EAEko Udal eta Foru Aurrekontuak
2017/01/27 - 14:56
Aurreko urteko aurrekontuak luzatu beharko dituzte Gasteizen
EH Bilduk eta PPk proiektuaren kontra bozkatu dute. Horrela, Gasteiz izango da aurrekontu berrituak ez dituen euskal hiriburu bakarra.
2017/01/22 - 14:35
Aurrekontuak adosteko bilera erronda hasiko du bihar Urtaranek
Momentuz ez dagoakordiorik.Gasteizko alkateak negoziaziorako tartea ikusten du eta oposizioko alderdiekin bilduko da berriro. Ostiraleko bilkuran aurrekontuak onartzen ez badira iazkoak luzatuko dira.
2016/12/29 - 13:11
Bilboko 2017rako aurrekontuak onartu dituzte
Gobernu taldeak (EAJ-PSE) ELAk eta LABek kontuei jarritako alegazioak baztertu ditu, eta, berriro bozkatuta, datorren urterako aurrekontuak onartu dituzte.
2016/12/27 - 17:09
EAJk eta PSE-EEk Bizkaiko 7.394 milioiko aurrekontua onartu dute
EH Bildu, Podemos eta PP alderdiek errefusatu egin dituzte kontuak, eta Arturo Aldecoa Talde Mixtoko ahaldun bakarra abstenitu egin da.
2016/12/26 - 18:50
EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko die Gasteizko aurrekontuei
Miren Larrionek azaldu duenez, Udal Gobernuak ez ditu 2016ko aurrekontuak bete eta horrek konfiantza galtzea ekarri du.
2016/12/23 - 14:03
EAJk eta PSE-EEk Gipuzkoako 2017ko Aurrekontuak onartu dituzte
PPk abstentziora jo du eta EH Bilduk eta Ahal Duguk, berriz, kontrako botoa eman dute.
2016/12/23 - 12:41
Araban onartutako aurrekontuek agerian utzi dute Podemosen haustura
Arabako Aldundiak aurrera atera ditu datorren urterako kontuak, 473 milioi euro dituztela, aurtengo jardueran baino % 8 gehiago.
2016/12/21 - 17:34
EH Bilduk uko egin dio Gasteizko Aurrekontuak negoziatzeari
2016ko aurrekontuak babesteko akordioa bete ez delako hartu du erabaki hori koalizio soberanistak.
2016/12/13 - 08:53
Zatiketa Arabako Podemosen, aurrekontuen bozketa dela eta
Zortzi batzarkideetako lauk salatu dute zuzendaritzak abstentziora jotzeko erabakia inposatu diela. Lander Martinezek azalpenak emango ditu gaur.
2016/12/10 - 13:27
Arabako aurrekontuak babestuko ditu EH Bilduk
Murrizketarik ez eta tokiko erakundeentzat finantziazioa handitzea izan dira EH Bilduk jeltzaleengandik lortutako konpromisoak, eta hortik iritsi da akordioa.
2016/11/14 - 15:58
Murrizketarik gabe eta zorra areagotu gabe
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak aurkeztu du proiektua. 473,3 milioi euro izango ditu Aldundiak datorren urtean. Horietatik, ia erdiak gizarte zerbitzuetara joango dira eta 93tik gora inbertsioetarako
2016/10/31 - 16:17
838 miloi euro dago arlo desberdinetan banatzeko Gipuzkoan
Aurrekontuaren erdia gizarte politiketara bideratuko dela aurreratu du Markel Olano, ahaldun nagusiak.Sustapen ekonomikora 50 miloi bideratuko dira eta Pasaia biziberritzera beste 8 miloi euro.
2016/10/28 - 16:58
1.561.068.024 miioi euro Bizkaiko Diputazioaren aurrekontua 2017rako
Unai Rementeriak, Bizkaiko DIputatu Nagusiak, esan du aurrekontu gutxiago bai baina gizarte-ekintza, ekonomia bultzatu eta enplegua sortzeko ekimenetan ez dela diru gutxaigo izango.
2015/12/30 - 21:15
Bizkaiak 7.437 milioi euroko aurrekontua izango du 2016an
EAJren eta PSEren babesarekin onartu dute aurrekontua. EH Bilduk, Ahal Duguk eta PPk kritikatu dute jeltzaleek eta sozialistek adostasuna bilatzeko asmorik izan ez dutela.
2015/12/29 - 19:02
Arabako Aurrekontua onartuta, EAJ, PSE eta EH Bilduren botoei esker
2016rako aurrekontua 438,2 milioi eurokoa izango da, iaz baino % 3,04 gehiago.
2015/10/30 - 15:04
813 milioiko aurrekontua izango du Gipuzkoak 2016rako
Aurrekontuen zati handiena, % 47, gizarte politiketara bideratuko dute.
2015/10/29 - 15:50
Bizkaiak 7.437 milioi edukiko ditu
Bizkaiak 7347 milioi izango ditu datorren urtean bere aurrekontuetan. Iaz baino %2,6 gehiago. Benetan gastatzeko izango dituenak, 1178 miloi izango dira.
2015/10/29 - 13:30
Bizkaiko Foru Aldundiak % 2,6 handitu du 2016rako aurrekontua
Rementeriak azaldu duenez, legealdiko "helburu handietara" bideratuko dute diru gehiena, jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko, Administrazioa modernizatzeko,eta Bizkaia munduarekin lotzeko.
2014/12/10 - 15:06
EH Bilduk 2014ko kontuak luzatu beharrean ez duelako babesik lortu
Gipuzkoako batzar Nagusietan 2015 aurrekontu proiektoa bozkatu aurretik Martin Garitanok oposizioko indarrak kritikatu ditu hauteskunde interesak jarraituz jokatu dutelako.Ez dio iñor babesik eman.
2014/12/09 - 14:48
Arabak Aurrekontuak luzatu beharko ditu, negoziazioek porrot eginda
De Andresek EAJren eta PSEren arteko "hitzarmena" salatu du. Horren iritziz, jeltzaleek eta sozialistek "Aurrekonturik gabe" utzi nahi dituzte eurenak ez diren erakundeak.