Txina
2022/06/01 - 10:35
Shanghain amaitu da bi hilabeteko konfinamendua
Covid-19 kasurik erregistratu ez diren eremuetan bizi diren herritarrak normaltasunez atera ahal izango dira etxetik. Negozioak eta garraio publikoa ere martxan daude.
2022/05/31 - 16:30
Erdieroaleen falta tarteko, baliteke Nafarroako Volkswagen datorren astean ixtea
Ostegunean iragarriko dute behin betiko erabakia. Zuzendaritzak enpresa batzordeari azaldu dionez, direkzio zutabe gabe daude lantegian, Txinatik datozen erdieroaleen faltaren ondorioz.
2022/05/29 - 16:46
Arropa-denda txinatarrak, gero eta ohikoagoak gure kaleetan
Autonomia edota Areilza Doktorea kaleak dira jabe txinatarren esku dauden arropa denden gune nagusiak Bilbon, eta, bertan saltzen dituzten produktuen prezio baxuek erakargarri bihurtu dituzte denda horiek herritar askorentzat.
2022/05/29 - 16:38
Arropa txinatarra erosteko online aplikazioak, gora
Euskal Herriko kale askotan topa daitezke arropa txinatarra erosteko dendak, baita online ere. Shein enpresaren kasuan, aurrea hartu dio mundu mailan, gainera, Inditex berari ere, moda azkarraren sektorean iraultza sortuz. Arropa merkea erosteko aplikaziorik deskargatuena da munduko 50 herrialdetan.
2022/05/26 - 23:42
Rafael Domenech (BBVA): "Ekonomia espero baino hobeto eusten ari zaio Ukrainako inbasioari"
Hala ere, BBVA Researcheko ekonomia azterketa arduradunak datorren neguan ikusten du arriskua; izan ere, "Errusiako gasaren balizko blokeo batek industriaren zati garrantzitsu bat geldituko luke herrialde askotan".
2022/05/24 - 23:44
Xinjiangen uigurren atxiloketa arbitrarioei buruzko dokumentu sekretuak argitaratu dira
Txinako Xinjianen uigurrek, gutxiengo musulmanak jasaten dituen errepresioa eta jazarpena baieztatzen dute milaka dokumentuk. Talde batek Txinako poliziari hackeatu dizkio. Dokumentuok publiko egin dira.
2022/05/12 - 11:51
113 bidaiari zeramatzan hegazkin batek su hartu du Txinako aireportu batean
113 bidaiari eta tripulazioko bederatzi kide zeramatzan hegazkin bat pistatik atera da aireratzean, su hartu du eta 40 pertsona baino gehiago arin zauritu dira, Chongqingeko aireportuan, Tibeten.
2022/05/11 - 16:00
Eraginkortasuna
Helburuak eta bitartekoen arteko eztabaida gizakia bezain zaharra da, baina demokrazian helmuga bidea bezain garrantzitsua da, ezin baitira muga batzuk urratu.
2022/05/09 - 13:17
Istiluak Shanghain, agintariek ezarritako berrogeialdiaren aurka
Txinak "zero covid" politikarekin jarraitzen du, eta birusaren hedapena geldiarazten saiatzeko neurri zorrotzekin. Herritarren ezinegona gero eta nabarmenagoa da. Shanghain, auzokide talde batek neurriak betetzen direla zaintzen duten funtzionarioen aurka egin du.
2022/05/08 - 16:39
Beijingen 20 milioi biztanlek egin dute testa, eta kutsatuak 400 inguru dira, oraingoz
Koronabirusaren aurkako neurriak gero eta zorrotzagoak dira Txinan; agintarien helburua 0 koronabirus kasu egotea da. Shangain, itxialdian jarraitzen dute duela hilabete baino lehenagotik. Beijingen, berriz, antzekorik ez gertatzeko, astean 3 test egitera behartu dituzte biztanleak.
2022/05/06 - 11:47
Gutxienez 53 hildako eta hamar erreskatatu, Txinan zortzi solairuko eraikin bat behera etorri ostean
Duela hamar urte altxa zuten eraikina eta bizilagunek hainbat eraberritze egin dituzte barruan, agintarien beharrezko baimenik gabe. Poliziak eraikinaren jabea atxilotu du.
2022/05/05 - 18:44
Txinatik datozen osagaien faltak eragina du euskal enpresetan
Euskadik autogintzarako osagaiak erosten ditu Txinan. Azkoitiko Ibarmia lantegia 6 makina egiten ari da Txinarako. Kezkatuta daude Shanghaiko blokeoagatik.
2022/05/04 - 14:42
Beijingen dozenaka metro geltoki itxi dituzte eta autobus zerbitzua eten dute pandemiagatik
Azken egunean 51 kasu berri baieztatu badira ere (kopuru nahiko txikia, 20 milioi test inguru egin direla kontuan hartuta), garraio-ibilbide asko itxita daude, joan-etorriak mugatzeko eta kutsatze handiagoak saihesteko ahaleginean.
2022/04/29 - 23:05
Txinak estazio meteorologiko bat jarriko du Everest gailurrean
8.000 metroko altitudearekin, munduko estazio meteorologiko automatiko altuena izango da.
2022/04/29 - 20:19
Test masiboetan 200 kasu agertuta, lasaitasuna berreskuratu du Beijingek
Txinak ezarri duen covid zero politika arazoak sortzen ari da Beijing eta Shanghai bezalako hiri jendetsuetan. Neurriak muturrekoak dira eta, hala ere, kasuak zenbatzen jarraitzen dute.
2022/04/29 - 11:31
Konfinamenduaren aurkako kazerolada egin dute Shanghain
Dozenaka pertsonak parte hartu dute bart Shanghain Gobernuaren aurkako kazerolada batean. Konfinatuta dauden milioika pertsonentzako elikagairik eza kritikatu dute.
2022/04/26 - 13:40
Covid-19 kasuen gorakadak alarma guztiak piztu ditu Pekinen
Txinako hiriburua berriro konfinatuta amaitzearen edo Shanghaiko mailara iristearen beldurrak erosketa masiboak eragin ditu supermerkatuetan, eta horietako batzuk erabat hutsik utzi ditu.
2022/04/26 - 10:44
Txinak 52 hildako gehiago izan ditu Shanghain covid-19aren ondorioz, eta 1.923 kasu berri
Hala, epidemia hasi zenetik 4828 pertsona hil dira guztira Txinan. Txinak koronabirusarekiko "zero tolerantzia" politika zorrotza aplikatzen du. Azken asteetan kutsatzeak nabarmen ari dira gora egiten, omikron aldaeraren eraginez.
2022/04/25 - 12:50
Beijingek neurriak gogortu ditu covid-19 kasuen gorakada geldiarazteko
Beijinen 41 infekzio sintomatiko identifikatu dituzte ostiraletik. 3,5 biztanle dituen Chaoyang barrutiak, Pekineko handienak, bertako biztanleei eta bertan lan egiten dutenei asteazkenera arte egunero PCR bat egitea agindu die.
2022/04/22 - 11:41
Shanghaik murrizketak areagotuko ditu, koronabirusak eragindako kasu eta hildakoen gorakada dela eta
Shanghaiko Alkatetzak iragarri du gogortu egingo dituela koronabirus kasuen gorakadaren ondorioz ezarritako murrizketak. Azken 24 orduetan covid-19ak eragindako hamar hildako zenbatu dituzte, azken boladako kopururik altuena.