EAEko Udal eta Foru Aurrekontuak
2018/10/30 - 17:47
Bizkaiak 1.253,3 milioi euroko aurrekontua izango du aurten
Ia erdia, 537,8 Gizarte Ekintza Sailak hartuko du. 2019ko aurrekontu proiektuak hurrengo urtean izango den diru bilketa hartzen du aintzat, eta bilketa hori %6 handituko dela aurreikusten dute.
2018/10/11 - 15:26
Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurtengo diru-bilketan
EAEko ogasunek 14.706 milioi euro bilduko dituzte aurten, aurreikusitakoa baino 315,2 milioi (% 2,2) gehiago, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak jakitera eman duenez.
2018/06/07 - 01:22
PPk aurrekontu akordioa hautsi du Getxon, EAJren 'jarrera mertzenarioagatik'
EAJrengan “konfiantza” galdu dutela adierazi du Raquel Gonzalez Bizkaiko PPren presidenteak. “Ezegonkortasunaren aldeko apustua egin duen alderdi batekin” fidatzen ez direla erantsi du.
2017/12/28 - 13:53
2018rako Bizkaiko aurrekontuak onartu dituzte, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin
Hasierako proiektuari egindako hamabi zuzenketa dituzte kontuek, 979.000 eurokoak.
2017/12/27 - 18:51
Arabako Aurrekontuak onartu dituzte, EAJ, PSE eta PPren babesarekin
EH Bilduk hiru alderdi horien arteko ituna kritikatu du eta aurrekontu horrekin "Araba galtzaile" aterako dela ohartarazi du.
2017/12/09 - 12:26
EAJk eta PPk elkarri leporatu diote Gasteizko aurrekontuak adostu ez izana
Carmelo Barrioren esanetan, Gorka Urtaranena da errua, 'ez baitu beste buruzagi politiko batzuk duten erreflexurik, eta ez du ardura bere gain hartu. Urtarani nagia ematen dio adostasuna lortzeak’.
2017/10/31 - 15:51
856 milioi 2018an gastatzeko
Hirugarren urtez jarraian Gipuzkoako aurrekontua handitu egingo da. Datorren urtean 856,5 milioi izango ditu, aurreko urtean baino %2,2 gehiago. Ia erdia zerbitzu sozialetara zuzenduko da.
2017/10/27 - 18:46
1.200 milioi euroko aurrekontua onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak
%2,4ko igoera izango du foru sailetara bideratutako diruak. Gobernuko bi alderdiek, EAkJ eta PSEk, gehiengo nahikoa dute Batzar Nagusietan aurrekontuak bozkatzeko.
2017/02/03 - 09:43
Gasteizko aurrekontuei bidea emango die EH Bilduk
Ordubete baino gehiago bilduta egin ostean, EH Bilduk erabaki du 'beste aukera bat, bigarrena' ematea Urtarani.
2017/01/27 - 14:56
Aurreko urteko aurrekontuak luzatu beharko dituzte Gasteizen
EH Bilduk eta PPk proiektuaren kontra bozkatu dute. Horrela, Gasteiz izango da aurrekontu berrituak ez dituen euskal hiriburu bakarra.
2017/01/22 - 14:35
Aurrekontuak adosteko bilera erronda hasiko du bihar Urtaranek
Momentuz ez dagoakordiorik.Gasteizko alkateak negoziaziorako tartea ikusten du eta oposizioko alderdiekin bilduko da berriro. Ostiraleko bilkuran aurrekontuak onartzen ez badira iazkoak luzatuko dira.
2016/12/29 - 13:11
Bilboko 2017rako aurrekontuak onartu dituzte
Gobernu taldeak (EAJ-PSE) ELAk eta LABek kontuei jarritako alegazioak baztertu ditu, eta, berriro bozkatuta, datorren urterako aurrekontuak onartu dituzte.
2016/12/27 - 17:09
EAJk eta PSE-EEk Bizkaiko 7.394 milioiko aurrekontua onartu dute
EH Bildu, Podemos eta PP alderdiek errefusatu egin dituzte kontuak, eta Arturo Aldecoa Talde Mixtoko ahaldun bakarra abstenitu egin da.
2016/12/26 - 18:50
EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztuko die Gasteizko aurrekontuei
Miren Larrionek azaldu duenez, Udal Gobernuak ez ditu 2016ko aurrekontuak bete eta horrek konfiantza galtzea ekarri du.
2016/12/23 - 14:03
EAJk eta PSE-EEk Gipuzkoako 2017ko Aurrekontuak onartu dituzte
PPk abstentziora jo du eta EH Bilduk eta Ahal Duguk, berriz, kontrako botoa eman dute.
2016/12/23 - 12:41
Araban onartutako aurrekontuek agerian utzi dute Podemosen haustura
Arabako Aldundiak aurrera atera ditu datorren urterako kontuak, 473 milioi euro dituztela, aurtengo jardueran baino % 8 gehiago.
2016/12/21 - 17:34
EH Bilduk uko egin dio Gasteizko Aurrekontuak negoziatzeari
2016ko aurrekontuak babesteko akordioa bete ez delako hartu du erabaki hori koalizio soberanistak.
2016/12/13 - 08:53
Zatiketa Arabako Podemosen, aurrekontuen bozketa dela eta
Zortzi batzarkideetako lauk salatu dute zuzendaritzak abstentziora jotzeko erabakia inposatu diela. Lander Martinezek azalpenak emango ditu gaur.
2016/12/10 - 13:27
Arabako aurrekontuak babestuko ditu EH Bilduk
Murrizketarik ez eta tokiko erakundeentzat finantziazioa handitzea izan dira EH Bilduk jeltzaleengandik lortutako konpromisoak, eta hortik iritsi da akordioa.
2016/11/14 - 15:58
Murrizketarik gabe eta zorra areagotu gabe
Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak aurkeztu du proiektua. 473,3 milioi euro izango ditu Aldundiak datorren urtean. Horietatik, ia erdiak gizarte zerbitzuetara joango dira eta 93tik gora inbertsioetarako