Txingorra
2023/06/21 - 16:31
Kazkabarrak kalte ugari eragin ditu Nafarroan
Nafarroan alerta laranjan daude ekaitzengatik eta batez ere adi egon beharko da kazkabarrarekin. Azken ordu hauetan botatakoak kalte dezente utzi ditu, batez ere, nekazaritzan.
2023/06/21 - 13:09
Zumaian txingor historikoaren kalteak zenbatzen hasi dira
Zumaiako Udalak beharrezko izapideak hasi ditu atzoko txingor jasak eragindako kalteengatik hondamendi eremu izendatzea eskatu ahal izateko.
2023/06/20 - 18:45
Golf piloten tamainako kazkabar aleek txikizioa eragin dute Zumaian
Kotxeak, teilatuetako kanaloiak golf peloten tamaiñako zaparrada idartsuak guztia kaltetu ditu. Goizean dagoneko auto batzuk konpontzera eraman badituzte ere, lanak izango dituzte herriko eta inguruetako karrozeriek.
2023/06/20 - 17:35
Hondamendi eremu izendapena eskatzea aztertzen ari dira Zumaian, harri-erauntsiak egindako kalteengatik
09:00etan hasi da harri-erauntsia Zumaian, eta bost minuturen buruan kalteak eta zuloak egin ditu parean aurkitu duen guztian. Bestalde, Zornotzan (Bizkaia), Murgian (Araba) eta Altzolan (Gipuzkoa) metro karratuko 12 litro bota ditu hamar minutu eskasetan.
2023/06/20 - 13:11
Txingor zaparrada ikusgarriak Euskal Herriko hainbat tokitan
Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du prezipitazio handiengatik 08:00etatik 24:00etara. Zaparrada trumoitsuak espero dira, zenbait lekutan gogorrak izan daitezkeenak, txingorrarekin eta haize-bolada gogorrekin.
2023/06/19 - 00:38
Ekaitzek eta euri zaparradek arratsaldea zaildu dute, Bizkaian batez ere
15:00ak aldera hasi dira ekaitzak lehertzen Bizkaia mendebaldean eta pixkanaka ekialdera zabaltzen joan dira. Zaparraada trumoitsuak eta txingorra bota ditu toki askotan. Nafarroa alerta laranjapean egon dira.
2022/08/31 - 16:33
Nola sortzen dira Katalunian jasan duten bezalako ekaitz bortitzak?
10 zentimetroko diametroko izotz harriak bota zituen atzo Girona inguruan. Sekula Katalunian ez zuten halakorik neurtu. Arnaitz Fernandez meteorologoak ekaitz hauek nola sortzen diren azaldu digu
2022/08/31 - 14:04
Txingor-ekaitz batek 20 hilabeteko neskato bat hil eta 50 lagun zauritu ditu Gironan
Atzo La Bisbal d 'Empordà eta Girona inguruko herrietan 10 minutuz bota zuen txingor-ekaitz bortitzak kalte larriak eragin ditu.
2022/08/31 - 12:09
20 hilabeteko haurtxo bat hil da La Bisbal d'Empordan (Girona), kazkabar ekaitz batean zaurituta
Gironako Josep Trueta erietxera eraman zuten berehala, larri zaurituta, baina azkenean, hil egin da astearte gauean. Hainbat lagun zauritu dira, eta txingorrak kalte ugari eragin ditu inguruan.
2022/08/24 - 13:42
Abisu horia prezipitazio handiengatik arratsalderako Euskadin
Abisua 14:00etatik 24:00etara izango da indarrean. Ekaitz-guneetan haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete eta txingorra tamaina handikoa izan daiteke.
2022/06/03 - 20:30
Txingorra bota du ostiral arratsaldean Gipuzkoan
Zaparrada handiak protagonista izan dira Gipuzkoan arratsaldeko lehen orduetan, zenbait lekutan txingorrak ere lagunduta. Trumoi ekaitza mendebaldera doa orain, eta abisu horia ezarri dute datozen orduetarako.
2022/06/03 - 20:22
Zaparrada handiak eta txingorra Gipuzkoako hainbat lekutan
Espainiako Meteorologia Agentziak (Aemet) abisu horia ezarri du Gipuzkoan ekaitzengatik. Gaur arratsaldean zaparrada handiak bota ditu, zenbait tokitan txingorrak lagunduta.
2022/05/15 - 17:24
Txingorra Donostian
Igande arratsalde honetan trumoi-ekaitza garatu da Gipuzkoan. Zaparrada mardulak izan dira, eta txingorra ere bota du. EITBko egoitzan, Miramonen, Euskadi Irratiak grabatutako bideoa.
2022/04/01 - 16:36
Gipuzkoan kazkabarra izan da protagonista
Gipuzkoan, Goierrin bakarrik bota du, baina A-15a hiru orduz itxita egon da. Lurralde osoan kirol eskola jarduerak bertan behera uztea erabaki du aldundiak bihar 14:00ak arte.
2021/11/28 - 11:53
EAEko txingor-ekaitzak, bideotan
Eitb.eus-eko erabiltzaileak horien lekuko izan dira, eta atzo arratsalde-gau parteko kazkabarrak grabatu eta partekatu dituzte gurekin.
2021/11/28 - 10:18
Elurra eta txingorra Euskal Herriko lehen denborale handian
Elurra nonahi, kazkabarra, ibaiak gainezka egiteko arriskuan... Azaroko azken asteburuak utzitakoaren lekuko izan dira eitb.eus-eko erabiltzaileak.
2021/11/27 - 15:36
Txingor zaparradak Bilboko kaleak zuritu ditu
Bilbon ez ezik, Gipuzkoako eta Bizkaiko beste hainbat herritan ere irudia bera ikusi dugu.
2021/08/15 - 21:37
Izotza eta kazkabarra, mahatsarentzako mehatxu handiak
Udaberri hotz bati aurre egin ondoren, abuztua zelan gaindituko duten jakiteko hurbildu gara oraingoan Arabako Errioxako mahastietara. Diotenez, eguraldia lagun izanez gero, uzta ona izango da.
2021/06/17 - 14:18
Alerta laranja Euskal Herrian, ekaitz bortitzen arriskuagatik
Arratsaldean prezipitazio handiak, oso gogorrak, ekaitzak eta txingorra espero dira lurralde osoan.
2021/06/16 - 20:57
Txingor ekaitz bortitza, Bizkaian
Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta horia ezarri du ekaitz bortitzengatik 15:00etatik 21:00ak arte.