garraio publikoa eta eskolak bertan behera geratu dira Txinako ekialdeko hainbat hiritan, tartean Shanghaiko megalopolian. Milioi bat pertsona baino gehiago ebakuatu behar izan dituzte azken orduetan.
2022/09/14 - 11:07
Txinak 720.000 pertsona ebakuatu ditu Muifa tifoiaren etorreraren aurrean
Tifoiak gaur eguerdian lurra joko du Zhejiang probintzian, eta haize bortitzak eta prezipitazio handiak ekarriko ditu. Agintariek alerta gorria ezarri dute olatuengatik, 6 eta 10 metro arteko olatuak espero baitira.
2022/09/06 - 12:46
Gutxienez 65 lagun hil, 170 zauritu eta hamabi desagertu dira Txinan, lurrikara baten ondorioz
Astelehenean jazo da, Sichuan probintzian. 56 pertsona larri daude. Lurrikara 6,8 gradukoa izan da, Richter eskalan.
2022/09/06 - 10:29
Txinako Sichuan probintzian izandako 6,8 graduko lurrikaran hildakoak 65 dira gutxienez
Sichuan probintzia jarduera sismiko handiko eremu batean dago. 2008ko maiatzean lurrikara 8 graduko lurrikara izan zen bertan eta 90.000 hildako eta desagertu baino gehiago utzi zituen.
2022/09/05 - 13:50
Gutxienez 30 pertsona hil dira Txinako erdialdean izandako 6,8 graduko lurrikara baten ondorioz
Lurrikara 16 kilometroko sakoneran gertatu da, eta epizentroa 20 milioi biztanle baino gehiago dituen Chengdu hiritik 200 kilometrora izan du.
2022/09/05 - 12:31
Txinak 21 milioi biztanleko hiria konfinatu du, 150 covid-19 kasu atzeman ondoren
Chengduko 21 milioi biztanleak ostegunetik konfinatuta daude "egoera pandemiko oso konplexua eta larria" eteteko. Gainera, biztanle guztiek PCR bat egin beharko dute.
2022/09/01 - 14:34
Udazkeneko uzta arriskuan egon liteke Txinan lehortearen eraginez
Inoiz izan duen beroaldirik handiena pasa du uda honetan Txinak. Herrialdearen erdialdean tenperaturak 40 gradutik gora egon dira bi hilabetez. Prezipitazio eskasiak udazkeneko uzta eta hornikuntza arriskuan jarri ditzake.
2022/08/30 - 10:18
Txina hodei-ereitea egiten ari da euria sortzeko
Lehorteei eta beroaldiei aurre egite aldera, freskatzeko bide berriak ikertzen jarri dira adituak. Txinan euri artifiziala sortzen hasi dira, 1961az geroztik idorterik larriena pairatzen ari baitira. Zerura produktu kimikoak igorriz, euri-tantak sortzen dituzte.
2022/08/21 - 23:05
Taiwanek eta Ameriketako Estatu Batuek akordio berriak iragartzen jarraitzen dute
Ondorioz, Txinarekiko harremanak okertuz doaz. AEBk, teorian, ez du aitortzen Taiwanen subiranotasuna, baina azken asteetan emandako pausoek kontrakoa adierazten dute.
2022/08/18 - 22:30
Txinan saltzen diren hiru autoetatik bat elektrikoa da, eta kotxe elektrikoen lehen merkatu bilakatu da
Txinan, kotxe elektrikoen gorakada sekulakoa da, Gobernuak sustatu egin du eta. Dagoeneko munduko lehen merkatu bihurtu da sektore honetan: azken hilabeteotan, matrikulatzen diren kotxe berriei dagokienez 3tik 1 elektrikoa da eta gora egiten jarraitzen dute salmentek.
2022/08/16 - 19:44
2015eko akordio nuklearra berrezartzear egon daiteke
Iranen eta 2015ean akordioa sinatu zuten munduko gainerako potentzien arteko azken 16 hilabeteetako negoziazioek aurrera egin dute. Iranek malgutasuna eskatu dio AEBri, lotzeko dauden azken kontuak ixteko. AEB eta Europa Iranen azken erantzuna aztertzen ari dira.
2022/08/15 - 15:58
Kongresista estatubatuarrak Taipeira iritsi izanak Txina haserretu du
Bisitaren atarian, Pekingo gobernuak gerraontziak eta hegazkinak bidali ditu mugako itsas lerrora. Taiwango gobernuak egonkortasunarekiko konpromisoa agertu du eta ariketa militarrek bakeari kalte egiten diotela ohartarazi du.
2022/08/11 - 14:41
Animalia jatorriko birus berri baten kutsatzeak antzeman dituzte Txinan, 35 gizakirengan
Bat ere ez da larria. Shandong eta Henan probintzietan detektatu dituzte, txinatar egunkari batek jakitera eman duenez; ospe handiko mediku-aldizkari bat aipatu du egunkari horrek.
2022/08/09 - 18:25
Taiwanek gerra maniobrak hasi ditu defentsa-gaitasuna frogatzeko, Txinaren maniobren aurrean
Txinak Pelosiren bisitari erantzunda hasitako maniobrak aurreko igandean bukatzekoak ziren, baina luzatzen jarraitu dute epe mugarik zehaztu gabe. Asteartean, Taiwan ere hasi da gerra maniobrak egiten benetako suarekin.
2022/08/09 - 00:45
80.000 turista Txinako uharte batean harrapatuta geratu dira covid agerraldi baten ondorioz
Larunbatetik hegaldiak eta trenak bertan behera utzi dituzte, turistek logeletan sartu behar dute eta egunero testak egin. Orain arte ia kasu positiborik ez du izan uharte horrek.
2022/08/06 - 17:01
Txinak maniobra militarrak egiten jarraitzen du Taiwan inguruan
Txinako armadaren 49 gerraontzi eta hegazkinek Formosako itsasarteko erdiko linea gainditu dute berrirro, Taiwanetik 20 kilometrora egin baitituzte maniobrak. Uhartearen aurkako erasoa simulatzea leporatu dio Taiwanek Txinari.
2022/08/05 - 19:53
Txinak Pelosi zigortu eta AEBrekin lankidetza mekanismoak bertan behera utzi ditu
Honenbestez, bi superpotentzietako armaden arteko konfiantza mekanismoa desagertuko da, Taiwango itsasartean tentsioak gora egin duen unean.
2022/08/05 - 18:27
Txinak harremanak hautsi ditu AEBekin eta Nancy Pelosi zigortu du Taiwanera egindako bisitaren ondoren
Pekinek Taiwango ekonomian ere jarri du arreta; batez ere, erdieroaleen fabrikazioan. Ikusi beharko da nola erreakzionatzen duen Ameriketako Estatu Batuek Pekinek emandako urrats horren aurrean.