EAEko Udal eta Foru Aurrekontuak
2020/07/29 - 19:46
Gipuzkoak bere Plan Estrategikoa berrikusi du berreskuratze-funtsak lortzeko
Plan Estrategiko eraberritua egoera berrira egokitu dute, eta, bertan, foru erakundearen "erabateko lehentasuna" izango da "kohesio soziala eta desberdintasunen aurkako borroka".
2020/04/24 - 19:07
Gipuzkoan 85 milioi euro murriztuko dituzte 2020ko aurrekontuan, COVID-19a dela eta
Aurtengo aurrekonturako aurreikusitakoa baino % 20 eta % 25 gutxiago jasoko du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
2020/03/02 - 18:29
EH Bildurentzat "mugarri" izan da udalen gastuari buruz Madrilen lortutako akordioa
Koalizio abertzaleak azpimarratu du "garrantzia handikoa" dela udalentzat, herritarrei eskaini beharreko zerbitzuak hobetzeko aukera emango dielako.
2020/02/27 - 11:34
Monterok gastu araua erreformatuko du, erkidegoei eta udalei "tartea" emateko
Ogasun ministroa EH Bilduk, ERCk, Compromisek edo Mas Paisek aurkeztutako gastu araua malgutzeko eskaera "jasotzearen" alde agertu da.
2020/01/21 - 21:33
PSE-EEk akordioa egin du Podemosekin eta EH Bildurekin Irungo aurrekontuak onartzeko
Irunen, PSE-EEk gutxiengoan agintzen duen udalean, akordioa egin dute sozialistek EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin aurrekontuak aurrera ateratzeko.
2020/01/21 - 11:59
Idoia Mendiak PSEren, Podemosen eta EH Bilduren Irungo hitzarmena babestu du
Garrantzitsuena gobernagarritasuna eta erakundeek aurrera egitea dela babestu du PSE-EEko idazkari nagusiak.
2019/12/16 - 13:50
Gasteizko aurrekontuak ahalbideratuko ditu Elkarrekin udal taldeak
Koalizio moreak hiru milioiko balioa duten zuzenketak adostu ditu EAJrekin eta PSE-EErekin. Trantsizio ekologikoa, feminismoa edota berdintasun sozialarekin lotutako gaietan lortu dute akordioa.
2019/11/14 - 09:18
Arabako Aldundiak 518 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean
Arabako Ahaldun Nagusiak eta Ogasun diputatuak aurkeztu dituzte Arabako datorren urterako diru kontuak. 518 milioi pasatxo, iaz baino 31 gehiago.
2019/10/29 - 16:10
Gipuzkoak 915 milioiko aurrekontua izango du 2020an
Markel Olanok esan duenez datorren urteko aurrekontuak sozialak eta inbertsoreak dira. 400 milioi gizarte politiketan inbertituko da eta 22 milioi proiektu estrategikoak aurrera ateratzeko.
2019/10/29 - 15:20
Bizkaiko Aldundiak datorren urteko aurrekontuak onetsi ditu
Bizkaian diru sarrerak ia 8.500 milioikoa izan dira. Derrigorrezko gastuak kenduta, Aldundiak 1.283 milioi izango ditu gastatzeko. Iaz baino 28 milioi gehiago.
2019/10/11 - 16:52
120 milioi euro gehiago bilduko dituzte EAEko Ogasunek 2019an
Eusko Jaurlaritzaren eta aldundien arabera. EAEko ekonomiaren egoera "mesedegarria" da, baina kontuan hartu behar da nazioarteko egoera ekonomikoa eta politikoa "zalantzaz beteta dagoela".
2019/05/25 - 22:36
Euskadin eta Nafarroan 2.300.000 pertsona daude bozkatzera deituta
20:00etan hasiko da zenbaketa. Lehenik, Europarako botoak zenbatuko dituzte, ondoren Udaletarakoak direnak, eta, azkenik, Batzar Nagusietarakoak.
2019/05/22 - 21:56
'Ez da EAJren eta EH Bilduren arteko dema', nabarmendu du PSE-EEk Legution
Arabako herri horretako Herriko Etxea inauguratu dute asteazken arratsaldean; "denontzat gobernatzen duen alderdi bakarra" direla azpimarratu dute sozialistek.
2019/05/15 - 22:20
Gizarteari azalpenak zor dizkiola esan dio EAJk ezker abertzaleari
Azpeitian egin dute jeltzaleek ekitaldi nagusia, eta bertan Izaskun Bilbao Europarako hautagaiak ETAk hildako Inaxio Uria azpeitiarra ekarri du gogora.
2019/05/10 - 16:12
20 proiektu estrategiko aurkeztu ditu EAJk Arabarentzat eta Gasteizentzat
Aurreko legealdian hasitako lana osatzeko Gasteiz eta Araba kudeatzen jarraitu nahi dutela adierazi dute Ramiro Gonzalezek eta Gorka Urtaranek.
2019/05/10 - 16:07
Bizkaiko Meatzaldean izan da Elkarrekin Podemos
Euskal erakundeen ekonomia eredua begitan, 3. sektorea sustatu bitartean, industriak 16.000 lanpostu galdu dituela gogorazi du Xabier Benitok.
2018/12/27 - 17:25
Bizkaiak 2019rako Aurrekontuak onartu ditu, EAJren eta PSE-EEren babesarekin
Bizkaiko Foru Aldundiak 8.216,7 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urterako, aurten baino % 4,9 gehiago (58,6 milioi).
2018/12/11 - 13:45
Arabako Aldundiak Aurrekontuak erretiratu eta akordio puntualak bilatuko ditu
Gutxiengoan dagoen Foru Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) iazko Aurrekontuak luzatuko ditu eta negoziazio prozesu bat abiatuko du zenbait gai adosteko.
2018/11/13 - 15:25
Arabak 517 milioi euroko aurrekontua izango du 2019an
Kopuru historikoa da, Aldundiaren esanetan, azken zortzi urteetako handiena izanik, aldi berean zor publikoa murriztuz egingo delako.
2018/11/13 - 14:39
Arabako aurrekontu proiektua % 7,5 hazi da 517 milioi euroraino
Aldundiaren 2019rako aurrekontuei esker, inbertsioak eta gizarte politikak sendotuko dira Araban.