koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beijingen 20 milioi biztanlek egin dute testa, eta kutsatuak 400 inguru dira, oraingoz

Beijingo kale bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia
18:00 - 20:00
Beijingen 20 milioi biztanlek egin dute testa, eta kutsatuak 400 inguru dira, oraingoz
Koronabirusaren aurkako neurriak gero eta zorrotzagoak dira Txinan; agintarien helburua 0 koronabirus kasu egotea da. Shangain, itxialdian jarraitzen dute duela hilabete baino lehenagotik. Beijingen, berriz, antzekorik ez gertatzeko, astean 3 test egitera behartu dituzte biztanleak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Suak erabat suntsitu du Japoniako Reikado tenplu budista historikoa

Kukai monje budistari eskainitako tenplua 806. urtean eraiki zen Misen mendian, Miyajima uhartean, eta ordutik piztuta egon da bertan "betiereko sugarra" deitua, 1.200 urtez etengabe piztuta egon den sugar sakratua. Su horrekin piztu zen Hiroshimako Bakearen Parkeko sugarra 1964an, munduko bonba nuklear guztiak desagertu arte piztuta egongo dena. Ez da inor zauritu, baina ondare-galera ordezkaezina da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X