Ordu aldaketa, larunbat goizaldean: 02:00etan 03:00ak izango dira
Martxoaren azken igandean, hilaren 28an, ordua aldatu beharko da, udako ordutegira moldatzeko. Goizaldean ordubete aurreratuko da erlojua, eta 02:00etan 03:00ak izango dira, eta, ondorioz, egunsentia eta ilunabarra ordubete atzeratuko dira.
Ordua aldatzearen edo ez aldatzearen polemika mahai gainean egon da beti. Batetik, ordu-aldaketaren aurka daudenek, EOABN (Espainiako Ordutegiak Arrazionalizatzeko Batzorde Nazionala) elkartea esaterako, ordua aldatzeak ez duela zentzurik esaten dute, besteak beste, “lanaldiak oraindik ere izugarri luzeak direlako”.
Bestetik, ordu-aldaketaren aldekoek beharrezkoa dela esaten dute, batez ere argi-orduengatik. Hala dio, behintzat, Jorge Mira Santiagoko Unibertsitatean Fisika Aplikatuan katedradunak: “Urtean birritan egiten ditugu ordu jauzi horiek, baina horren truke ordu gehiago ditugu zazpi hilabetean eguzki-izpiez gozatzeko”.
Zientzialarien artean ere eztabaida sortu da. Aldaketaren aurkako adituek ordutegia aldatzeak osasunerako ekar ditzakeen kalteez ohartarazi nahi dute. Izan ere, zenbait zientzialariren arabera, aldaketaren hurrengo egunetan miokardio-infartuak % 5 hazten dira, eta migrainak jasateko aukerak ere gora egiten du. Gainera, hilkortasun-tasa hazi egiten da errepideetan, heriotza gehiago izaten baitira.
Bestalde, argi-orduak gehiago aprobetxatzeaz gain, ordu-aldaketak argindarra % 5 aurreztea dakar espainiar Estatuan. Guztira 300 milioi euro aurrezten dira, eta horietatik 90 etxe-kontsumoarekin zerikusia dute. Era berean, ostalaritza sektorerako mesedegarria da, nahiz eta aurten jatetxe eta tabernek covid-19aren aurkako neurriak kendu arte itxaron beharko duten etekinak lortzeko.
Europar Batasunak 2001ean ezarri zien derrigorrezko ordu-aldaketa estatu kideei, aurrezteko helburuarekin. 2019. urtean, aldiz, neurria kentzen saiatu zen, baina ezinezkoa izan zenez, 2021. urtera atzeratu zuen.
Espainiako Gobernuak, bere aldetik, aditu batzorde berezi bat sortu du zer komeni den argitzeko, baina ez dira ados jarri. Ondorioz, Exekutiboak inflexio-aldia ezarri du azken ordu-aldaketa egin arte. Erabakia epe-mugarik gabe luzatuko dela aurreikusten da.
Zure interesekoa izan daiteke
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.