Uda
2021/05/11 - 17:09
Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuetan ez da aldez aurreko hitzordurik beharko
Maiatzaren 28an irekiko dituzte bi igerilekuak. Aurtengo beste berrikuntza bat igerilekuetan eman ahalko den denbora da, erabiltzaile bakoitzak gehienez ere bost ordu eman ahalko baititu.
2021/05/03 - 16:16
Bilbok 4.420 plaza atera ditu udako aisiarako programetan izena emateko
Udalak 3 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzako udako aisia hezitzaile, osasuntsu eta familia kontziliazioko programetan izena emateko epea ireki du.
2021/05/02 - 00:30
Itsas bidaiak bueltatu dira Italiara, baina turistak ezingo dira Venezian gelditu
Gaurtik aurrera, ontzi turistikoek Italiako itsasoan barrena bidaiatzeko baimena dute. Sektoreko enpresen kalkuluen arabera, mila milioi euroko galerak izan dituzte, covid-19aren ondorioz.
2021/04/30 - 10:38
Iruñeak "xakearen munduko hiriburu" izan nahi du udan
Nafarroako hiriburuak 400 jarduera baino gehiagoko kultur programazioa aurkeztu du udako hilabeteetarako. Xakea, hipika eta erraldoiak dira aurreikusitako ekitaldietako batzuk.
2021/04/26 - 13:42
Txertoa jaso duten estatubatuar turistek EBra bidaiatu ahalko dute udan
Europako Parlamentua lanean ari da ekainean txertaketa-ziurtagiriari oniritzia emateko, udako kanpaina sustatzeko.
2021/04/24 - 17:09
329 gazte parte hartzen ari dira sorosle izateko proba fisikoetan, Plentzian
Aurreko urteetako proba bera da, baina egoera berrira egokituta. 800 metro egin behar dituzte korrika, eta 600 metro igerian. Horretan ibiliko dira 329 gazte asteburuan: 272 mutil eta 57 neska dira.
2021/04/15 - 23:44
BECek Lehen Hezkuntzako ikasleen artean euskara bultzatzeko udalekuak eskainiko ditu
Ikusika udalekuak uztailaren 5etik 16ra egingo dituzte eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako barakaldar ikasleei egongo dira zuzenduta.
2021/04/14 - 23:52
EHUren udako ikastaro gehienak presentzialak izango dira
40 urte beteko dituzten ikastaroek hezkuntza, zahartzea, iraunkortasuna, pandemia, gobernantza, generoa eta euskal kultura izango dituzte ardatz.
2021/04/12 - 14:23
Urkulluk alarma egoera luzatzeko eskatu du eta neurri zorrotzagoak iragarri ditu
Gizartearen "antsietatea, asperdura eta nekea" ulertzen dituen arren, nabarmendu du beharrezkoa dela alarma egoera maiatzaren 9az harago mantentzea.
2021/04/06 - 13:01
Rafael Bengoa: "Txertaketa kanpainak ez du laugarren olatua geldituko"
Aste Santuko "murrizketa laxoak" deitoratu ditu Osasun politiketako nazioarteko aholkulariak. Ondorioa "ez da olatutxo bat izango, baina ezta tsunami bat ere", adierazi du.
2021/03/27 - 09:12
Ordu aldaketa, larunbat goizaldean: 02:00etan 03:00ak izango dira
Udaberriari hasiera emateko eta udako ordutegiarekin hastearren, erlojua ordubete aurreratu eta, ondorioz, beranduago helduko dira egunsentia eta ilunabarra.
2021/03/22 - 11:18
"Gabonetan egindako akats bera egiteko zorian gaude", Bengoaren ustez
Osasun sailburu eta MOEko Osasun Sistemetako zuzendari izandakoak "konfinamendu zorrotza" proposatzen du gaur egun ditugun neurriak ez direlako aski aldaera britainiarren aurka.
2021/03/18 - 11:20
Bizkaiak "Udalekuak 2021" programan izena emateko epea ireki du
Eskabideak on line aurkeztu beharko dira martxoaren 18tik 30era bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez. 7 eta 13 urte bitarteko bizkaitarrei zuzenduta dago.
2021/03/15 - 13:22
Udalekuak bueltan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Hiru aldundiek 2.321 plaza eskainiko dituzte 7 eta 13 urte arteko neska-mutilentzat. Izen-ematea ostegunean zabalduko da Bizkaian, astelehenean Araban eta apirilaren 13an, Gipuzkoan.
2021/03/11 - 16:27
2022ko erdialdera arte ez gara normaltasunera itzuliko, gehiengo baten aburuz
Galdetutakoen % 10ek uste dute pandemia aurten bukatuko dela. Hori horrela, gizartearen gehiengoak 12-18 hilabete gehiago beharko direla iritzi dio.
2021/02/15 - 13:54
Udan atzerrira bidaiatzea errazteko hainbat aukera aztertzen ari da Europar Batasuna
Covid-19aren immunitate ziurtagiri bat aurkeztea edota birusa atzemateko test azkarrak egitea dira mahai gainean dauden aukeretako bi.
2020/11/20 - 13:56
Urritasunak dituzten haur sahararren kanpaldia
Durangon antolatu dute 'Rio de Oro' izeneko ekimena. Urritasunak dituzten haur sahararrei laguntza emanteko, eta beste haurrek dituzten aukera berak izateko.
2020/10/30 - 09:33
Errepidean hildakoen kopuruak gora egin du, joan-etorrien kopuruak behera egin arren
RACVNek adierazi duenez, trafiko istripuek eragindako heriotzak udan ugaritu egin dira, eta hildako motozaleen kopuruarekin kezkatuta agertu da.
2020/10/24 - 09:55
Ordulariak ordubete atzeratzeko ordua
Urriaren 24tik 25erako goizaldean, 03:00etan 02:00ak izango dira.
2020/09/24 - 12:38
Sexu erasoen salaketak erdira jaitsi dira uda honetan, COVID-19a tarteko
Familia barruko tratu txarren salaketek, berriz, % 6,18 egin dute gora. Osasun krisiak gutxiago eragin die delitu mota hauei, familia barruko harremana areagotu izanaren ondorioz.