Txina
2024/10/13 - 11:59
''Mamu-partikulak'' atzemateko esfera garden erraldoi bat eraiki du Txinak lurpean
35,4 metroko diametroa eta 12 solairuko altuera du dispositibo erraldoi horrek, eta lurpean dago, 700 metroko sakoneran, granitozko geruza baten azpian, Kaipingen, Jiangmen hirian. "Unibertsoaren misterioak argitzeko mamu-partikulak" jasotzea du helburu, Xinhua albiste-agentziak jaso duenez.
2024/10/04 - 13:12
Europako Batzordeak muga-zergak aplikatzen jarraituko du Txinatik inportatutako ibilgailu elektrikoei
Europar Batasuneko herrialdeen bozketan, gehiengo kualifikatua behar zen neurria atzera botatzeko, eta ez da horrelakorik gertatu.
2024/09/09 - 20:24
Elkarrizketa da bidea EBren eta Txinaren arteko gerra komertziala saihesteko, Sanchezen eta Xi Jinpinen ustez
Pedro Sanchez Txinara egiten ari den bisitaren ardatzak ekonomia eta merkataritza dira, muga-zergen inguruko tentsioaren erdian. Txinak eta EBk egoera bideratzea nahi du Sanchezek.
2024/08/23 - 18:41
Txinak erabilera militarra izan dezakeen txakur itxurako robot bat aurkeztu du Pekingo robotikako bilkuran
Egunotan, urteroko robotika konferentzia egiten ari dira Pekinen, eta bertan txakur itxurako robotak nabarmendu dira, ustez etxerako erabiltzen direnak, baina erabilera militarra ere badute.
2024/08/21 - 20:19
Moda azkarreko enpresen arteko gerra: Sheinek Temu auzitara eraman diseinuak kopiatzeagatik
Sheinek sekretu industrialak lapurtzea, faltsutzea, eskubide intelektuala urratzea eta publizitate engainagarria egitea AEBetan "infiltratzeko" leporatu dio Temuri. Aurkariak erosketa bakoitzarekin dirua galtzen duela ere ziurtatu du.
2024/07/22 - 22:51
Xiaomik giza langilerik gabeko fabrika berria aurkeztu du, robotak bakarrik ari dira lanean
Osagaiak mihiztatzetik azken paketatzeraino, prozesu osoa robotekin egiten da, gizakiaren esku-hartzearen beharrik gabe. Hiru segundotik behin egiten dute mugikor bat, egunean 24 orduz, astean 7 egunez. Urtean 10 milioi mugikor baino gehiago fabrikatu ahal izango ditu.
2024/07/20 - 20:02
Suhar Euskal Herriko gizon abesbatza gazteak atzerrira egin du salto, Txinak gonbidatuta
Duela 6 urte Esteban Urzelaik sortutako gizonen koru gazteak Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa irabazi zuen iaz. Ospea handituz doa, eta aste honetan Asiako lehen bidaia egin du: Txinara gonbidatu dituzte.
2024/07/20 - 11:06
Gutxienez hamaika pertsona hil dira Txinan, autobide bateko zubia behera etorrita
Shangluo hiriaren ibaiak gainezka egin du bat-batean, eta, horren ondorioz, azpiegitura erori egin da. Uretara eroritako ibilgailuetako bost aurkitu arren, gainerakoen bila jarraitzen dute erreskate taldeek.
2024/07/14 - 13:43
Donald Trumpen aurka egindako erasoa irmo gaitzetsi dute mundu osoko agintariek
Europako Kontseiluko, Batzordeko eta Parlamentuko presidenteek gaitzetsi egin dute erasoa, indarkeriak ez duela "inolako lekurik" politikan, eta demokrazian "erabat onartezina" dela adierazi dute.
2024/07/12 - 21:04
Txina nagusi da energia berriztagarrien ekoizpenean, mundu mailan
Global Enery Monitor (GEM) erakundearen arabera, Asiako erraldoiak munduko gainerako herrialdeek baino bi aldiz ahalmen handiagoa du energia eguzki eta haizearen bidez ekoizteko. Nahikoa izango litzateke Hego Korea osoa hornitzeko.
2024/07/11 - 21:19
Ukrainak dio NATOk "benetako aurrerapausoa" eman duela bera kide egiteko bidean
Etorkizunean integratzeko eta "Errusiaren inbasioari aurre egiten" laguntzeko konpromisoa hartu du Aliantzak Washington egindako goi-bileraren adierazpenean. Errusiak ze neurri hartu aztertuko duela dio. Txina ere haserre dago, "EBrekin dituen harremanak zapuzten" ari direlako.
2024/07/11 - 13:04
Txinako aduana bateko langileek bizirik zeuden 104 suge aurkitu dituzte bidaiari baten galtzetan ezkutatuta
Ofizialek azterketa zehatzagoa egiteko geldiarazi zuten bidaiaria, eta sei poltsa aurkitu zizkioten, sokaz lotuta eta zinta itsaskorrez zigilatuta, praken barruan ezkutatuta. Poltsen barruan 104 suge bizi zeuden.
2024/06/28 - 20:18
Zikloturismoa; gorantzako joera hartu duen turismo jasangarri eta kalitatezkoa
Zikloturismoa gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da Euskal Herrian. Hala azaldu digute Bizi Cycle Tours agentziakoek non 17 turista etorri zaizkien Hong Kongetik.
2024/06/27 - 19:40
Txinak Ilargia, Marte eta Jupiter esploratzeko asmoa du datozen hamarkadetan
Txinak bere espazio programa berria iragarri du, eta datozen hamarkadetan Ilargia, Marte eta Jupiter esploratzeko asmoa du. Hurrengo misioak Ilargian izango direla aurreratu dute, ingurumenaren eta satelitearen poloko baliabideen esplorazioa.
2024/06/21 - 00:00
Rutte izango da NATOko idazkari nagusi berria
Herbehereetako jarduneko lehen ministroak Ukrainako gerra bezalako erronkei aurre egin beharko die, besteak beste, Jens Stoltenbergen lekukoa hartzen duenean NATOko idazkari nagusi bezala.
2024/06/18 - 10:55
Gutxienez bost hildako eta 15 desagertu Txinan, euriteen ondorioz
Azken egunetako euriteek uholdeak eta luiziak eragin dituzte Txinako Meizhou hirian. Gutxienez hamahiru pertsona eraikinetan harrapatuta daude, irten ezinik.
2024/06/17 - 19:08
Europako txerri-haragiaren inportazioak ikertuko ditu Txinak
Asiako herrialdeak aurreratu egin du Bruselak Txinako ibilgailu elektrikoei ezarritako muga-zergen erantzuna, eta neurri horiek zuzenean eragin diezaioke esportatzaile nagusi den Espainiari.
2024/06/17 - 13:48
Arma nuklear gehiago zabaltzea aztertzen ari da NATO
Errusiako eta Txinako mehatxuaren aurrean, armak biltegietatik ateratzeko kontsultak egiten ari dira NATOko kideak, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak iragarri duenez. Bestalde, berri horrek "gatazka areagotzea" dakarrela ohartarazi du Kremlinek.
2024/06/17 - 13:34
Arma nuklearrek gora egin dute munduko potentzien artean
Horien artean, Amerikako Estatu Batuak eta Errusia dira arma horien gehiengoa duten herrialdeak, % 90arekin. Hala ere, hamarkadaren bukaerareko Txina horien pare egotea espero da.
2024/06/16 - 12:24
50.000 kaltetu baino gehiago Txinako hego-ekialdean izandako uholdeengatik
Ekainaren 9az geroztik izaten ari diren euriteen ondorioz, 27.000 herritar etxetik irtenarazi dituzte. 500 mm-tik gora pilatu dituzte Nanping hirian.