Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alerta laranja Euskal Herrian, ekaitz bortitzen arriskuagatik

Arratsaldean prezipitazio handiak, oso gogorrak, ekaitzak eta txingorra espero dira lurralde osoan.
Ekaitza Etxarri Aranatzen
Ekaitza Etxarri Aranatzen. Argazkia: Araceli Markotegi.

Euria eta ekaitza protagonista izango da, datozen orduetan, Euskal Herrian. Prezipitazio ugariak eta gogorrak espero dira, tarteka oso gogorrak eta ekaitz itxuran, eta txingorra ere egin dezake.

Euskadiren kasuan, Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatuko du gaurko 14:00etatik 20:00etara. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, Gipuzkoa ekialdeko eta Arabako zenbait puntutan ordubetean metro koadroko 30 litroak gainditu ahalko lirateke.

Gaur eguerditik 22:00ak arte, gainera, indarrean egongo dira prezipitazio eta iraunkorren abisu horiak.

Ekaitz gogorren ondorioz, ordubetean metro koadroko 20 litro baino gehiago bota ditzake, bereziki ekialdean, eta, prezipitazio iraunkorren kasuan, Gipuzkoako zenbait puntutan, ekialdean batez ere, metro koadroko 60 litro baino gehiago pilatzea espero da.

Bizkaian eta Araban metro koadroko 20-40 litro pilatu daitezke, batez ere ekialdean, han 40 litrotik gora pilatzeko aukera baitago.

Bihar ostirala, zertxobait hobetuko duen arren, datorren larunbaterako ere ezegonkortasuna iragarri du Euskalmetek, zaparrada eta ekaitzekin.

Nafarroan euriaren alerta laranja 12:00etatik gauerdira egongo da indarrean, eta ekaitzen alerta laranja 12:00etatik 22:00etara. Ekaitzekin batera txingor lodia eta haize-bolada oso gogorrak izan daitezke.

Ipar Euskal Herrian ere alerta laranja aktibatuko dute ekaitzengatik arratsaldean zehar, eta txingorra eta haize zakarra egon ahal izango dira, 100 km/h-ko haize-boladekin; ostiral goizaldera arte abisu horia egongo da euriagatik. Metro koadroko 50 eta 80 litro artean pilatu daitezke gauean zehar.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X